Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 19koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko martxoaren 23ko Agindua, Getxoko udalerriko Iturribarrin, babes sozialeko 91 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2315
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/19
  • Argitaratze-data: 2021/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.c) artikuluan esaten du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2021eko apirilaren 12ko EHAAn (70. zk.) argitaratutako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren, 2021eko martxoaren 23ko Aginduan, Getxoko udalerriko Iturribarrin, babes sozialeko 91 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematekoan, era honetako hutsak iragarri dira, eta zuzendu behar dira.

Honengatik guztiagatik,

Aldatzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko martxoaren 23ko Aginduaren ebatzien laugarren b) apartatua; agindu horren bidez hasiera ematen zaio Getxoko udalerriko Iturribarrin babes sozialeko 91 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

Honako hau dio:

  1. 87 etxebizitza gainerako eskatzaileen artean banatuko dira kupo hauek errespetatuta:

    35 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 40) bizikidetza-unitatearen titularretako bat gutxienez 36 urtetik beherakoa den kasuetarako.

    13 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 15) etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen artean esleituko dira.

    18 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 21) etxebizitza-premia berezia duten pertsonen artean esleituko dira.

    21 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 24) gainerako eskatzaileen artean (kupo orok orra) esleituko dira.

    Kupo hauetako batean xede diren pertsona edo bizikidetza-unitateei etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, etxebizitza horiek handitu egingo lukete kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa.

Baina hau esan behar du:

  1. 87 etxebizitza gainerako eskatzaileen artean banatuko dira kupo hauek errespetatuta:

    34 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 39) bizikidetza-unitatearen titularretako bat gutxienez 36 urtetik beherakoa den kasuetarako.

    13 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 15) etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen artean esleituko dira.

    19 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 22) etxebizitza-premia berezia duten pertsonen artean esleituko dira.

    21 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 24) gainerako eskatzaileen artean (kupo orokorra) esleituko dira.

    Kupo hauetako batean xede diren pertsonei edo bizikidetza-unitateei etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, etxebizitza horiek handitu egingo lukete kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik