Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko dirulaguntzak ematen dituena 2021., 2022. eta 2023. urteetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1553
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/08
  • Argitaratze-data: 2021/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2020ko abenduaren 1eko Aginduak (Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko dirulaguntzen programaren deialdia onartzen duenak), II. eranskinean, dirulaguntza horien hartzaile izango diren biztanleguneak zehazten ditu, eta, I. eranskinean, deialdiaren oinarriak onartzen ditu.

Agindu horren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Ebaluazio Organoak aztertu, ebaluatu eta baloratuko ditu eskabideak, hamabigarren oinarrian jasotako ebaluazio-irizpideak aplikatuz.

Merkataritzako enpresa hauek aurkeztu dira:

Euskaltel SA: 83,87 puntu eskuratu ditu.

Telefónica de España SAU: 90 puntu eskuratu ditu.

Eskabideak aztertu, ebaluatu eta baloratu ostean, Ebaluazio Organoak laguntzak emateko proposamena helarazi dio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hamahirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera bera delako organo eskuduna.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Dirulaguntza honako telekomunikazio-operadoreari ematea, jarraian azaltzen den zenbatekoan:

Telefónica de España SAU enpresari, 2.707.646,90 eurotan. Egindako balorazioan 90 puntu lortu ditu.

Bigarrena. Dirulaguntza betearazteko epea 24 hilabetekoa izango da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2020ko abenduaren 1eko Aginduaren bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.