Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko otsailaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bitartez Fundación Retos / Retos Fundazioaren azkentzea berretsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1468
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/02/19
  • Argitaratze-data: 2021/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzio hori eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

EGITATEZKO AURREKARIAK

Lehenengoa. 2019ko maiatzaren 19an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, eskabide telematikoa jaso zen, Fundación Retos / Retos Fundazioaren azkentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Espedientean jasotako agiriak erantsi zitzaizkion eskabide-idazkiari.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena. Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako betekizunak.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Vitoria-Gasteizko (Araba) Fundación Retos / Retos Fundazioa azkentzeko erabakia onartzea. Fundazioaren Patronatuak 2019ko otsailaren 1ean egindako bileran hartu zuen erabaki hori, 2019ko martxoaren 6an Luis Pérez de Lazárraga Villanueva Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bidez formalizatua (protokolo-zenbakia: 281).

Azkentzeko erabakia Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 2019ko martxoaren 26ko 58/2019 Autoaren bidez onartu zen. Auto horren bidez, fundazioa borondatezko konkurtsoan deklaratu zen eta masa aktiboaren urritasunagatik amaitu zen, eta fundazioa azkentzea erabaki zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan bertan behera uzteko agindua eman dutelarik.

Bigarrena. Fundazioa azkentzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadin agintzea.

Hirugarrena. Fundazioa iraungitzeak fundazioaren ohiko jarduerak amaitzen ditu eta likidazio-eragiketei hasiera ematen die, aldez aurretik onartutako programari jarraituz. Fundazioaren Patronatuak garatu beharko ditu likidazio-eragiketa horiek, Babesletzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren Patronatuak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babesletzari.

Laugarrena. Fundazioak likidazio-aldian dagoen bitartean bere nortasun juridikoari eutsiko dio, eta bere izenari «likidazio-aldian» esaldia gehitu beharko dio.

Bosgarrena. Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, fundazioaren Patronatuak likidazio-eskritura eman beharko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzara bidali.

Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik