Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bitartez lehia-prozedurarako deialdia egiten baita hautaketa-prozesu honetarako: nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2021eko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileen hautaketa (Ikertalent programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2728
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/29
  • Argitaratze-data: 2021/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2021eko martxoaren 31n, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Dekretu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira.

Laguntza horien helburua ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea da. Horretarako, aipatutako ikertzaile eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartuko dira, eta bertan hartuko dute parte.

Prestakuntza-jarduerei dagozkien I+G+b proiektuak atxikipen-zentroetan egingo dira, eta zentro horiek zuzenbide publikoaren zein zuzenbide pribatuaren mende egon daitezke.

Laguntzak arautzen dituen Dekretuaren 5. artikuluak dioenez, atxikipen-zentroek, erakunde laguntzaileak diren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritakoaren mende egongo dira.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 16. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betetzeko, zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileei dagokienez, agindu honen bidez hasiera ematen zaio lehia-prozedurari, erakunde horiek publikotasunaren, lehiaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen araberako prozedura baten bidez hautatzeko.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Xedea eta helburua.

  1. Agindu honen xedea da lehia-prozedurarako deialdia egitea zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileak hautatzeko, onuradunen destino-zentro izan daitezen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2021eko deialdian, hala araututa baitago martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan.

    Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuaren mendeko erakundeak hautatuko dira, destino-zentro izan daitezen ikertzaileei zuzendutako 9 prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako 10 prestakuntza-laguntzarako.

    Bigarrena. Lankidetzaren baldintzak.

  1. Aukeratutako erakundeek laguntza emango dute EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ikerketa-sistemarako giza baliabideen prestakuntza espezializatuan, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan jasotako laguntzen destino-zentro gisa. Hain zuzen ere, Dekretu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira (Ikertalent programa).

  2. Prestakuntzan dauden ikertzaileei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, doktorego-tesiak egiteko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloetan.

  3. Prestakuntzan dauden teknologoei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, prestakuntza tekniko espezializatua ematen laguntzeko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloarekin lotutako jarduera zientifiko-teknologikoetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloei dagokienez.

  4. Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.

  5. Administrazio honen eta doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, lau urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da doktoratu aurreko kontratuaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartzen denean edo martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 8.6 eta 22. artikuluetan aurreikusitako kasuetan.

    Administrazio honen eta teknologoen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, bi urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da teknologoak prestatzeko laguntzaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako kasuan.

    Erakunde bat bi laguntza-lerroetan (ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzak eta teknologoei zuzendutako prestakuntza-laguntzak) aukeratzen bada destino-zentro gisa lankidetzan aritzeko, bi laguntza-lerroak bilduko dituen lankidetza-hitzarmen bakarra sinatuko da.

    Hirugarrena. Prozeduran parte hartzeko baldintzak.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute erakunde laguntzaile gisa:

    Ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko unibertsitateetako zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta ikerketa-egiturak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa).

    Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko unibertsitateetako zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta ikerketa-egiturak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa) eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden nekazaritza-, elikadura- edo arrantza-arloko enpresak edo elkarte sektorialak.

  2. Ezingo dute erakunde laguntzailearen izaera jaso lege eta dekretu hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden erakundeek: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua (martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 5.4 artikulua).

  3. Erakunde eskatzaileen ikerketa-proiektuen proposamenek lotura izan beharko dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen arlo hauetakoren batekin:

    Nekazaritza ekologikoa.

    Bioekonomia.

    Digitalizazioa eta teknologia berriak.

    Basoen kudeaketa.

    Arrantzaren kudeaketa.

    Nutrizio eta elikadura osasungarria.

    Animalien osasuna.

    Ingurumen-jasangarritasuna.

    Laugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak, eta aurkezteko epea.

  1. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https:/www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029107

    Erakunde eskatzaile bakoitzak ikerketa-proiektuetarako 10 proposamen aurkeztu ahal izango ditu gehienez, laguntzen bi modalitateetan.

    Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskabide-orria, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten laguntzeko informazioa ere. Agindu honi erantsi zaio eskabide-inprimakiaren edukia.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Eskabidearen osteko izapideak «Nire karpeta» ataleko kanal elektronikoaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

    Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ordezkarien Erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzen onuradunen destino-zentro gisa lankidetzan aritzeko ikerketa-proiektuak aurkezten dituzten erakundeek, hautatuak izanez gero, alta eman beharko dute Hirugarrenen Erregistroan, non eta ez dauden lehendik inskribatuta Administrazio honekin beste harreman juridiko bat izateagatik. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, helbide honetan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    Eskabidea norberak aukeratutako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Gainera, eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  2. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

    1. Erakundearen eratze-eskritura eta estatutuak.

    2. Merkataritza Erregistroan gordailatutako azken ekitaldiko urteko kontuak, edo kontu ikuskatuak, halakorik edukiz gero edo horretara behartuta egonez gero.

    3. Erakundearen egitura organikoa, plantillaren dimentsionamendua (sexuaren eta kategoriaren arabera banatuta) eta ikerketa-arloaren berariazko dimentsionamendua zehazten duen dokumentazioa.

    4. Memoria bat, honakoak bilduko dituena: proiektuaren helburu orokorra, helburu espezifikoak, betearazpen-faseak, proiektuaren iraupena, lortu nahi diren helburuak, proiektuari esleitutako aurrekontua eta finantzaketa-iturriak.

    5. Ikerketa-arloko edo -taldeko ikertzaile arduradunaren eta arlo edo talde hori osatzen duten pertsonen curriculum vitaeak.

    6. Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak, halakorik izanez gero.

    7. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:

      Egunean dagoela zenbatekoen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, bermea eratu bada zor, interes eta gastu guztiak estaltzeko.

      Ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.

      Ez duela konkurtso-deklaraziorik eskatu; ez dagoela inolako prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dagoela esku-hartze judizialaren eraginpean edo desgaitua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

      Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

      Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.

      Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

      Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluan ezarritakoa, bai eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluan ezarritakoa ere (lege hori aldatu egin zuen martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak, enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzkoak).

  4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoarekin bat, eskabidea aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena ematen du eskumena duen zuzendaritzak zuzenean eskura ditzan haren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duten agiriak, salbu eta eskatzaileak aurka egiten badu; kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

  5. Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zein datatan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren.

    Bosgarrena. Eskabideen kudeaketa eta ebaluazioa.

  1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da eskabideak kudeatzeko eta tramitatzeko ardura duen organoa.

  2. Eskabidea eta beharrezko gainerako agiriak aztertu, eta ikusiko balitz akatsen bat dagoela edo ez daudela osorik beteta, erakunde eskatzaileari baliabide elektronikoen bidez eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaiola, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

  3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen agiri edota informazio osagarri oro eska diezaioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea modu egokian ulertu eta ebaluatzeko.

  4. Lehia-prozedura erabiliko da erakunde laguntzaileak hautatzeko orduan, betiere publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraituz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 16.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, Hautaketa Batzorde bat eratuko da: Santiago Martínez Martínez de Lizarduy (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa-programen arduraduna) izango da batzordeburua, eta Iker Guzman Muñoz (Kalitate eta Iruzur Zerbitzuaren arduraduna), berriz, ordezkoa. Hauek izango dira batzordekideak: Jaime Feliú García, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa: Josune Jaio Garro, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria) eta Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena (ordezkoa: Mauricio Lazcano Brotons, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria).

    Hautaketa Batzordeak gai zehatz bakoitzean aditua den jendearen lankidetza izan dezake, uste badu hori beharrezkoa dela bere eginkizunak gauzatzeko.

  6. Aurkeztutako eskabideak gainbegiratzeko lan materiala Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek egingo dute.

  7. Hautaketa Batzordeak, ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta eta egokitzat jotzen dituen ekintza guztiak ofizioz egin ondoren, onartutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena idatziko du, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helaraziko dio.

    Seigarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

    Hauek izango dira eskabideak baloratzeko irizpideak:

  1. Erakunde eskatzaileari buruzko irizpideak (gehienez, 40 puntu):

    1. Kaudimen ekonomikoa (10 puntu): erakundeak zorrei aurre egiteko duen gaitasuna. 10 puntu emango zaizkio «Berme-ratioa = Aktibo/Pasibo galdagarria» kalkulatzean 1,5 emaitza lortzen duenari.

    2. Gaitasun teknikoa (gehienez, 20 puntu): erakundeak duen gaitasuna, bere helburu estrategikoak betetzeko behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun espezializatuak mobilizatzeko. Atal honetan, arlo hauek baloratuko dira: ikerketara bideratutako azpiegitura teknologikoak; ikerketara bideratutako giza baliabideen dimentsionamendua eta gaikuntza; eta erakundearen antolamendu- eta kudeaketa-egitura.

    3. Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak, eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak (gehienez, 10 puntu): ISO, Euskaliten Kudeaketa Aurreratua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen (Emakunde) aitorpena, Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiria, edo izen handiko beste batzuk.

  2. Proiektuari buruzko irizpideak (gehienez, 60 puntu):

    1. Proiektuaren irismen teknologikoa (gehienez, 15 puntu): proiektuaren egokitasuna, beharra eta ekarpen zientifiko-teknikoa, egungo artearen egoerari dagokionez.

    2. Proposamenaren egokitasuna (gehienez, 15 puntu): proposamena zenbateraino egokitzen zaien Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat hartzen dituen arloei, hirugarren ebazpen-zatiaren 3. apartatuan deskribatutakoaren arabera.

    3. Espero diren emaitzen eragina (gehienez, 10 puntu): produktu, zerbitzu, prozesu edo patente berriak sortzeko itxaropena.

    4. Aurkeztutako memoriaren kalitatea (gehienez, 5 puntu). Atal honetan honako hauek baloratuko dira:

      Metodologia: proiektuaren deskribapen eta egituraketa egokia; argitasuna proiektuaren lehentasunetan eta helburu orokor eta espezifikoen definizioan; planteatutako kudeaketa-eskemaren egokitasuna; plangintza egokia (zereginen egitura, mugarriak eta entregatzekoak).

      Aurrekontua: helburuekiko egokitzapena eta justifikazioa, argitasuna aurrekontuaren egituran eta banakapenean.

    5. Ikerketa-taldea osatzen duten pertsonak (gehienez, 15 puntu):

      Taldearen tamaina, kideen aurreikusitako dedikazioari dagokionez.

      Kideen gaitasun zientifiko-teknikoaren araberako kualifikazioa.

      Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua.

      Emakumea, ikerketa-taldearen arduradun gisa.

      Zazpigarrena. Ebazpena.

      1. Ebaluazio-prozesuaren emaitza gisa, eta Hautaketa Batzordeak emandako ebazpen-proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak lehia-prozedurari buruzko ebazpena emango du.

      2. Prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro, eta ebazpena ez bada jakinarazi, eskabidea ezetsita geratu dela ulertu ahal izango da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren arabera.

      3. Hautaketa Batzordeak egindako ebazpen-proposamena loteslea izan ez arren, hortik ateratzen den esleipen-ebazpenak erabaki hori funtsatu behar du.

      4. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, erakunde interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

      5. Banakako jakinarazpena alde batera utzi gabe, lehian dauden erakunde laguntzaileak hautatzeko prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. paragrafoaren b) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz.

        Dena dela, ebazpen osoa helaraziko zaie interesdun guztiei, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

      6. Ebazpena jakinarazi ondoren, dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuko da hautatutako erakundeekin.

        Zortzigarrena. Erakunde laguntzailearen betebeharrak.

        Hautatutako erakundeek martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako betebeharrak berenganatu beharko dituzte. Honako hauek dira:

        1. Laguntza emateko hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen edozein jazoera gertatuz gero, zuzendaritza eskudunari jakinaraztea. Laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragoz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.

        2. Langile onuradunei behar duten laguntza ematea, eta aukera ematea behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko, dagokien jarduera behar den moduan garatu dezaten.

        3. Programa behar bezala garatzen ari dela zaintzea. Pertsona onuradunari ezin zaio eskatu beste jardueraren bat egiteko, baldin eta jarduera horrek kolokan jarriko badu laguntzak duen helburua ikerketaren, zientziaren, teknologiaren eta prestakuntzaren arloan.

        4. Ikertzaileei edo teknologoei aukera ematea ikerketaren gune diren sail, institutu eta erakunde publiko edo pribatuetan integratu daitezen.

        5. Zuzendaritza eskudunak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen erabileraren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera.

        6. Tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta langileen aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetuaren printzipioak betetzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

        7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

        8. Sinatzen diren hitzarmenetan hitzartutako konpromisoak betetzea.

          Era berean, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen kasuan, ezarritako lan-harremanaren ondoriozko betebeharrak alde batera utzi gabe:

        1. Laguntzaren onuradun den ikertzaileari lan-kontratua egitea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak horren inguruan ezartzen duenari eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua (doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen estatutua onartzen duena) garatzen duen araudiari jarraikiz, indarrean dagoen lan-legediaren arabera, eta agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

        2. Zuzendaritza eskudunari igortzea langile onuradunekin sinatutako kontratuen kopia bana.

        3. Zuzendaritza eskudunari justifikatzea jasotako funtsak behar bezala kudeatu direla.

          AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

          Agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: martxoaren 23ko 115/2021 Dekretua, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dituena (Ikertalent programa); Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak (Lege Orokor hori, era berean, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu zuen).

          AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

          Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

          AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

          Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

          Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.

          Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

          MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Deialdiaren izena eta kodea.

Inprimakia jasoko duen kudeaketa-organoaren identifikazioa.

Identifikazio-agiriaren mota.

Zenbakia.

Erakundearen izena.

Erakundearen ordezkaria.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko Eragileen Erregistro zenbakia.

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Helbide elektronikoa.

Lurralde historikoa, udalerria, helbidea, posta-kodea.

Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko mugikorra.

Komunikazioetarako hizkuntza.

Datuak erabiltzeko baimena.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskainitako proiektuen izenburua.

EREMU OSAGARRIAK

Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

Egunean dagoela zenbatekoen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, bermea eratu bada zor, interes eta gastu guztiak estaltzeko.

Ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.

Ez duela konkurtso-deklaraziorik eskatu; ez dagoela inolako prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dagoela esku-hartze judizialaren eraginpean edo desgaitua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.

Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluan ezarritakoa, bai eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluan ezarritakoa ere (lege hori aldatu egin zuen martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak, enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzkoak).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik