Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko irailaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación UNED-Bergara izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5913
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/01
  • Argitaratze-data: 2021/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko uztailaren 29an, eskabide bat jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación UNED-Bergara izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egin zen patronatuaren osaera eta erabakiak hartzeko quorumak eta gehiengoak egokitzeko, estatutuak aldatzeko eta fundazioa desegiteko prozedurak moldatzeko, erakunde laguntzaileei eta babesleei buruzko artikuluak txertatzeko, eta testua Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, oro har.

Aldaketa horiek fundazioaren patronatuak erabaki zituen, 2020ko otsailaren 26ko erabakiaren bidez (erabaki horrek, gainera, 2016ko abenduaren 22ko bilkuran adostutako aldaketak berresten zituen), eta 2021eko martxoaren 18ko erabakiaren bidez. Geroago publiko egin ziren, Donostian, 2021eko uztailaren 15ean, Diego-María Granados de Asensio notarioaren aurrean, bere lankide José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren ordez egiletsitako eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 1445). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Aipatutako agiri horien bidez aldatu egiten dira estatutuen 1. artikulua (izena), 8. artikulua (patronatuaren osaera), 13. artikulua (quoruma eta gehiengoak), 25. artikulua (estatutuen aldaketa) eta 26. artikulua (desegitea). Gainera, 28. eta 29. artikuluak gehitzen dira, erakunde laguntzaileei eta babesleei buruzkoak, hurrenez hurren.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau ebaztea, agindu baten bidez, bat etorriz xedapen hauekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación UNED-Bergara izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, agindu honen datarekin, 2021eko uztailaren 15ean Diego-María Granados de Asensio notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1445) egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik