Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko otsailaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU izeneko fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1678
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/02/26
  • Argitaratze-data: 2021/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko urtarrilaren 12an Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat aurkeztu zen, telematikoki, Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabidearekin batera aurkeztu zen 2020ko abenduaren 22an Donostian Ana-Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 1.172).

Eskritura horretan jendaurrean jarri zen Patronatuko kideek 2020ko abenduaren 11n aho batez hartutako erabakia, estatutuen 3. artikulua aldatzeko, fundazioa Euskal Herriko Unibertsitate Publikoari atxikita dagoela adierazteko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Horrela agertzen da, Patronatuko idazkariak eman eta presidentearen oniritzia izanik eskrituran erantsi zaion ziurtagirian.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, Agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Donostiako (Gipuzkoa) Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU izeneko fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa. Aldaketa horiek bat datoz 2020ko abenduaren 22an, Donostian, Ana-Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.172).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik