Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2021eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie unibertsitatez kanpoko ikasketak -heziketa-zikloak izan ezik- ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei hezkuntza-bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2021-2022ko ikasturtean».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 4178
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/30
  • Argitaratze-data: 2021/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenaren arabera, argitalpenean egon diren osaera-akats hutsak, bere edukia aldatzen badute edo edukiaren inguruan zalantzak sor baditzakete, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz zein organo edo erakunde interesdunak hala eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu agindu honetan: «Agindua, 2021eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie unibertsitatez kanpoko ikasketak heziketa-zikloak izan ezik ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei hezkuntza-bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2021-2022ko ikasturtean.» Agindu hori uztailaren 22an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (145. zk.) argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

1 artikuluan, 2021/4149 (18/6) orrialdean,

honela dioen lekuan:

  1. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ikastetxe bakoitzak eskabide bat aurkeztu ahal izango du hezkuntza-bikaintasunerako proiektu-modalitate bakoitzeko. Ikastetxeak hainbat eskabide aurkezten dituenean modalitate desberdinetarako, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa izango da ordenatzeko irizpidea, eta puntuazio handiena duenak izango du lehentasuna. Modalitate bererako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, ez da bat bera ere onartuko.

honela esan behar du:

  1. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan, 2021eko abuztuaren 24tik irailaren 23ra arte. Ikastetxe bakoitzak eskabide bat aurkeztu ahal izango du hezkuntza-bikaintasunerako proiektu-modalitate bakoitzeko. Ikastetxeak hainbat eskabide aurkezten dituenean modalitate desberdinetarako, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa izango da ordenatzeko irizpidea, eta puntuazio handiena duenak izango du lehentasuna. Modalitate bererako eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, ez da bat bera ere onartuko.

  1. artikuluan, 2021/4149 (18/7) orrialdean,

    honela dioen lekuan:

    1. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igaro eta ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Honela esan behar du:

    1. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, 2021eko abuztuaren 24tik aurrera. Epe hori igaro eta ez bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik