Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko abenduaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkari titularrak eta ordezkoak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 260
  • Hurrenkera-zk.: 5565
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/02
  • Argitaratze-data: 2020/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legearen arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Bost ordezkari horiek hautatu behar dira langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean.

Bestalde, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Antolaketa eta Jarduera Araudia argitaratzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko azaroaren 13ko Aginduak, 8. artikuluaren azken tartekian, berariaz aurreikusten du ordezkoak izendatzea.

  1. Legegintzaldiaren hasieraren ondorioz, kargugabetzeak eta izendapen berriak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko zuzendaritzetako goi-kargudunen artean. Beraz, agindu bakar batean izendatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkari titularrak eta ordezkoak.

    Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

Jose María Armentia Macazaga jauna, Funtzio Publikoko sailburuordea, lehendakariorde gisa jardungo duena.

Jone Berriozabal Bóveda andrea, Erakunde Harremanetarako sailburuordea, ordezko gisa jardungo duena.

Juan María Barasorda Goicoechea jauna, Funtzio Publikoko zuzendaria, idazkari gisa jardungo duena.

Jon Karlos Aguirre Huerga jauna, Lan Harremanen zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.

Teresa Iruretagoyena Ibarguren andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.

Jon Arturo Uriarte Unzalu jauna, Justizia Administrazioaren zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.

Ibon Etxeberría Olañeta jauna, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

María Pilar Uriarte Brizuela andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.

Patxi Xabier Aizpurua Tellería jauna, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

Blanca María Guerrero Ocejo andrea, Langileak Kudeatzeko zuzendaria, ordezko gisa jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik