Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko urriaren 27koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita «Erronka globalen aurrean, gazteak abian» deialdia, 2021. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5703
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/27
  • Argitaratze-data: 2021/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazteria-politikaren arloan.

Bestalde, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena 13. artikuluan xedatzen du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkiola, besteak beste, Gazteriari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzeko eta Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek egiten dituzten garapenerako lankidetza-ekintzak kontuan hartuta, Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (eLankidetzak) Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa antolatzen dute 1993az geroztik. Programa honen helburua da Euskadiko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea.

Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak lankidetza hori zabaldu eta ekimen berriak sustatu nahi dituzte, euskal gazteek beste ekintza eta jarduera batzuetan parte hartu ahal izan dezaten, alderdiek sinatutako lankidetza-hitzarmenean islatzen den bezala. Sari hau elkartasunaren, garapenerako lankidetzaren eta euskal gazteen eta beste lurralde batzuetako gazteen arteko trukearen balioak sustatzeko estrategia berri horren barruan kokatzen da.

Deialdi honen bidez, gazteek proposatutako ideiak saritu nahi dira gazteen artean garapenerako elkartasuna eta lankidetza sustatzeko, oinarrietan aipatutako irizpideetan oinarrituta.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako aurreikuspenak betez, sari hau sartuta dago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2021erako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, zeina Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez onartu baitzen, eta 2021eko urriaren 16ko Aginduaren bidez aldatu. Aipatutako sailaren gardentasun-atarian eta webgunean dago argitaratuta. Halaber, horretarako aurrekontu-kreditu nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan.

Horiek horrela, honako hau

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak Gazteen Laguntzak eta Dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran erabili eta tratatuko dira.

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza.

Helburua: gazteen laguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea).

Hartzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: erabiltzaileak eskubidea du datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, baita informazio Osagarrian jasotzen diren eskubideak ere.

Informazio osagarria: datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta daiteke gure web orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124700-capa1-eu.shtml

Indarrean dagoen araudia:

Datuak babesteko erregelamendu orokorra: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: https://www.boe.es/boe/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673.pdf

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Saria honako xedapen hauei lotuta dago: agindu honetan jasotako oinarriak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bitartez onartzen baita azken horren Erregelamendua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Lehenengoa. Xedea.

Deialdi honen helburua da elkartasuna, garapenerako lankidetza eta euskal gazteen eta beste lurralde batzuetako gazteen artean trukea sustatzeko jarduera edo ekintza bat proposatzen duten ideia onenak saritzea.

Bigarrena. Sariak.

1. 3.000 euroko saria emango zaie 75 puntutik gorako puntuazio handiena lortu duten hiru proiektuei.

  1. 100 puntutik 60 baino gehiago jaso dituzten baina puntuazio handiena duten hiruren artean ez dauden hautagaiek 1.000 euroko saria jasoko dute. 1.000 euroko 10 sari emango dira gehienez, puntuazio handienetik txikienera.

  2. 60 puntu gaindituta, oinarri honetako 1. eta 2. puntuetan saririk jaso ez duten hautagaiek 500 euro jasoko dituzte sari gisa. Sari hau puntuazio handienetik txikienera emango da. Gehienez ere 20 sari emango dira, 500 eurokoak.

  3. Saria ematea bateragarria da beste administrazio publiko batek edo erakunde pribatu batek emandako saria lortzearekin.

    Hirugarrena. Hautagaiak.

  1. Lehiaketa honetara aurkezten diren pertsonek banaka edo taldean parte hartu ahal izango dute. Pertsona bera hautagai-zerrenda bakar bateko kide izan ahalko da. Pertsona batek bi hautagaitza aurkezten baditu edo bi hautagaitzatan aurkezten bada, lehenengo sartu dena baino ez da onartuko. Beste hautagaitza prozeduratik kanpo geratuko da.

    Lantaldeen kasuan, eskabidea aurkezten duen pertsona taldearen ordezkaritzat hartuko da eta, era berean, taldea osatzen duten pertsona guztien baimen-agiri bat aurkeztu beharko du. Dokumentu horretan zehaztuko da pertsona horri dagozkion izapideak egiteko baimena ematen diotela eta Gazteria Zuzendaritzari deialdi honetan parte hartzeko behar diren datuak kontsultatzeko baimena ematen dutela. Ordezkaritza egiaztatzeko izaera fidagarria uzten duen eta Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide ere erabil daiteke: apud acta ahalordetzearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Egoitza Elektronikoan agerraldi pertsonala edo elektronikoa eginez, edo Egoitza Elektroniko horretako Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatuz (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

  2. Honako baldintza hauek betetzen dituztenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetarako hautagaitza:

    1. Oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea edo, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, politikoki euskal herritarra izatea.

    2. 1991 eta 2003 bitartean jaioa izatea, biak barne.

    3. Ezingo dute deialdi honetako saririk jaso laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsonek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten pertsonek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren indarrez.

    4. Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea.

    5. Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

    1. , d) eta e) letretan jasotako betekizunen justifikazioa erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, eta adierazpen hori eskabide-inprimakian jasotako baldintzetan emango da.

  3. Taldean parte hartuz gero, taldekide bakoitzak arestian adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

  4. Taldean parte hartzen duten pertsonek administrazioarekin harremanetan jartzeko pertsona bat izendatuko dute, eta, halakorik ezean, lehenengo agertzen den pertsona izango da.

    Laugarrena. Proiektuek bete beharreko baldintzak.

    Proiektuek jarduera edo ekintza bat edo batzuk jaso beharko dituzte, elkartasuna, garapenerako lankidetza eta euskal gazteen eta beste lurralde batzuetako gazteen arteko trukea sustatzeko.

  1. Jarduera edo ekintza:

    Aurkeztutako ideiek hainbat motatako eta ingurunetarako ekintzak proposa ditzakete (ikus-entzunezko lanak, kartelak, kontzertuak, artelanak, argitalpenak, topaketak eta abar formatu digitalean, aurrez aurre, paperean, eta abar, eta hainbat diziplinatakoak).

    Proiektu edo jarduera nagusiak azpiekintzak edo azpijarduerak izan ditzake proiektuaren barruan.

    Proiektuan zehaztu beharko da zer helburu zehatz lortu nahi den, nola eta non egingo den eta zer metodo erabiliko den (beharrezko bitartekoak, materialak, baliabideak, espazioak, eta abar). Inplikatutako pertsonak eta kolektiboak ere zehaztu beharko dira.

    Jarduera nagusiak eta erator daitezkeen azpijarduerek III. eranskinean jasotako irudien eta mezuen dekalogoa bete beharko dute.

  2. Aurrekontua:

    Jarduera edo ekintza aurrera eramateko beharrezkotzat jotzen den aurrekontu banakatua aurkeztu beharko du proiektuak.

    Aurrekontuan, gutxi gorabehera, ekintza gauzatzeko behar diren gastu guztiak jaso beharko dira (pertsonala, materiala, baimenak, espazioen alokairua, etab.).

  3. Kronograma:

    Proiektuak gauzatze-denboraren gutxi gorabeherako kronograma bat izan beharko du.

  4. Leloa eta irudia (aukerakoa):

    Hautagaitzak lelo bat eta irudi bat izan beharko ditu (diseinu grafikoa, argazkia, etab.). Hori sare sozialetan eta tartean diren erakundeen webgunean argitaratuko da.

    Bosgarrena. Hautagaitzak aurkeztea.

  1. Proiektu bat aurkeztu nahi duten pertsonek edo pertsona-taldeek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte prozedura honen izapideak kontsultatzeko eta egiteko.

    Eskabideak izapidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako edozein identifikazio-bide eta sinadura elektroniko erabili ahal izango da. Honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Espediente bakoitzean sartzeko, izapideak egiteko eta jarraipena egiteko, «Nire Karpeta» atalera sartu beharko da https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  2. Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Gazteriako zuzendaria izango da deialdi honen organo kudeatzailea.

    Seigarrena. Eskabideen edukia eta aurkeztu beharreko agiriak.

  1. Hautagaiek bete beharreko eskabide-eredua deialdiaren aginduaren II. eranskinean dago, eta Gazteaukeran, eLankidetzaren webgunean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1208501

    Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehazten diren baldintzak.

  2. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Erantzukizunpeko adierazpen bat, non hirugarren oinarriko bigarren paragrafoko c), d) eta e) letretako baldintzak betetzen direla jasoko den. Adierazpen hori deialdi-aginduaren II. eranskinean agertzen den eskabide-ereduan sartuta dago, eta honako toki hauetan eskura daiteke: Gazteaukeran, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1208501

    2. Taldean aurkeztuz gero, taldea osatzen duten pertsonek sinatutako baimena erantsi beharko da. Baimen horretan taldean parte hartzen duten pertsonen kopurua eta nortasuna eta erroldatze-lekua zehaztu beharko dira. Baimen horretan zehaztuko da kideek izendatutako pertsonari baimena ematen diotela prozedura honetan haien izenean jarduteko eta Gazteria Zuzendaritzak deialdian parte hartu ahal izateko behar diren datuak egiazta ditzala. Datu horiek epaimahaiak erabaki aurretik egiaztatuko dira.

    3. Aurkezten den proiektuaren deskribapena. Hautagaitzek bete beharreko eredua deialdi-aginduaren II. eranskinean dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1208501

  3. Hautagaiek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskabideak oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, osatugabea bada edo akastuna bada, interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinaraziko zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzen araberako ebazpena eman ondoren.

    Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, ezarritako bide elektronikotik kanpo, elektronikoki aurkeztuz zuzen dezan eskatuko zaio. Horretarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.

  5. Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

    Zazpigarrena. Epaimahaia.

  1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

    Lehendakaria:

    Agurtzane Llano Cuadrado, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria.

    Kideak:

    Marlen Eizaguirre Marañón, eLankidetzakoa.

    Ainhoa Gomez Izagirre, Gazteriaren Euskal Kontseilukoa.

    Janire Fonseca Peso, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako parte-hartzailea.

    Iban Askasibar Aguirre, Ayuda en Acción GGKEkoa.

    Amaia Iguaran Bonilla, Euskadiko GGKEen Koordinakundekoa.

    Ordezko bokalak:

    Josu Gerediaga Egurrola, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako arduraduna.

    Mónica Fernandez Vidal, eLankidetzakoa.

    Lierni Fernández, Egoaizia GGKEkoa.

    Idazkaria:

    Beñat Martínez Castillo, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria; ez du botorik izango.

  2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak arautuko ditu epaimahaiak egiten dituen jarduerak eta epaimahaikideen abstentzio- eta errekusazio-araubidea.

    Zortzigarrena. Balorazio-irizpideak.

  1. Emakida-proposamena egiteko, epaimahaiak irizpide hauen arabera baloratuko ditu hautagaitzak:

    1. Balio publiko eta soziala: gazteen parte-hartzea, deialdiaren helburuarekin bat etortzea, beste lurralde edo errealitate batzuekiko lotura eta gazteak eta beste kolektibo batzuk sentsibilizatzea baloratuko dira. 35 puntu, gehienez.

    2. Bideragarritasuna: proiektua gauzatzeko erraztasuna, baliabideei dagokienez (teknikoak, aurrekontukoak, denborazkoak). 30 puntura arte.

    3. 3 pertsona edo gehiagoko taldeetan aurkezten diren hautagaitzek 5 puntu lortuko dituzte.

    4. Elkartasunari edo lankidetzari lotutako GGKE baten, gutxienez, laguntzarekin parte hartzen duten hautagaitzek: 5 puntu (GGKEaren edo elkartearen konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da).

    5. Kalitatea eta argitasuna: koherentzia- eta argitasun-maila ideia aurkeztean eta azaltzean. Gehienez, 15 puntu.

    6. Jendearen botoa: 0,01 puntu emango dira jasotako boto bakoitzeko, eta, gehienez ere, 1.000 boto emango dira (gehienez, 10 puntu).

  2. Edozein sari lortzeko gutxienez 60 puntu lortu beharko dira.

    Bederatzigarrena. Sariaren epaitza.

  1. Epaimahaiak, hautagaitzak aztertu eta baloratu ondoren, sariaren epaitza emango du, hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak azalduz, eta deialdi hau ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio, hau da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari.

    Epaimahaiak epaia eman aurretik, Gazteria Zuzendaritzak oinarri hauetako hirugarren eta laugarren klausuletan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du. Egiaztapen hori egiteko, dagokion baimena edo alderdi horiek egiaztatzen dituzten dokumentuen kopiak eskatu ahal izango dira.

  2. Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko proposamena egingo du honako kasu hauetan:

    1. Sarietarako hautagaitza nahikorik ez dagoenean edo baldintzak betetzen dituzten hautagaitzak sari kopurua baino gutxiago direnean.

    2. Hautagaiek lortu ez dutenean sariak jasotzeko ezarritako gutxieneko puntuazioa.

  3. Epaimahaiaren erabakia ikusi ondoren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak saria emateko agindua emango du, salbu eta sariren bat hutsik geratzen bada. Hilabeteko epea izango du horretarako, hautagaitzak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpen hori aldi berean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bidez jakinaraziko da: https:// www.euskadi.eus/nirekarpeta/ Sariren bat ematen ez bada, sariren bat emateko baldintzak betetzen dituen hautagai-kopuru nahikorik ez dagoelako edo proiektu nahikorik ez dagoelako, agindu horretan bertan jasoko da sari horiek eman gabe utzi direla.

    Aurrekoa eragotzi barik, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez, eskabidean adierazitako telefono mugikorretara eta posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

  4. Aurreko puntuan aipatutako epea igarota, interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dagokion eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  5. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak sariren bat emateko edo eman gabe uzteko emandako aginduaren aurka, zeinak administrazio-bidea agortzen baitu, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Hamargarrena. Saria onartzea.

    Saritutako proiektuen arduradunek 10 egun balioduneko epea izango dute saria ukatzeko. Errefusatzen ez bada, saria onartzen dela ulertuko da.

    Hamaikagarrena. Onuradunen betebeharrak.

    Oinarri hauetan araututako sarien onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan jasotako betebehar orokorrak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak ere. Horrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

    1. Sari-banaketara joatea.

    2. Onuradunei konferentzia edo webinar batean parte hartzeko eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-, prestakuntza- edo ebaluazio-prozesuaren bileretako batera joateko gonbita egingo zaie, aurkeztutako proiektua azaltzeko.

      Hamabigarrena. Saria ordaintzea.

      1. Saria ematen denean ordainduko da.

        Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko dira. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

      2. Saritutako hautagaitzak jasoko duen zenbatekoa ebazpenean ezarritakoa izango da. Saria hautagaitzan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ordainduko zaio. Banaketa proportzionala izango da (emandako sariaren kopurua hautagaitza osatzen duten pertsonen artean), eskabidean beste ehuneko bat adierazi ezean. Inola ere ezingo da % 20 baino ehuneko txikiagoa eman 2-5 pertsonako hautagaitzetan, % 10 6-10 pertsonako hautagaitzetan, edo % 5 10 pertsonatik gorako hautagaitzetan.

        Ordainketak PFEZaren atxikipenarekin egingo dira.

      3. Saria emateko ekitaldi publiko bat balego, data jakinaraziko litzaioke jakinarazpenak jasotzeko saritutako proiektuan izendatutako pertsonari, eta pertsona bat, gutxienez, bertaratu beharko da ordezkari gisa, aurkeztutako proiektuaren xehetasunak labur azaltzeko.

        Jakinarazpenak jasotzeko izendatutako pertsona ezin bada ekitaldi horretara joan justifikatutako arrazoi batengatik, ekitaldia egin baino lehen beste pertsona bat izendatu beharko du ordezkoa izan dadin, ahal dela proiektuarekin lotuta, hala badagokio, eta haren izenean jasoko du saria. Horretarako, pertsona horren datuak jakinaraziko dizkio Gazteria Zuzendaritzari.

        Hamahirugarrena. Ez-betetzeak.

      1. Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:

        1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

        2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Testu Bategina) jasotako beste edozein ez-betetze.

      2. Kasu horietakoren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak gehi dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Hautagaitzaren izena

Eskatzailea(k)

Datu pertsonalak (koadro bat kide bakoitzeko)

Izena; lehen abizena; bigarren abizena.

Telefonoa.

Sexua: gizona/emakumea/ez-bitarra.

Identifikazio-dokumentua; Zenbakia.

Erroldatzeko lekua.

Taldearen ordezkaria.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza: euskara/gaztelania.

Abisuak jasotzeko datuak.

Jakinarazpen edo komunikazio bat bidaltzen zaizun bakoitzean, doako abisu-sistema bat erabil dezakezu, posta elektroniko edo SMS bidezkoa.

Helbide elektroniko edo telefono mugikorraren zenbaki bat baino gehiago adierazi nahi baduzu, banandu puntu eta koma bidez [;].

Posta elektronikoa.

SMS:

Erantzukizunpeko adierazpenak.

Adierazten dut eskatzaileak/ek:

  • Dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean egotea, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz. Bai/Ez.

    Erantzuna baiezkoa bada, adierazi zein:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean egotea. Bai/Ez.

    Erantzuna baiezkoa bada, adierazi zein:

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion/dioten zehapen penal edo administratiboren bat jaso du/dute. Bai/Ez.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ditu/dituzte. Bai/Ez.

  • Laguntza horien onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu/dituzte. Bai/Ez.

    Baimenak:

  • Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari zerga-betebeharrak betetzen dituzula egiaztatzeko behar diren datuak egiazta ditzan. Bai/Ez.

    Baimenik ematen ez bada, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da egiaztagiria.

  • Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatzeko behar diren datuak egiazta ditzan. Bai/Ez.

    Baimenik ematen ez bada, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da egiaztagiria.

    Hala nahi duten hautagaiek Gazteria Zuzendaritzari laga ahal izango dizkiote jabetza intelektualaren eskubideak, deialdian aurkeztutako proiektua garatu eta gauzatu ahal izateko.

  • Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari jabetza intelektualaren eskubideak lagatzeko, aurkeztutako proiektua garatu eta gauzatu ahal izateko. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen babesa (DBLO)

    Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta gazteriarentzako laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza.

    Helburua: gazteen laguntzak kudeatzea.

    Legitimazioa: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea)

    Hartzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

    Eskubideak: erabiltzaileak eskubidea du datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, baita informazio Osagarrian jasotzen diren eskubideak ere.

    Informazio osagarria: datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta daiteke gure web orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/garden-tasuna/124700-capa1-eu.shtml

    Indarrean dagoen araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

    Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: https:// www.boe.es/boe/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673.pdf

    1. zatia. Proiektuaren deskribapena

      Proiektuaren izenburua (adierazi izenburu laburra proiekturako)

      Jarduera mota (laburpen laburra: informazio hori sare sozialetan argitaratuko da, eta horren arabera bozkatu ahal izango dute pertsonek hautagaitza)

      Proiektuaren edo jardueren kronograma:

      Proposatutako garapen-lekua edo -lekuak:

      Proiektuaren laburpena:

      Deskribatu labur-labur zure proiektua (10-15 lerro gutxi gorabehera). Adierazi proiektuaren/jardueraren alderdirik esanguratsuenak, hala nola, non egingo den, proiektu mota, helburuak, iraupena, planteatutako jarduerak eta lan-metodoak. Mesedez, izan zaitez laburra eta argia.

      Proiektuaren lurralde-eremua edo mugakide diren ingurune edo eskualdeetako kolektiboetan izan dezakeen eragina:

      Zehaztu zein izango den proposatutako egitarau edo jardueraren hedapen esparrua (non garatu daitekeen), kontuan izanda zeintzuk izango diren beren hartzaile zuzenak.

      Helburuak eta lehentasunak:

      Deskribatu proiektuaren helburuak eta zein neurritan erantzuten dieten deialdian jasotako premiei.

      Proiektuaren diseinua:

      Deskribatu proiektu osoan zehar aurreikusitako jardueren testuingurua eta helburuak.

      Deskribatu nola betetzen dituzten jarduera horiek proiektuko helburuak.

      Deskribatu, gutxienez, jarduera bakoitzerako alderdi hauek: jarduera mota, non egingo den, kronograma/denborak eta lan-metodoak.

      Adierazi aurreikusitako jarduera-programa.

      Lankidetzan aritzen diren erakundeak:

      Zehaztu erakunde, entitate, GGKE edo eskabidean agertzen ez diren eta proiektuan zereginen bat duten beste pertsona batzuek parte hartzen edo laguntzen ote duten. Lankidetza-mota.

      Jardueren hartzaileak:

      Zehaztu izena, adin-tarteak eta pertsona-kopurua.

Aukerakoa: irudia/logoa eta eslogana, proiektua sare sozialetan argitaratzeko.

  1. zatia. Datu ekonomikoak: aurrekontua

    Proiektuaren izenburua.

    Aurreikusitako gastuak (orientagarria):

    Langileak

    Garraioa/Bidaiak/ostatua

    Alokairuak

    Zerbitzuak

    Erosketak

    Bestelako gastuak

    Guztira

https://www.ongdeuskadi.org/documents_coord/documentacion/AdjCodImagenes4_e.pdf

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik