Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko ekainaren 16koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udalerrian, El Cerro eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3703
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/16
  • Argitaratze-data: 2021/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Lehenengoa. Zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozedurak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezarritakoari jarraituko dio (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da), hala ezarrita baitago babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan. Aipatutako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak aldaketak izan ditu III. kapituluan (batik bat alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedurari dagokion atalean) 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuaren azken xedapenetako zazpigarrenak eraginda (210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zuzenean sustatu ditu araubide autonomikoko 27 zuzkidura-bizitoki, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, El Cerro eremuan, eta bera da titularra. Sustapenaren espediente-zenbakia EB2-1218/17-AA-000 da.

Hirugarrena. 27 zuzkidura-bizitoki horietako 1 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, bi logelakoa da eta 47,20 m2-ko azalera du; gainontzeko 26 zuzkidura bizitokietatik 21 bizitoki logela bakarrekoak dira eta 30,10 m2 eta 36,95 m2 arteko azalera dute; gainerako 5 zuzkidura-bizitokiak bi logelakoak dira eta 43,65 m2 eta 48,45 m2 arteko azalera dute. Zuzkidura-bizitoki hauek seigarren ebazpenean zehazten diren kupoetan banatuko dira.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak du agindu hau emateko ahalmena, araudi hauek ahalbideturik: Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa (aurrerantzean, 39/2008 Dekretua), eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoa (aurrerantzean, 2012ko urriaren 15eko Agindua).

Bigarrena. 2011ko maiatzaren 5ean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalak hitzarmena sinatu zuten zuzkidura-bizitokien sustapenerako Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako El Cerro auzoan. Hitzarmen horren bosgarren klausulan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak konpromisoa hartzen du zuzkidura-bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena izan dadin. Era berean esaten du «udalerri horretako gazteak izango direla zuzkidura bizitokian lehentasunezko hartzaileak» eta gaineratzen du gazterik egon ezean behar bereziak dituzten pertsonen artean banatuko direla zuzkidura bizitokiak.

Hirugarrena. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 23.4 artikuluak ezartzen du zuzkidura-bizitokiak titulartasun publikokoak izango direla eta erabiltzaileek aldi baterako okupatuko dituztela.

Laugarrena. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 23.3 artikuluaren arabera, etxebizitza bat legez okupatzeko zailtasunak dauzkatenei emango zaizkie zuzkidura-bizitokiak, hala nola gazteei, migratu duten pertsonei, etxebizitza partekatua erabiltzeko eskubidea galdu duten pertsona bananduei edo dibortziatuei, hirigintzako eragiketak direla-eta beste bizitoki baten zain daudenei eta antzeko beste pertsona batzuei. Erabili ahal izango dira, halaber, aldi baterako bizitokia eskaintzeko bai gizarteratzen ari diren kolektiboetako pertsonei, bai babes berezia behar dutenei, hala nola genero-indarkeria jasan duten emakumeei, adineko pertsonei, etxegabeei, desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala dutenei eta antzeko egoeretan dauden beste batzuei.

Bosgarrena. 39/2008 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak arautzen ditu, eta hau ezartzen du: bizitokiak hilez hil, gehienez urtebeterako, eskuratu ahal izango dira eta epe hori urtero luzatu ahal izango da lau alditan. Bizitoki hauen truke erabiltzaileek kanon bat ordaindu beharko dute hilero. Esleitzeko moduari eta eskuratzeko baldintzei dagokienez, babes publikoko etxebizitzen arloan ezarritako hau aplikatuko da: 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluan araututako prozedura, kontuan izanda aldaketak izan dituela titulu horrek alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedura arautzen den atalean, 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (abenduaren 26ko 210/2019 Dekretua).

Seigarrena. Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) azken xedapenetako zazpigarreneko 4. puntuan, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua aldatzen du zeinek babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen prozedura arautzen duen. Aipatutako dekretuak, 2012ko urriaren 15eko Aginduan, 47 bis artikulua txertatzen du eta, bertan esaten denez, sustapen guztietan kolektibo jakin bati berariaz bideratutako araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak izan ezik, etxebizitza-kupo batzuk gordeko dira kolektibo hauen premiei erantzuteko: elbarritasun fisikoa duten pertsonak, 36 urtetik beherako pertsonak (adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne), etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak, etxebizitza-premia berezia duten pertsonak, gainerako eskatzaileak, edo kupo orokorra.

Zazpigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak, egungo erredakzioan, esaten du etxebizitzak 47 bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo direla, hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta 51. artikuluan aipatzen den baremoaren arabera, betiere prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikulu horrek baremoa arautzen du, hau kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide-kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna, eta etxebizitza-premia berezia.

Bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango da. Hala, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidez osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Zortzigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Bigarrena. Zuzkidura-bizitoki horien lagapena aldi baterako izango da. Hilez hil emango da eta gehienez urtebeterako eskuratu ahal izango dira, nahiz eta epe hori urtero luzatu ahal izango den lau alditan.

Hirugarrena. Hileko kanona babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko 2010eko azaroaren 3ko Aginduaren arabera kalkulatuko dira. Kanon hori ezin izango da bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen % 30 baino gehiagokoa izan.

Laugarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluari jarraituz, sustapenean ezin izango dute parte hartu 4 kide baino gehiagok osatutako bizikidetza-unitateek.

Bosgarrena. 27 zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozeduran, parte hartu ahal izango dute agindu hau argitaratzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek:

  1. Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda daudenak alokairuko eskatzaile gisa Abanto Zierbenako udalerrian edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerriren batean (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena).

    1. Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.

    1. Halaber, parte hartu ahal izango dute, modu subsidiarioan, etxebizitza-behar bereziak dituzten pertsonek, hots, gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoa bada: desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak, familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki kalteberan dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.

      1. Etxebizitza-eskaeraren titularretako batek Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian erroldatuta egon behar du agindu hau argitaratzen den datan.

      2. 2019. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko, izen-ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.

      3. Ez da eduki behar etxebizitzarik jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako etxebizitza-premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.

      4. Bizikidetza-unitatea ez da izango 4 kidekoa baino handiagoa.

        Seigarrena. Agindu honetako bosgarren ebazpen-zatiaren b) 1. atalean aipatutako eskabideen artean esleitu beharreko 27 zuzkidura-bizitoki horietatik, kupo hauek gordeko dira:

      1. Zuzkidura-bizitoki 1, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoa. Zuzkidura bizitoki hau esleitzeko, 2012ko urriaren 15eko 52. artikuluko egungo ezarpenei jarraituko zaie, hau da: lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei, eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

      2. Gainerako 26 zuzkidura-bizitokiak kupo hauetan banatuko dira:

        1. 2 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie agindu hau argitaratzen den egunerako etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonei.

        2. 5 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie etxebizitza-premia berezia duten pertsonei.

        3. 19 zuzkidura-bizitoki gainerako eskatzaileei esleituko zaizkie.

          Kupo horietako batean etxebizitzak esleitu gabe geratzen badira, etxebizitza horiek gehituko zaizkio gainerako eskatzaileei bideratutako 3. puntuko etxebizitzen kupoari.

          Bestetik, esleipen prozedura bosgarren ebazpen-zatiaren b) 1. atalean dauden pertsonan artean zuzkidura bizitoki guztiak banatuko ez balira, soberakinak bosgarren ebazpen-zatiaren b) 2. ataleko pertsonen artean banatuko dira. Zuzkidura-bizitoki hauek kupo hauetan sailkatuko dira: % 10 etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonak, % 90 etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

          Zazpigarrena. Esleipen-prozeduran parte hartzeko onartutako pertsonek eta bizikidetza-unitateek, baldin eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta badute eta, gainera, araudian premia berezien kolektiboren batean sartuta badaude, seigarren ebazpen-zatiko b) 2 apartatuko kupoan parte hartuko dute.

          Zortzigarrena. Aipatutako baldintzak eta aplikatu beharreko gainerako arauak betetzen dituzten pertsonek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, eskabidea aurkeztu beharko dute, agindu hau argitaratu eta 10 laneguneko epean (biak barne), leku hauetan:

          Aurrez aurre: Zuzenean zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011 Bilbao. Bizkaia.

          Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011 Bilbao. Bizkaia.

          Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

          Bederatzigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluko bertsio eguneratuan ezarri bezala, etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatutako kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

          Baremazioa agindu honen argitaratze-data kontuan hartuta kalkulatuko da. Berdinketarik badago, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

          Hamargarrena. Onartutako eskaerek lerro hauetan jasotako barematze-irizpideen araberako puntuazioa jasoko dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz:

          1. Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

          2. Bizikidetza-unitateko kide-kopurua: bizikidetza-unitateko kide-kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela-kopurua hartuko da kontuan.

            Logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

            Bi logelako zuzkidura-bizitokiak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

          3. Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

          4. Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak badira, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

            Hamaikagarrena. Sustapen honetako logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan gehienez bi kideko bizikidetza unitateei esleituko zaie, bi logelako zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan gehienez lau kide duten bizikidetza unitateei esleituko zaie, hau guztia Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluari jarraituz.

            Hamabigarrena. Esleipenaren ondoren, zuzkidura-bizitokirik eskuratu ez dutenek itxarote-zerrenda osatuko dute baremazioaren ordenaren arabera; esleipendunek uko egiteagatik edo esleipena baliogabetzeagatik hutsik geratzen diren zuzkidura-bizitokiak esleitzeko erabiliko da itxarote-zerrenda hori. Itxarote-zerrenda agortzen bada, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz esleituko dira etxebizitzak.

            Hamahirugarrena. Esleipendunen zerrendak, egokitutako zuzkidura-bizitokiak barne, eta dagozkien itxarote-zerrendak toki hauetan argitaratuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan.

            Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

            Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

            Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

            IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.