Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urriaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Egingarri» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2987
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/10/26
  • Argitaratze-data: 2021/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi eta aztertu da fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

Lehenengoa. 2020ko ekainaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat jaso zen, «Fundación Egingarri» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Bigarrena. Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2020ko ekainaren 10ean egiletsi baitzen, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 846).

Eskritura publiko horrekin batera, José Antonio Pascual Ramos jaunak Patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin 2020ko maiatzaren 26an Portugaleten emandako ziurtagiria aurkeztu zen, 2019ko azaroaren 9an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean bertaratutakoek aho batez hartu baitzituzten erabaki hauek:

  1. Aldatzea Fundazioaren estatutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen.

  2. Aldatzea estatutuen 5. artikulua (4. artikulua izango da aurrerantzean), Fundazioaren helbideari buruzkoa. Portugaletera aldatzen da, helbide honetara: Ortuño de Alango etorbidea 14, lokala.

  3. Aldatzea estatutuen 3. artikulua, Fundazioaren xedeei buruzkoa.

  4. Aldatzea Fundazioaren 10. artikulua, Patronatuaren osaerari eta karguen indarraldiari buruzkoa (aurrerantzean, 8. artikulua) eta 27. artikulua, Fundazioa azkenduz gero gerakinaren destinoa zein izango den ezartzen duena (aurrerantzean, 36. artikulua).

    Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Horretarako, kontuan hartu dituzte hauek:

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Hirugarrena. Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Egingarri fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Fundazioaren Patronatuak 2019ko azaroaren 9an erabakitakoa, betiere 2020ko ekainaren 10ean Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 846).

  1. Aldatzea Fundazioaren estatutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen.

  2. Aldatzea estatutuen 5. artikulua, Fundazioaren helbideari buruzkoa (aurrerantzean, 4. artikulua).

  3. Aldatzea estatutuen 3. artikulua, Fundazioaren xedeei buruzkoa.

  4. Aldatzea Fundazioaren 10. artikulua, Patronatuaren osaerari eta karguen indarraldiari buruzkoa (aurrerantzean, 8. artikulua) eta 27. artikulua, Fundazioa azkenduz gero gerakinaren destinoa zein izango den ezartzen duena (aurrerantzean, 36. artikulua).

    Inskripziotik aitzina, Portugaletera aldatu da Fundazioa, helbide honetara: Ortuño de Alango etorbidea 14, lokala.

    Estatutuen 3. artikuluaren aldaketaren ondorioz (fundazioaren xedeak), hoako hauek dira xede eguneratuak:

    Hauek dira fundazioak lortu nahi dituen interes orokorreko helburuak:

    Gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko era guztietako gizarte-programa eta -prestazioak sustatu, gauzatu, babestu eta finantzatzea, zuzenean edo itun bidez, eta errealitatearen bilakaerara egokitutako bide berritzaileak sustatzea, esku-hartze sozialaren premiei ekiteko.

    Gizartearen hirugarren sektoreko antolakundeei laguntzea eta lankidetzan aritzea helburuak lortzen, eta haien jardueretan laguntzea eta parte hartzea, hala badagokio. Horretaz gainera, prozesuak garatzeko, planifikatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak egitea, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloan, entitateetan nahiz sare sozialetan.

    Oro har, herritarrengan eragitea, gizarte inklusiboago eta solidarioago bat lortzeko.

    Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik