Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria kargutik kendu eta berri bat izendatzeari, Arabako Foru Aldundiko ordezkariaren izendapena berritzeari eta batzordearen eraketa berriari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2759
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/26
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren eraketa zehaztu zen, eta funtzionamendu arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, COPAFAk honako kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariaren inguruan izandako aldaketa dela eta, beharrezkoa da izendapena eguneratzea. Era berean, Arabako Foru Aldundiko ordezkariaren izendapena berritu da. Beraz, batzordearen eraketa berriari publizitatea eman behar da.

Hori dela eta,

Lehenengoa. Publizitatea ematea Miren Maite Peñacoba Etxebarria Bizkaiko Foru Aldundien izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izatetik kentzeari.

Bigarrena. Publizitatea ematea Arantza Atutxa Lejarreta Bizkaiako Foru Aldundien izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izendatzeari.

Hirugarrena. Publizitatea ematea Maria Asunción Quintana Uriarte Arabako Foru Aldundien izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izendapena berritzeari.

Laugarrena. Publizitatea ematea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berriari, ordezkariei dagokienez izandako aldaketak sartuta.

COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Lehendakaria:

Iñaki Aldekogarai Labaka, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendaria.

Batzordekideak:

Jorge Garbisu Buesa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

Jone Miren Fernández Landa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Maria Asunción Quintana Uriarte, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Arantza Atutxa Lejarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik