Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezezkoa ematen baitzaio Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2131
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/10
  • Argitaratze-data: 2021/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko maiatzaren 13an, eskabide telematiko bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera, administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, espediente honen ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioak aurkeztutako dokumentazioa ez da nahikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, indarrean dagoen legeria kontuan hartuta.

Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura bitartean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.

Hala ere, aurkeztutako dokumentazioak ez ditu betetzen indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak; beraz, ezin da fundazioa eratu.

Aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

Lehenengoa. Ukatzea Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena. Agindu hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik