Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas - Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5311
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/15
  • Argitaratze-data: 2021/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoan 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolak 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteeetan arautzen dituen Dekretuaren zenbait artikuluaren indarraldiari eusten diona (19ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakiak: 010229 eta 01001309.

Izen espezifikoa: «Carmelitas Sagrado Corazón».

Titularra: Hermanas Carmelitas de la Caridad.

Helbidea: Foru kalea, 49.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba

Baimena:

Haur Hezkuntzako Lehen zikloko urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

Unitate 1 urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako, 13 ikaspostuko edukierakoa.

4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 72 ikaspostu.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik