Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programarako deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; programa hori martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuan arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1531
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/09
  • Argitaratze-data: 2021/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuaren bidez, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen da, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; dekretu horrek finantzaketa-lerro bat ezartzen du talde horientzat, gehienez 500 milioi euroko zuzkidurarekin, zirkulatzaile-beharrei erantzun eta egitura-gastuak estal ditzaten.

Dekretuan, honako alderdi hauek daude araututa: kreditua lortzeko baldintzak, entitate onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, maileguen baldintzak eta elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-erakunde laguntzaileekin jarraituko diren izapidetze-prozedurak. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egin behar da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak emango dira. Horiek horrela, honako hau

Agindu honen xedea da martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuan aurreikusitako finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egitea; dekretu horrek enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen du, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Lehenengo deialdiaren zuzkidura 250 milioi euro da.

Deialdi honetan, 150 milioi euro bermatzen dira, gutxienez, COVID-19ak gehien kolpatu dituen sektoreetako enpresa txikientzat eta enpresaburu autonomoentzat; haiei egiten die erreferentzia, hain zuzen ere, 106/2021 Dekretuaren 6.2 artikuluan 5.000 eurotik 25.000 eurora bitarteko maileguetarako gaitu den lerroak.

Hala ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak zenbatekoak berresleitu ahal izango ditu, baldin eta dekretuaren xede den talderen baten finantzaketa-eskaria nahikoa ez bada.

  1. eranskinean, elkar bermatzeko sozietate laguntzaileen zerrenda dago jasota; sozietate horiei bidali behar zaizkie eskaerak. II. eranskinean, berriz, finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

  1. Eskabideak eta gainerako dokumentuak I. eranskinean jasota dauden elkar bermatzeko sozietate laguntzaileetan aurkeztu behar dira, bitarteko telematikoak erabiliz.

  2. Interneteko helbide honetan eskura daiteke eskabide-ereduei, formularioei eta elkar bermatzeko sozietate laguntzaileen estekari buruzko informazioa, zeina beharrezkoa baita eskabideak bete eta aurkeztu ahal izateko: www.euskadi.eus

  3. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

  4. Agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-bolumena agortu arte onartuko dira finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskabideak, edo, bestela, artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezartzen den bolumena agortu arte. Elkar bermatzeko sozietate laguntzaileetan noiz entregatu diren eskabideak, hurrenkera horren arabera sartuko dira programan. Maileguen bolumena agortzen denean, gorabehera horren berri emango da, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Elkargi elkar bermatzeko sozietatea: www.elkargi.es

https://www.elkargionline.com/ (eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko).

Bankuak:

Kutxabank SA

Banco Sabadell SA

Bankinter SA

Banco Santander SA

Bankoa SA

Bbva SA

Caixabank SA

Abanca SA

Arquia Bank SA

Fiare Banca Ética

Bankia SA

Kreditu-kooperatibak:

Laboral Kutxa KSK

Rural Kutxa KSK

Finantzen Euskal Institutua

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik