Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación Osatu / Osatu Fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2132
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/23
  • Argitaratze-data: 2021/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko apirilaren 24an, eskabide bat aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Osatu / Osatu Fundazioaren patronatuak 2018ko irailaren 27an hartutako azkentze-erabakia. Erabaki hori jendaurrean jarri zen, likidazio-batzordeak egintza berean hartutako likidazio-erabakiarekin batera, 2019ko uztailaren 1eko eskrituraren bidez. Eskritura hori Bilbon egiletsi zen Juan Ignacio Gomeza Eleizalde notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 747). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40, 41 eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Osatu/ Osatu Fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, agindu honen datarekin, Bilbon, Juan Ignacio Gomeza Eleizalde notario jaunaren aurrean 2019ko uztailaren 1ean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zk.: 747).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik