Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Kirolaraba Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 4503
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/09
  • Argitaratze-data: 2021/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko maiatzaren 11n, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Kirolaraba Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren helburuak zabaltzeko egin zen. Fundazioaren patronatuak 2021eko apirilaren 12an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Vitoria-Gasteizen 2021eko apirilaren 26an Francisco Javier de las Fuentes Abad notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 628). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Erabakitako aldaketaren ondoren, estatutuen 3. artikuluaren 1. apartatua honela idatzita geratuko da:

  1. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta Araban kirola sustatzea eta garatzea du helburu, errendimendu handiko kirol ez-profesionalari eta kirol-promesari lehentasuna emanez.

    Bere helburuak betetzeko, era guztietako baliabide ekonomikoak erakarriko ditu, ahal dela babes publiko eta pribatuak; erakundeak egiten dituen programak finantzatzeko erabiliko ditu, eta etorkizun oparoa izango duten kirolarien kirola hobetzeko behar diren zerbitzuak sustatuko ditu. Era berean, edozein kirolari edo kirol-erakunde ez-profesionali babesa ematea bultzatuko du, zuzenean edo zeharka.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

    Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

    Hori guztia kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Fundación Kirolaraba Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, fundazioaren helburuak zabaltzeko, Agindu honen datarekin, Francisco Javier de las Fuentes Abad notario jaunaren aurrean 2021eko apirilaren 26an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 628).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik