Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Kontratazio Mahaia eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 201
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/17
  • Argitaratze-data: 2021/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua indarrean sartu ondoren, beharrezkoa da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako kontratazio-mahaia eratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Ondorioz, Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

  1. Lehendakaria: Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketako Arloko arduraduna, bai eta aholkulari juridiko bat ere, biak Zerbitzu Zuzendaritzakoak, bata zein bestea izango dira kontratazio-mahaiko lehendakari, eta elkarren ordezko izango dira kargua hutsik dagoenean, kanpoan denean, gaixorik dagoenean edo beste arrazoiren bat dagoenean.

  2. Kontratazio-organoak izendatutako kide bat, aholkularitza teknikoa emango diona.

  3. Idazkaria-Bokala-Aholkulari juridikoa: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio-arduraduna. Aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu. Lanpostu hori hutsik badago, titularra ez badago, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuko teknikari batek ordezkatuko du.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat, bulego horren titularrak izendatua.

  5. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzaren ordezkari bat, IKT ondasun eta azpiegitura teknologikoei eta zerbitzuei buruzko espedienteetan bakarrik. Titularrak proposatuko du, eta kontratazio-organoak izendatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan aurreikusitako kasuetan.

  6. Aukeran, eta kontratazio-organoak eskatuta, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat, haren titularrak proposatua eta kontratazio-organoak izendatua.

Egin beharreko kontratuaren ezaugarrien arabera, kontratazio-organoak aukera izango du agindu honen bidez modu iraunkorrean eratutako kontratazio-mahaiaren laguntza izateko, edo, bestela, mahai horretako kideak berariaz izendatu ahal izango ditu kontratu bakoitza esleitzeko; azken kasu horretan, baldintza hau bete beharko da: kideen osaera eta identifikazioa kontratuaren administrazio-klausula partikularren agirian jaso beharko dira, eta kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean argitaratu.

Indargabetuta geratzen da 2017ko apirilaren 6ko Agindua, Ogasun eta Ekonomiako eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Kontratazio Mahaia eratzen duena.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.