Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko azaroaren 17koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita barne-sustapeneko txandan Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia martxoaren 21eko JUS/403/2019 Aginduaz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5297
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/17
  • Argitaratze-data: 2020/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa; Justizia

Testu legala

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen irailaren 8ko JUS/291/2019 Aginduaren hemeretzigarren oinarrian (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoetan barne-sustapeneko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten duen martxoaren 21eko JUS/403/2019 Aginduaren 8.1.a) oinarrian (apirilaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoaren bat etorriz, honako hau ebazten da:

Lehenengoa. Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne-sustapeneko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostu huts betegabeen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesurako deialdia martxoaren 21eko JUS/403/2019 Aginduaren bidez egin zen.

Bigarrena. Esparru honetako izangaien destino-eskabideak toki hauetan aurkeztuko dira: Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetan, edo Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) adierazitako bideak erabili. Eskabideak zortzi egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskineko eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan, gehienez, eskainitako lanpostu-kopurua zerrendatu ahal izango da, eta organoa, herria, probintzia, lanpostua eta dotazioa adierazi beharko dira.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean lanpostu-kopuru nahikoa ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak hurrenkera honi jarraituz esleituko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia.

  2. Probintzia-auzitegiak.

  3. Fiskaltzak.

  4. Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen probintziako hiriburukoak.

  5. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.

  6. Dekanotzak eta zerbitzu erkideak.

  7. Instrukzioko epaitegiak.

  8. Zigor-arloko epaitegiak.

  9. Espetxe-zaintzako epaitegiak.

  10. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

  11. Lehen auzialdiko epaitegiak.

  12. Merkataritza-arloko epaitegiak.

  13. Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

  14. Lan-arloko epaitegiak.

  15. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

  16. Adingabeen epaitegiak.

  17. Bake-epaitegiak.

  18. Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen udalerrikoak.

    Laugarrena. Destinoak esleitzeko, aintzat hartuko da hautaketa-prozesu osoan lortutako hurrenkera.

    Bosgarrena. Izangaiek ezin izango dute eskabidea deuseztatu edo aldatu eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.

    Seigarrena. Izangairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoetatik bat ere egokitzen ez bazaio, esleitu ez diren lanpostuetatik beste edozein esleituko zaio, nahitaez.

    Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

    Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 17a.

    Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)