Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3971
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/07
  • Argitaratze-data: 2021/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordea osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio izendapen hori egitea.

Era berean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 1. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenez, «Aipatutako funtzionarioak, beren autonomiaren berme gisa, lau urterako izendatuko dira, eta agintaldia amaitzeagatik edo presidenteak dagokion prozedura instruitu ondoren baino ezingo dira kargutik kendu, beren betebeharrak larriki ez betetzeagatik, beren eginkizuna betetzeko ezintasun iraunkorragatik, gerora sortutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatiko kondenagatik». Kideetako bat Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urriaren 6ko Aginduaren bidez izendatu zen. Agindu horren bidez, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kideak izendatu ziren eta batzordearen osaera argitaratu zen. Beraz, ezarritako epea igarota, izendapena amaitu da.

2021eko ekainaren 9ko deialdi publikoaren bidez hasi da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko prozedura. Deialdi horretan ezartzen denez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez egingo da izendapena, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2021eko ekainaren 16an amaitu zen.

Lanpostua betetzeko ezarritako prozedura amaituta, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena dela eta, hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.