Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, 2021eko martxoaren 22ko Aginduko hutsak zuzentzekoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitzen Fundación Sarenet izeneko fundazioaren eraketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2426
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/20
  • Argitaratze-data: 2021/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

2021eko martxoaren 22an, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agindu bat eman zuen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitzen Fundación Sarenet izeneko fundazioaren eraketa. Horrela, huts bat atzeman da fundazioaren patronatuaren osaeraren deskribapenean, agindu horren testu argitaratuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsa atzeman da 2021eko martxoaren 22ko Aginduan (2021eko apirilaren 6ko EHAA, 66. zk.), eta, beraz, honela zuzentzen da:

2021/1919 (2/1) orrialdean, argitaratutako zortzigarren paragrafoan, honela dio:

Presidentea: Roberto Beitia Bastida jauna.

Presidenteordea: Luis González Escribano jauna.

Kidea: Sarenet SAU, Kepa Fernández Gaztañaga jaunak ordezkatua.

Horrez gain, patronatukide ez diren hurrengo karguak izendatzen dira:

Idazkaria: Pablo López Garde jauna.

Diruzaina: Karen Gabrielle Tegethoff andrea.

Baina hau esan behar du:

Presidentea: Roberto Beitia Bastida jauna.

Presidenteordea: Luis González Escribano jauna.

Kidea: Sarenet Taldea SL, Kepa Fernández Gaztañaga jaunak ordezkatua.

Horrez gain, patronatukide ez diren hurrengo karguak izendatzen dira:

Idazkaria: Pablo López Garde jauna.

Diruzaina: Karen Gabrielle Tegethoff andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik