Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko irailaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Beistegui Hermanos izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5930
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/29
  • Argitaratze-data: 2021/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko martxoaren 26an eta 2021eko uztailaren 26an, eskabideak aurkeztu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundacion Beistegui Hermanos izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori fundazioaren patronatuak 2020ko abenduaren 15ean hartu zuen, 2021eko ekainaren 2an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta, 2021eko uztailaren 15ean, Vitoria-Gasteizko Luis Perez de Lazárraga Villanueva notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (1.092 protokoloaren zenbakia). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, ondoz ondoko egintzak eta bata bestearen ondoriozko egintzak baitira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundacion Beistegui Hermanos izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia, agindu honen datarekin, Vitoria-Gasteizko Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notarioaren aurrean 2021eko uztailaren 15ean (protokolo-zenbakia: 1.092) egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan.

Bigarrena. Fundazioa azkendu eta likidatzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadila agintzea. Era berean, dagokion erregistro-orria ixteko agintzen da.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik