Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Ekai Center Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak, bai eta izena aldatzea ere: Fundación Tekum izango da aurrerantzean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1679
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/08
  • Argitaratze-data: 2021/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko ekainaren 13an, eskabide telematiko bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, zeinetan eskatzen baitzen fundazioaren estatutuen 1. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren Patronatuak erabaki zuen 2019ko otsailaren 2an.

Eskabidearekin batera, fundazioaren estatutuen aldaketaren eskritura publikoa aurkeztu da, zeina 2019ko maiatzaren 16an egiletsi baitzen Francisco Javier Díez Ortiz Durangoko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 487).

2020ko maiatzaren 12ko idazkiaren bidez, bidalitako dokumentazioan atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak fundazioari; hau da, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eskatu zitzaion.

2020ko uztailaren 22an, eta aurreko eskaeran atzemandako akatsak zuzentzeko asmoz, fundazioaren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eskritura publikoa sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan. Eskritura hori fundazioak egiletsi zuen, 2020ko uztailaren 9an, Francisco Javier Díez Ortiz Durangoko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 575). Halaber, horien testu bategina erantsi da.

Eskritura publiko horretan, Durangon 2020ko uztailaren 9an eginiko ziurtagiri bat jasotzen da, Patronatuak 2020ko maiatzaren 21ean egin zuen batzarrari buruzkoa. Batzar horretan, bertaratutakoek aho batez erabaki zuten, besteak beste, estatutuak ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzea.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jarri eta bi urteko epean.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Ekai Center Fundazioa (izena aldatuta: Fundacion Tekum) izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Fundazioaren Patronatuak 2019ko otsailaren 2an erabakitakoak, betiere 2019ko maiatzaren 16an Francisco Javier Díez Ortiz Durangoko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 487). Eskritura horrek zuzendu egiten du 2020ko maiatzaren 21ean Durangoko notario beraren aurrean egiletsitakoa (protokolo-zenbakia: 575).

  1. Fundazioaren estatutuak aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen.

  2. Estatutuen 1. artikulua, fundazioaren izenari buruzkoa, aldatzea. Estatutuen 1. artikuluaren aldaketaren ondorioz, hemendik aurrera, izen hau izango du: Fundacion Tekum.

  3. Estatutuen 3. artikulua, fundazioaren xedeei buruzkoa, aldatzea.

    Estatutuen 3. artikuluaren (fundazioaren xedeak) aldaketaren ondorioz, honako hauek dira xede eguneratuak:

    1. Fundazioak interes orokorreko xede hauek ditu:

      Politika publikoak aztertzea eta hobetzea, batez ere esparru sozioekonomikoan eta hainbat arlo politikotan, besteak beste politika ekonomikoarekin, gizarte-ekonomiarekin eta kooperatiba-eremuarekin lotutakoak, eta sakontze demokratikora eta balio demokratikoak, memoria historikoa, giza eskubideak eta garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza zabaltzera eta sustatzera bideratutakoak. Horretarako, pertsona fisikoen eta juridikoen lankidetza izango du.

    Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik