Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretua egokitzen baita eta jakitera ematen zenbateko dirulaguntzak emango zaizkien guztira fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteei 2021erako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 3051
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/29
  • Argitaratze-data: 2021/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteentzako laguntzak Merkatu Antolakunde Bateratutik datoz Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan sartuta dagoen fruta eta barazkien sektorean. Egun, bi laguntza mota daude: onartutako ekoizle-elkarteentzako Europar Batasunaren laguntzak eta erakunde horientzako estatuaren laguntza osagarriak.

Sektore honetan, Merkatu Antolakunde Bateratuaren araudi erkidea aldatu ostean, Euskal Autonomia Erkidegoan argitara eman zen urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretua, zeinaren bidez arautu baitzen nola garatu eta aplikatu Europar Batasunak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema. Dekretu horrek indargabetu eta ordeztu egin du laguntza horien lehenagoko araudia: urriaren 14ko 228/1997 Dekretua eta martxoaren 21eko 56/2000 Dekretua.

Hala ere, eskabideak aurkezteko epeak araudi erkidean eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuan modu mugagabean definituta badaude ere beranduen jota eskabideetako erreferentzia-urtearen hurrengo urteko otsailaren 15erako, dekretu horren 25.4 artikuluan ezarrita dago urtero emango dela ezagutzera, agindu bidez, zenbateko dirulaguntzak emango zaizkien orotara fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteei.

Halaber, urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuak ahalmena ematen dio nekazaritzaren eta arrantzaren alorrean eskumena duen sailburuari behar beste agindu emateko, dekretu hau aplikatzeko behar diren xedapen gehigarriak ezartzeko, eta Europar Batasuneko erregelamenduetan edo, kasuan kasu, oinarrizko araudi estatalean egiten diren aldaketetara egokitzeko aldaketak egiteko. Dekretu horretan aipatutako erregelamenduak ordeztu direnez, komeni da zenbait erreferentzia egitea.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Egokitzapena.

Urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 22. artikuluko 1. zenbakiko a) eta b) letretan hauek daude aipatuta: Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamendua eta Kontseiluaren 2000ko abenduaren 21eko 1580/2007 Erregelamendua, eta ulertu behar da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren 34. eta 35. artikuluei egindako aipamenak direla, haren bidez antolatzen baitira nekazaritzako produktuen merkatu-antolakunde bateratua eta indargabetzen baitira erregelamendu hauek: 922/72 (EEE), 234/79 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE).

Bigarrena. Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren bidez arautzen da nola garatu eta aplikatu Europar Batasunak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema; eta dekretu horren 22. artikuluaren 1. apartatuaren a) eta b) paragrafoetan aurreikusten denez, 2021eko ekitaldian emango diren dirulaguntzak ezin izango dira hauek baino handiagoak izan:

000,00 euro, FEAGA Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren konturako laguntzari dagokionez.

000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzari dagokionez.

Hirugarrena. Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik