Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berrehun milioi euro gehitzen baitzaizkio 2020ko azaroaren 24ko zor publikoko jaulkipenaren zenbatekoari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1530
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/05
  • Argitaratze-data: 2021/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 23ko 70/2021 Dekretuak 2021eko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen 10.1 artikuluan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura.

Dekretu horren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legean xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko baliabideak eta modalitateak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta dekretu horretan aipatu ez diren eragiketen gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan. Zor publikoaren jaulkipena baloreen bidez egiten bada, agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

2020ko azaroaren 24ko Euskadiko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa handitzea erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzeko eta, halaber, kudeaketa errazteko, zenbatekoak lehendik zeuden zor-erreferentzietan elkartuz.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 200.000.000 euro.

  2. Modalitatea: betebeharrak.

  3. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  4. Ordainketa-data: 2021eko martxoaren 16a.

  5. Jaulkitze-prezioa: % 85,7730.

  6. Amortizazioaren prezioa, data eta interesak: ezarrita daude Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduan, zeina hirurehun eta hamar milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko baita.

    Gehikuntza horri dagozkion bonuek 2020ko azaroaren 13ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  7. Baloreen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

  8. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  9. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratuko du jaulkipeneko baloreen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen entitatearen edo entitateen bitartez, betiere bat etorriz balore-merkatuari dagokionez indarrean dagoen araudiarekin.

Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzaren eta Finantza Politikako Zuzendaritzaren titularrei baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.