Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 273
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/11
  • Argitaratze-data: 2021/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2020ko azaroaren 26ko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea Aurrekontuen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako deialdia (520010 kodea, 21 dotazioa).

Bigarrena. Agindu honek 2021eko urtarrilaren 11tik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.