Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko irailaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 3855
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/09/18
- Argitaratze-data: 2020/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Imanol Agote Alberro jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarea Garatzeko aholkulariaren kargutik (5293 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzteak 2020ko irailaren 17tik aurrera izango ditu eraginak. Kargu uztearen eguna betiere zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.
Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 18a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.