Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2020ko martxoaren 31ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2020. urteko deialdiaren oinarriak onartzen dituena (Lehiatu Berria programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 255
  • Hurrenkera-zk.: 5486
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/15
  • Argitaratze-data: 2020/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

2020ko apirilaren 17an (EHAA, 73. zk.) argitaratu zen 2020ko martxoaren 31ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2020. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

  1. oinarriaren arabera («Finantzaketa»), 2020-2021 ekitaldian 13.255.000 euro erabiliko dira laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da soilik, eta kapituluka eta 2020ko eta 2021eko aurrekontu-ekitaldika banatuko da.

    Aipatutako 4. oinarriaren 5. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.»

    Deialdiaren une honetan oraindik ez da ebatzi, baina eskaerak aurkeztu dira eta proiektuak aztertu dira, proiektu asko aurkeztu direla ikusi da. Proiektu horien garrantzia kontuan hartuta, eta ordainketa-kredituak eskuratzeko aukera handiagoa dagoela ikusirik, eta horiek ebaluatu ondoren, beharrezkotzat jo da aurrekontu-zuzkidura handitzea, 2.525.000 euro gehigarri esleituz 2020ko ordainketa-kredituan.

    Bestalde, deialdiko ordainketa-kreditua handitzeaz gain, sail honek ordainketa-kreditu gehiago eskura ditzake, eta, beraz, horiek deialdian sartu nahi dira; izan ere, inbertsio batzuen betearazpenak oso aurreratuta daude, eta, beraz, funts horiek erabil litezke. Konpromiso-kredituak proportzio berean murriztuko lirateke.

    Agindu honetan egiten den aldaketa teknikoa da, eta aurrekontu-banaketari baino ez dio eragiten. Eskatzaileen eta eskatzaile izan daitezkeenen interesei ez zaie eragiten, eta aldaketa horrek ez ditu eskatzaileen eta onuradun izan daitezkeenen eskubideak eta betebeharrak funtsean aldatzen.

    Hori horrela, beharrezkoa da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren 4. oinarria aldatzea. Aipatutako aginduaren bidez, hain zuzen ere, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2020. urteko deialdiaren oinarriak onartzen dira (Lehiatu Berria programa).

  1. oinarria. Finantzaketa.

    2020-2021 ekitaldian 15.780.000 euro erabiliko dira Lehiatu Berria 2020 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko:

    II. kapitulua finantzatzeko, 4.750.000 euro erabiliko dira, eta zenbateko hori 2020. urterako ordainketa-kredituari dagokio osorik.

    III. kapitulua finantzatzeko, 2.205.000 euro erabiliko dira, eta zenbateko hori 2020. urterako ordainketa-kredituari dagokio osorik.

    2.700.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 675.000 eurokoa izango da, eta zenbateko hori 2020. urterako ordainketa-kredituari dagokio osorik.

    2. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 2.025.000 eurokoa izango da, eta zenbateko hori 2020. urterako ordainketa-kredituari dagokio osorik.

      6.125.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko, eta zenbateko hori 2020. urterako ordainketa-kredituari dagokio osorik.

  2. Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.