Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko irailaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Carmen Gandarias izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5950
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/29
  • Argitaratze-data: 2021/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko uztailaren 1ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoan eskabide bat jaso zen Fundación Carmen Gandarias izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko ekainaren 30ean egiletsi baitzen Manuel Garces Perez Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.212).

Eskritura Publiko horrekin batera, Carlos Abuin Iglesias jaunak fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin 2021eko ekainaren 18an emandako ziurtagiria aurkeztu zuen. Horretan, 2021eko ekainaren 14an patronatuak egindako bileraren berri eman zuten, zeinetan bertaratutakoek aho batez erabaki baitzuten estatutuen 24., 25. eta 26. artikuluak aldatzea, hots, Fundazioaren ondareari, doan eskuratutako ondasunen izaerari eta fundazioaren baliabide ekonomikoei buruzkoak.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Camen Gandarias izeneko fundazioaren estatutuen 24., 25. eta 26. artikuluen aldaketa, hots, Fundazioaren ondareari, doan eskuratutako ondasunen izaerari eta fundazioaren baliabide ekonomikoei buruzkoak. Aldaketa horiek Fundazioaren patronatuak erabaki zituen 2021eko ekainaren 14an, 2021eko ekainaren 30ean Manuel Garces Perez Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.212) egindako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, betiere.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 29a.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik