Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 3153
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/11
  • Argitaratze-data: 2021/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko martxoaren 4an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko otsailaren 24an egiletsi baitzen Juan Benguria Cortabitarte Bilboko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 474).

Eskritura Publiko horretan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkari Nieves Zabala Arriaga andreak, presidentearen oniritziarekin, 2021eko otsailaren 2an egindako ziurtagiria, patronatuak 2021eko otsailaren 2an egindako bilerarena. Bilera hartan, aho batez erabaki zen fundazioaren estatutuak aldatzea, 25 bis eta 31 bis artikuluak gehituta, patronatua eta batzorde betearazlea biltzeko beste modu batzuei buruzkoak.

Era berean, barne erregelamendua aldatzea erabaki zen, 9 bis eta 16 bis artikuluak gehituta.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuak aldatzea, 25 bis eta 31 bis artikuluak gehituta, Patronatua eta Batzorde Betearazlea biltzeko beste modu batzuei buruzkoak. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketak egitea, 2021eko otsailaren 2an; betiere, 2021eko otsailaren 24an Juan Benguria Cortabitarte Bilboko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 474).

Bigarrena. Fundación Gaiker izeneko fundazioaren barne erregelamenduaren aldaketa 9 bis eta 16 bis artikuluak gehituta ez inskribatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan; izan ere, aldaketa hori ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 37. artikuluko egintza inskribagarrien artean.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik