Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langilea izendatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 3776
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/14
  • Argitaratze-data: 2020/09/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez,

Lehenengoa. Nerea Antía Vinós andrea kudeaketa estrategikoaren aholkulari izendatzea Osasun Sailean; kodea: 5274; dotazioa: 1; maila: zuzendaria.

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena. Izendapen honek 2020ko irailaren 8an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularraren kargu-uztea gertatzen denean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik