Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko abenduaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez M.ª Carmen Suárez García andrea kentzen baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 181).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 260
- Hurrenkera-zk.: 5559
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/12/07
- Argitaratze-data: 2020/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin eta lege horrek ematen dizkidan eskudantziak erabilita,
Lehenengoa. M.ª Carmen Suárez García andrea kentzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 181; lanpostu mailako osagarriaren osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2020ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu eragin ekonomikoak eta administratiboak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 7a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.