Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Sarenet fundazioaren eraketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1919
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/22
  • Argitaratze-data: 2021/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko urtarrilaren 5ean Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat aurkeztu zen, telematikoki, Fundación Sarenet izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabidearekin batera, aurkeztu zen Manuel Garcé Pérez notario jaunaren aurrean 2020ko abenduaren 21ean Bilbon egiletsitako fundazioa eratzeko eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 3641).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak, 2021eko martxoaren 10ean, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari buruzko aldeko txostena eman du, bai eta fundazioaren bideragarritasun ekonomikoari buruzkoa ere bai.

Fundazioaren interes orokorreko helburuak dira, bere estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, berrikuntza sustatzea, garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa, ikerketa zientifiko eta teknologikoko jarduerak sortzea eta gauzatzea sustatuz, bai eta balioa sortzen duten eta ezagutzan oinarritzen diren berrikuntza-jarduerak ere, eta hazkunde jasangarria eta integratzailea sustatzea.

Estatutuen 4. artikuluan jasotakoaren arabera, fundazioaren egoitza Zamudion (Bizkaia) finkatzen da: Parke Teknologikoa, 103. eraikina, behea.

Fundazioaren hasierako zuzkidura hogeita hamar mila ehun eta hogeita hamalau (30.134) eurokoa da, eta haren ekarpena, diruzkoa ez dena, behar bezala jasota geratu da eratze-eskrituran. Eskritura horretan, aditu independente batek egindako balorazio-txostena erantsi da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12.2.2 artikuluaren eta hura garatzen duen aplikazioko erregelamendu-araudian xedatutakoa betez.

Fundazioaren patronatua, estatutuen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, gutxienez 3 pertsonek eta gehienez 9k osatuko dute. Gainera, 11. artikuluaren arabera, patronatukide karguak 10 urteko iraupena izango du, eta luzatu ahal izango da inolako mugarik gabe.

Eratze-eskrituran jasota dagoenez, lehengo patronatua honako kide hauek osatuko dute, beren izendapenak onartu dituztenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera:

Presidentea: Roberto Beitia Bastida jauna.

Presidenteordea: Luis González Escribano jauna.

Kidea: Sarenet SAU, Kepa Fernández Gaztañaga jaunak ordezkatua.

Horrez gain, patronatukide ez diren hurrengo karguak izendatzen dira:

Idazkaria: Pablo López Garde jauna.

Diruzaina: Karen Gabrielle Tegethoff andrea.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7.etik 12.era bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin. Horrenbestez hau

Lehenengoa. Agindua ematea Zamudioko Fundación Sarenet fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, egun honetan eta F-468 zenbakiarekin, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren paragrafoan aipatzen dira, eta guztiek espresuki onartu dituzte beren karguak, hain zuzen ere Manuel Garcés Pérez notario jaunaren aurrean 2020ko abenduaren 21ean, Bilbon, egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriaz (Protokolo-zenbakia: 3641).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 22a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik