Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, mila milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2135
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/07
  • Argitaratze-data: 2021/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 23ko 70/2021 Dekretuak 2021eko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 1.000.000.000 euro.

  2. Modalitatea: bonu jasangarriak.

  3. Jaulkitze prozedura: jaulkipen publikoa.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2021eko apirilaren 16a.

  5. Interesa: urteko nominalaren % 0,45, urtero apirilaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2022ko apirilaren 30ean.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,272.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2032ko apirilaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  10. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik