Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 4116
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/16
  • Argitaratze-data: 2021/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena. Agindu hori 2021eko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

  1. eranskinean, 6. oinarria, 4.paragrafoa, 2021/3644 (29/7) orrialdean,

    honela dio:

    1. Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/servicios/1106102 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

    Baina honela behar du:

    1. Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113901 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

  1. eranskinean, 33. oinarria, 4.paragrafoa, 2021/3644 (29/18) orrialdean,

    honela dio:

    Etiketatutako ardoa edo txakolina ezin izango da inola ere upeleratu.

    Baina honela behar du:

    Etiketatutako ardoa edo txakolina ezin izango da inola ere upeleratu, onuradunaren instalazioetatik kanpo.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.