Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 30eko Agindua, lekualdatze-lehiaketa iragarri zuena Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioen artean: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/26
  • Argitaratze-data: 2021/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 30eko Aginduaren bidez iragartzen da lekualdatze-lehiaketa Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioen artean: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

  1. eranskinean (Eskainitako plaza hutsen zerrenda) akats bat atzeman denez, I. eranskin hori aldatu behar da: plaza hau kendu behar da, funtzionario titularrek betetzen baitute, eta erresultak mantendu behar dira. Beraz, ordena-zenbakia erresulta-zerrendan sartuta dagoela ulertuko da, eta, ondorioz, ordena-zenbakia eskatu duten funtzionarioak erresulta gisa sartu direla:

    Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia - Bizkaia.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

    Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.