Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko irailaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 3759
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/08
  • Argitaratze-data: 2020/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

Lehenengoa. Juan Antonio Basterra Aldea jauna izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkulari (5302. kodea, 1. dotazioa, sailburuordearen maila).

Bigarrena. Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2020ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenagoko edozein unetan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik