Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2020ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3331
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/08/04
  • Argitaratze-data: 2020/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, eta ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Zentzu horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.

Beraz, Arrantza Politika berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) Arrantza Politika Erkidea aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezartzen dira, baita Itsas Eskubideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne-arrantzarako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere. Hain zuzen ere, 33. eta 34. artikuluetan ezartzen dira arrantza-jarduera aldi baterako eta betiko geldiarazteagatiko laguntzak. Erregelamendu honen promulgazioak jarduketa horietarako aurreko araua indargabetzen du, hau da, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko Kontseiluaren 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE).

Hori dela-eta, arrantza-sektorea antolatu eta Europako Arrantza Funtsa egokitzeari buruzko urriaren 9ko 1549/2009 Errege Dekretuan jasotzen den Arrantzarako Europako Funtsaren garapenerako legeria nazionala arrantza-jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteko laguntzei aplikatu beharreko araudia jasotzen duena inolako ondoriorik gabe geratu da 2015eko abenduaren 31tik aurrera. Egun horretan bertan inolako ondoriorik gabe geratu zen, halaber, 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EB), 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 129.2 artikuluan zehazten den moduan.

Bestalde, Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu Eskuordetuak (EB) 508/2014 zenbakiko Erregelamendua (EB) osatzen du, eta, hala, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren finantzaketa jaso dezaketen kostuak zehazten dira, betiere arrantzaleen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko, itsasoko ekosistemak eta biodibertsitatea babesteko eta berreskuratzeko, klima-aldaketa arintzeko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko helburuarekin.

Era berean, 2015eko azaroan Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren gaztelaniazko Programa Operatiboa onartu zen egiturazko neurri horiek eragindako autonomia-erkidego guztien adostasunarekin. Programa horrek Espainiako arrantza-sektorean garatu beharreko neurri guztiak hartzen ditu barne, eta arrantza eta akuikultura lehiakorrak sustatzea du helburu, betiere horiek ingurumenari dagokionez jasangarriak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki arduratsuak badira. Horrez gain, 2015ean Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoa prestatu zen. Hark arrantza-jardueraren eta arrantzaren mendeko arrantza-gune eta -erkidegoen hazkunde ekonomiko integratzailean, adimendunean eta jasangarrian lagunduko du. Azkenik, 2016ko maiatzean, «Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboaren esparruko laguntzak emateko hautaketa-irizpideak» jasotzen dituen dokumentu finkatua argitaratu zen; dokumentu horrek aldaketak izan zituen 2017an, eta berriro aldatu zen 2019an.

Bestetik, 508/2014 Erregelamendu horren 34.4 artikuluan adierazten denez, «artikulu honetan aurreikusitako laguntza 2017ko abenduaren 31ra arte eman ahal izango da», arrantza-jarduerak behin betiko geldiarazteari buruz ari dela; hain zuzen ere, horrexegatik ez da egiten agindu honetan laguntza horien deialdia.

Era berean, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzen deialdia ere ez da egiten, ekitaldi honetan dagoeneko izapidetuta daudelako eta Gobernu Kontseiluan onesteko zain daude.

Arau-esparru berri horri esker, honako eremu hauetako neurriak babestu ahal izango dira, besteak beste:

  1. Arrantza jasangarria, honako laguntza-lerro hauek izango dituena: Berrikuntza; aholkularitza-zerbitzuak; ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak; giza kapitalaren sustapena; gizarte-elkarrizketa eta enpleguaren sorrera; arrantzale gazteentzako hasierako laguntza; arrantza-ontzietako edo banako ekipamenduetako inbertsioetako segurtasuna eta osasuna; arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua mugatzea eta arrantza espezieen babesera egokitzea; itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza; itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak; ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak; eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea; balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera; arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.

  2. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak, honako laguntza-lerro hauek barne hartuta: Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak, merkaturatzeko neurriak eta eraldaketarako laguntzak.

  3. Akuikultura jasangarria. Berrikuntza, ekoizpen-inbertsioak akuikulturan: ekoizpenaren dibertsifikazioa, zentroen hobekuntza eta modernizazioa, produktuen kalitatearen hobekuntza, putzuen edo urmaelen leheneratzea, akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak, giza kapitalaren eta sareko lanaren sustapena, akuikultura jasangarria egiten duten akuikultura-enpresa berrien sustapena, eta osasun publikoko neurriak.

    Agindu honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) araututako laguntza-eskaerak aurkezteko epea irekiko da; erkidegoko Erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta nahitaez aplikatu beharko dira, eta ez dute transposiziorik beharko estatu kideetan.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren dirulaguntzen plan estrategikoan (2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez onetsia eta honako helbide honetan argitaratua: https://www.euskadi.eus/sail-plana/2020ko-ekonomiaren-garapen-eta-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2ekono/eu/, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

2020. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea; oinarri horiek agindu honetako I., II., III. eta IV. eranskinean jasota daude.

508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren babespean ekoizpen- eta merkaturatze-planei buruzko lerroan diruz lagundu daitezkeen eta dirulaguntzarik jaso ez duten 2019ko ekitaldiko gastuek laguntza hau jaso ahal izango dute, agindu honetan jasotzen diren eskakizunak eta baldintzak betetzen badira, baldin eta Europako Funtsen xedapen komunak zehazten dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluan eta arrantza-ekoizleen eta haien elkarteen organizazioak kontrolatzeko programa nazionalean xedatutakoa betetzen bada.

Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) ekarpenarekin baino ezin izango da diruz lagundu gastua, ordainketa-agenteak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaintzen badu dagokion laguntza.

Eragiketak ez dira hautatuko Europako egitura- eta inbertsio-funtsen laguntza jasotzeko, baldin eta kudeaketa-agintariari finantzaketa-eskabidea aurkeztu baino lehenago osorik bukatuak izan badira edo osorik betearazi badira, onuradunak aipatu diren ordainketak eginak izan arren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 4a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2020rako laguntza batzuen deialdia egitea; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) ezarrita daude.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua aurkeztu beharko dute, non jasotzen baitira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.

  1. Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta betekizun bereziez eta espezifikoez gain, onuradun izateko honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.

  2. Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.

  3. Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.

  4. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Azken baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, proiektuen eta jardueren kokalekuetan bisitak egingo dira, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik hasi ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, proiektua hasi baino lehenagoko edo hasi ez izanaren txostena egingo da; dena dela, ez da beharrezkoa izango materialak ez diren inbertsioen kasuan. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.

  5. Eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

  6. Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.

  7. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

  8. Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, esan zein den edo diren prozedura horiek.

  9. EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean izatea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

  10. Ez dute izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.

  11. Konkurtso-deklaraziorik ez duela eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez dagoela, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dagoela edo desgaitua ez dagoela Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

  12. Administrazioarekin hitzartutako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

  13. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

  14. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

  15. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

  16. Ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso, honako hauek egin direla egiaztatzen bada:

    1. Arau-hauste astun bat egin bada, 1005/2008 Erregelamenduaren 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduaren 90.1 artikuluari jarraikiz. b) 1005/2008 Erregelamenduaren 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan gaineratutako arrantza-ontzien edo Erregelamendu horren 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen pabiloian jasotzen diren ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahastuta egon bada. c) Arrantza Politika Erkidearen aurkako arau-hauste astunak egin baditu. d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin badu, 508/2014 Erregelamenduaren II. kapituluko V. tituluari jarraikiz emandako laguntzen kasuan. Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daiteken edozein gertakari SNCAri jakinarazi ahal izango zaio (iruzurraren aurkako koordinazio zerbitzu nazionalari), honako honen bidez: http://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/inicio.aspx

      33., 34., 35., 37., 39. eta 40. artikuluei buruzko inbertsioetan, lehenago Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren baimena jaso beharko da, akuikultura-proiektua egiteko.

      7. apartatutik 16.era bitartean ezarritako betekizunen eta egoeren egiaztatzea erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da.

      5. eta 9. apartatuetan ezarritako betekizunak dira bai onuradun izateko eta baita emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko ere. Beraz, betekizun hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematean eta ordainketak egitean.

      16. apartatuan ezarritako betekizunak betetzen jarraitu beharko dute eskabidea aurkeztu eta gero, eta, onuradun gertatzen badira, diruz lagundutako jarduerak gauzatzen diren aldi osoan eta onuradunei dirulaguntzaren azken ordainketa egin eta bost urteko epean.

  1. 2020ko ekitaldian, agindu honek arautzen dituen laguntzak hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik Aurrera. Hala ere, agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat hartuko dira, baldin eta eskabidea 2020ko ekitaldiaren barruan egin bada.

  2. 38/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira euskadi.eus-en egoitza elektronikoan:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/femp-2020/web01-tramite/eu/

    Helbide horretan eskuragarri egongo dira eskabide-inprimakia, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta eskabideak telematikoki aurkeztea eta justifikatzea errazteko informazioa.

  3. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

  4. Eskaeraren ondorengo izapideak nire karpetaren bidez egin eta jakinaraziko dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Agindu honetan araututako laguntza mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza mota guztietarako, oro har, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen aitorpen arduratsua, inprimaki-ereduaren arabera.

    2. Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    3. Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.

    4. Hirugarrenen altaren inprimakia.

    5. Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria), pertsona fisikoen kasuan.

    6. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua, non jasotzen baitira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.

  6. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak betetzen direla dagokion foru-ogasunarekin, eta kasuan kasuko ordainketa-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekin. Edonola ere, eskatzaileak bere eskabidean berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

    Eskabidearekin batera, eskatzaileak baimen bat aurkeztu ahal izango du, eta bertan, berariaz adieraziko du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratzeko edo egiaztatzeko baimena ematen diola.

  7. Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraikiz.

  8. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; aldez aurretik Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena emango du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  9. Aurrekontuak eta/edo proformako fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 14.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 39.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez bada aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko. Hala bada, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idatzi baten bidez.

  10. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Deialdi honetan araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik betetako egunaren arabera, lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta horien haztapena, laguntza motaren arabera, eta, laguntza horiei lotutako kredituari dagokionez, saldo erabilgarririk baldin badago.

  2. Proiektuak baloratzeko Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzorde hori Arrantza eta Akuikultura zuzendaritzako teknikarien artean hautatutako hiru pertsonak osatuko dute. Batzorde horrek proposamen bat helaraziko dio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari, onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoari buruz. Batzorde hori honako hauek osatuko dute:

    Lehendakaria: Aitor Arrate Irureta.

    Batzordekidea: José Alberto Orbe Izaguirre.

    Idazkaria: Beatriz Guinea Aramendi.

  3. Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea. Horretarako, kontuan izan beharko du Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena, izaera loteslerik gabea.

  4. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.

  5. Ebazpenaren gutxieneko edukia:

    1. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.

    2. Diruz lagundutako zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsaren kontura.

    3. Inbertsioak gauzatu behar diren epeak, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera, eta urtekoak.

    4. Justifikatzeko modua.

  6. Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena. Sei hilabete igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak onartu egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

  8. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da dekretu honen babesean laguntza jasoko duten eskaera-egileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.

Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoei kalterik egin gabe eta laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

  1. Dirulaguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

  2. Dirulaguntzen xede diren inbertsioak horiek egin eta, gutxienez, hurrengo 5 urtetan mantentzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 71. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

    Hala ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 eta 31.5 artikuluekin bat etorriz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza hauen kudeatzaile gisa, Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin batera finantzatutako laguntza eman dien ondasun inskribagarriei dagokienez besteak beste, ontziak (Merkataritza Erregistroa), ondasunok destino-aldaketarik badute, edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzul dadila (dirulaguntza hori emateko baldintzak ez direla urratu iritzita), baldin eta destino-aldaketa edo besterentze horiek Arratza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen baditu, eta jasotzaileak bere gain hartzen badu geratzen den eperako ondasun horren destino-betebeharra.

  3. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren zein Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak. In situ egiaztatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da.

  4. Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal epaitegiari, agindu honen kargura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia eskaintzea.

  5. Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jaso eta bost urtez gutxienez, 1046/2018 Erregelamenduaren (EB; Euratom) 132. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  6. Deialdi honen 3. artikuluko 7. paragrafoak xedatzen duenari kalte egin gabe, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati xede bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste dirulaguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hamabost egunetan.

  7. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.

  8. Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

  9. Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek finantzatu ahal izateko, batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren funtsak erabiltzen direla 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 119. artikuluarekin bat etorriz, V. eranskinean adierazten den moduan eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak erabiltzen direla, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eginbeharrak betetzea.

  11. Laguntza onartzeak berekin dakar argitaratutako eragiketa zerrenda batean sar dadila onartzea, EIAFeko erregelamenduaren 119.2 artikuluarekin bat etorriz EIAFeko V. eranskinaren 3.2 puntua.

  1. Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu izana, eta onuradunei eskatutako eskakizunak eta baldintzak bete izana justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik gehienez ere hiru hilabetetara:

    1. Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat. Bertan, proiektuaren betetze-mailari eta exekuzio-mailari buruzko informazioa jasoko da, baita laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla ere.

    2. Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortu dituela frogatu beharko du agiri bidez, laguntza-lerro bakoitzean zehaztutako moduan.

      Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat. Eta, bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, honako hauek jaso beharko dira: gastu-ziurtagiriak edo dirulaguntzaren helburua bete dela egiaztatu eta balio juridikoa duten dokumentuak. Kontu horretan jaso beharko da dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastu bakoitza zehaztuta. Eta deklarazio hori aurkeztuko da, gehienez ere, jarduera egiteko epea bukatzen denetik hiru hilabeteko epean. Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan balioa dutenak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran. Halaber frogatu ahalko dira gastuak faktura elektronikoen bidez, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

    3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

    4. Dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

    5. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena. Teknikari horrek akta bat egingo du, non diruz lagundutako inbertsioak benetan egin direla (aurkeztutako justifikazio-agiriekin bat etorriz) jasoko baitu.

  2. Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.

  1. Agindu honetan xedatutakoaren arabera, emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza-modalitate bakoitzak adierazten duen moduan ordainduko dira.

    Salbuespenez, 28. artikuluaren laguntza-lerroaren barruan ekoizpen- eta merkaturatze-planak, aurreikusitako gastuen % 55eko aurrerakina eman ahal izango da, ekoizpen- eta merkaturatze-plana onartu ondoren. Aurrerakin hori eskatu beharko dute 100.000 euroko inbertsiotik gorako eskabideetan; aldez aurretik, baina, diruz lagundutako jarduketak egin ahal izateko aurrerakin hori behar duela arrazoitu beharko du eskatzaileak eskabide baten bidez. 100.000,00 eurotik gorako dirulaguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta dirulaguntza hori 180.303,63 eurotik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion deklarazioaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute.

  2. Laguntzak ordaintzeko epea hiru hilekoa izango da inbertsioaren edo gastuaren frogagiriak behar bezala aurkezten direnetik; zuzenean onuradun direnei egingo zaizkie ordainketak.

Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta, kasuaren arabera, laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu. Uko egiteko idazkia Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari bidaliko zaio. Ondoren, bidezkoa bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedurari ekingo zaio. Administrazioak uko egitea onartu eta amaitutzat emango du prozedura; hala ere, ez du prozedura amaitutzat emango, baldin eta hirugarren interesdunak aurkeztu eta prozedura aurrera eramateko eskatzen badute, jakinarazpena egin eta 10 eguneko epean.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa-ebazpena emango du, zeinetan birdoitu egingo baitira oinarri berriaren arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoak.

  2. Edonola ere, onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badute gauzatzen proiektuaren zati bat eta erabat itxuragabetzen badute laguntzaren xedea, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, onuradunek beren betebeharrak ez betetzeagatiko espedientea bideratu eta interesdunak entzun ondoren, dirulaguntza osoa edo zati bat hartzeko eskubidea kenduko die onuradunei, ebazpen bidez, eta, hala badagokio, aginduko die Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari guztiz edo partez, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, itzultzeko hartu dituzten laguntzak eta dirulaguntzen alorrean aplikagarri den berandutze-interesa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin berarekin bat, dagozkion gainerako neurriak hartzea bazter utzi gabe. Ez-betetzeak dirulaguntzaren xede diren gastuen edo inbertsioen mantentze-epeari erreferentzia egiten dionean, emandako dirulaguntza pro rata temporis itzuliko da.

    Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  3. Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako laguntzetarik edozein 1.tik 14.era bitartean azaltzen direnen artean hartu duen arratza-ontzi baten jabeak, ezin izango du ontzi hori transferitu Batasunetik kanpo, laguntza hori ordaindu zaion egunetik hasi eta hurrengo bost urteetan gutxienez. Ontzia denbora-tarte horretan transferitzen bada, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak behar ez bezala ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko izapideak hasiko ditu. Apartatu honetan ezarritako betekizuna bete ez den aldiaren proportzioan berreskuratuko dira zenbateko horiek; eta hori guztia Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 508/2014 Erregelamenduaren 25.1 artikuluarekin bat etorriz egingo da.

    Hala ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 eta 31.5 artikuluekin bat etorriz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza hauen kudeatzaile gisa, Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin batera finantzatutako laguntza eman dien ondasun inskribagarriei dagokienez besteak beste, ontziak (Merkataritza Erregistroa), ondasunok destino-aldaketarik badute, edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzul dadila (dirulaguntza hori emateko baldintzak bete ez direlako), baldin eta destino-aldaketa edo besterentze horiek Arratza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen baditu, eta jasotzaileak bere gain hartzen badu geratzen den eperako ondasun horren destino-betebeharra. Salbuespen honek agindu honetako 13. artikuluko 1.tik 14.era bitarteko laguntzei eragingo die.

  4. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

  5. Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta, gero, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

  6. Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa gehitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.

Agindu honek ezartzen dituen laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honetan ezarritako mugak (agindu honen II., III. eta IV. eranskinean daude ezarrita dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak). Mugak gainditzen baditu, berriz, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez emandako laguntza txikitu egingo da.

  1. 2020ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako, 8.626.200 euro bideratu dira guztira. Funts horietatik 6.469.650 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio eta 2.156.550 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari. Era berean, 1.626.200 euro 2020ko ekitaldiko ordainketa-kreditu dira; 3.000.000 euro 2021eko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 4.000.000 euro 2022ko ekitaldiko konpromiso-kreditu.

  2. Deialdi honen pentzutan guztira emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontuko kontsignazioa, ez eta hori eguneratzean ezartzen dena ere (EIAFk, gehikuntzaren zenbatekoarekin, funtsen transferentzia egitearen baldintzapean betiere), indarreko legerian jasotako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldaketaren araubidearekin bat etorrita. Horrenbestez, orotarako diru-kopuru hori agortutakoan, EHAAn argitaratuko den zirkunstantzia, ezin izango da dirulaguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

2020ko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidurak mugatuak direla kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan zehazten direnak, honako hauek dira (erregelamendu horretan ezarritako artikuluen ordenaren arabera eta laguntzen izapidetze telematikorako dagokion kodea adierazita):

  1. Berrikuntza EIAF 151 508/2014 Erregelamenduaren 26. artikulua 1046519 zerbitzua.

  2. Aholkularitza zerbitzuak EIAF 141 508/2014 Erregelamenduaren 27. artikulua 1046520 zerbitzua.

  3. Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak EIAF 152 508/2014 Erregelamenduaren 28. artikulua 1046521 zerbitzua.

  4. Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala EIAF 161 508/2014 Erregelamenduaren 29. artikulua 1046522 zerbitzua.

  5. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza EIAF 143 508/2014 Erregelamenduaren 31. artikulua 1046419 zerbitzua.

  6. Arrantza-ontzietan edo banako ekipamenduetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna 508/2014 Erregelamenduaren 32. artikulua 1046420 zerbitzua.

  7. Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzea EIAF 112 508/2014 Erregelamenduaren 38. artikulua 1046421 zerbitzua.

  8. Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza EIAF 113 508/2014 Erregelamenduaren 39. artikulua 1046612 zerbitzua.

  9. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsas hondakinak jasotzea EIAF 114 508/2014 Erregelamenduko 40.1.a) artikulua 1046610 zerbitzua.

  10. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.a,c,d,f,g,i) artikulua EIAF 121 1046611 zerbitzua.

  11. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontzi barneko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak EIAF 153 508/2014 Erregelamenduaren 41.1 artikulua 1046422 zerbitzua.

  12. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordezkatu edo modernizatzea EIAF 154 508/2014 Erregelamenduaren 41.2 artikulua 1046423 zerbitzua.

  13. Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera EIAF 148 508/2014 Erregelamenduaren 42. artikulua 1046518 zerbitzua.

  14. Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak EIAF 149 508/2014 Erregelamenduaren 43.1, 2 eta 3 artikulua 1049004 zerbitzua.

  15. Ekoizpen eta merkaturatze plan eta neurriak EIAF 511 508/2014 Erregelamenduaren 66. artikulua 1046708 zerbitzua.

  16. Merkaturatze-neurriak EIAF 513 508/2014 Erregelamenduaren 68. artikulua 1046709 zerbitzua.

  17. Eraldaketarako laguntzak EIAF 521 508/2014 Erregelamenduaren 69. artikulua 104671 zerbitzua.

  18. Berrikuntza akuikulturan. EIAF 211 508/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua 1046828 zerbitzua.

  19. Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea EIAF 221 508/2014 Erregelamenduaren 48.1.a), b), c), d), f), g) eta h) artikulua 1046830 zerbitzua.

  20. Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak EIAF 212 508/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua 1046829 zerbitzua.

  21. Giza kapitala eta sareko lana sustatzea EIAF 251 508/2014 Erregelamenduaren 50. artikulua 1046832 zerbitzua.

  22. Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea 508/2014 Erregelamenduaren 52. artikulua EIAF 222 1046831 zerbitzua.

  23. Osasun publikoko neurriak 508/2014 Erregelamenduaren 55. artikulua EIAF 242 1046833 zerbitzua.

  1. Laguntza-lerro honen helburua garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzea izango da. Hark produktu eta ekipamendu berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere.

  2. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz onetsiriko erakunde zientifiko edo teknikoek garatutako proiektuetan, zeinek eragiketan lortutako emaitzak baliozkotu beharko baitituzte. Proiektuekin batera jarraipen zientifikoa egin beharko da, emaitza esanguratsuak lortzeko, eta emaitza horiek txosten teknikoen bidez jaso beharko dira, jendeak eskura ditzan.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Arrantza-sektoreko garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea, gehienez ere 50 puntu.

    2. Produktu, prozesu edo antolakuntza-sistema berrien garapena, gehienez ere 50 puntu.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua prestazio globalak hobetzea eta operadoreen lehiakortasuna hobetzea da, baita arrantza jasangarria sustatzea ere, honako hauetarako laguntzen bitartez:

    1. Proiektuen aholkularitza-zerbitzuak eta bideragarritasun-azterketak.

    2. Ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitza profesionala; haren helburua arrantza-jarduerek itsas ekosistemetan eragindako ondorio negatiboak mugatzea eta, ahal den neurrian, ezabatzea izango da.

    3. Enpresa- eta merkataritza-estrategiei buruzko aholkularitza profesionala.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde eta ekoizleen elkarteek, arrantza-erakundeek eta operadoreek.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  4. Bideragarritasun-azterketak, aholkularitza eta aholkularitza-zerbitzuak aholkularitza ekonomikoa eskaintzen duten eta behar bezala gaituta dauden erakunde zientifikoek, unibertsitarioek, profesionalek edo teknikoek eskainiko dituzte.

  5. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Orientazioa hartzaile kopuru handiagoari, gehienez ere 50 puntu.

    2. Proiektuaren finantzaketa, gehienez ere 50 puntu.

  6. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta), eta proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua da ikertzaileen eta arrantzaleen arteko ezagutzak transferitu daitezela sustatzea, eta honako hauetara bideratuko da:

    1. Erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartzeko akordioak edo elkarteak sortzea; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

      a) letran aipatzen diren sareen, elkartzeko akordioen edo elkarteen esparruan egindako jarduerak.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakundeek, arrantzaleek, arrantzale-elkarteek, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeak (ATET) eta gobernuz kanpoko erakundeek (GKE).

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

      1.b) atalean aipatutako jardueren artean, honako hauek gainera daitezke: datu-bilketa eta kudeaketa-jarduerak, azterketak, proiektu pilotuak, ezagutzen eta ikerketa-emaitzen hedapena, mintegiak eta praktika hobeak.

      1. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

        1. Arrantza-sektorearen ordezkagarritasun-maila, gehienez ere 50 puntu.

        2. Proiektuaren interes zientifiko eta teknikoa, gehienez ere 50 puntu.

      2. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala izango dira, eta honako hauek egiteko bideratuko da:

    1. Prestakuntza profesionala, etengabeko ikaskuntza, baterako proiektuak, izaera ekonomiko, tekniko, erregelamendu mailako edo zientifikoko ezagutzen eta praktika berritzaileen hedapena, eta eskumen profesional berrien ikaskuntza, batez ere horiek itsas ekosistemen kudeaketa jasangarriarekin, higienearekin, osasunarekin, segurtasunarekin, itsas sektoreko jarduerekin, berrikuntzarekin eta enpresa-espirituarekin lotuta daudenean.

    2. Sareko lana eta esperientzien trukaketa eta interes-taldeen arteko praktika hobeak; horien artean sartzen dira, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, emakumeek itsas komunitateetan duten eginkizuna, eta kostako arrantza artisauan edo zutik egiten den arrantzan parte hartzen duten eta gutxi ordezkatuta dauden taldeak sustatzen dituzten elkarteak.

    3. EAEko elkarrizketa soziala, arrantzale, gizarte-hizketakide eta beste alderdi interesdun batzuen partaidetzarekin.

  2. Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

    17.1.A artikuluan jasotako jardueretarako: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak edo haien menpeko ikerketa-zerbitzuak, unibertsitateak edo haien menpeko erakundeak. Prestakuntza-ikastaroak eta bestelako jarduerak (jardunaldiak, tailerrak, mintegiak...) ematen dituzten arrantza sektoreko erakundeak, baldin eta jarduera horiek arrantzale profesionalei eta arrantzale autonomoen ezkontideei zuzenduta badaude edo, Zuzenbide Nazionalak onartzen baditu, haien izatezko bikotekideei.

    17.1 artikuluan jasotako jardueretarako. B: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak, sareko lanaren garatzea eta esperientzien eta praktika hobeen trukatzea egiten duten interes-taldeak.

    17.1.C artikuluan jasotako jardueretarako: arrantzale profesionalak, enpresaburuen eta langileen elkarteak eta administrazio publikoak.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

    3. Langabezia-egoeraren egiaztagiria.

    4. Arrantzale profesionalak honako hauek egiaztatu beharko ditu: Itsasoko Gizarte Segurantzaren araubide berezian alta emanda dagoela; erregistratuta dagoen eta gutxienez 12 metroko luzera duen itsasontzi baten jabea dela; eta praktiketako langilearen eta agintaritza eskudunak aitortutako ontzi baten jabearen arteko kontratua hark 2 urteko iraupena izan beharko du gehienez.

    5. Gazteak honako hauek egiaztatu beharko ditu: lanik gabe dagoela, marinel arrantzalearen titulua eta oinarrizko prestakuntza dituela, eta 30 urte baino gutxiago dituela.

  4. 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 67.5 artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako laguntza EAEko egoera eta bizi-maila kontuan hartuta baloratuko da. Laguntza hori 40.000 eurokoa izango da, gehienez ere, programazio-aldiko onuradun bakoitzeko.

    Europar Batasuneko araudian zehazten denari jarraikiz, gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko baxurako arrantza-sektoreko gertakari arrunten kontratazio-oinarriari dagokionez kalkulatuko dira.

  5. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.

  6. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza hauen helburua arrantza-sektorearen berregituraketarekin lotutako izaera sozioekonomikoko ekintzak erraztea da, arrantzale gazteei eta hurrengo belaunaldiari babesa eskainiz.

    Arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko bakarrik emango da laguntza, eta hark honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

    1. 24 metroko luzera izango du gehienez ere.

    2. Itsas arrantzarako hornituta egon dadila.

    3. 5 eta 30 urte bitarteko antzinatasuna izan dezala.

    4. Flota-segmentu jakin baten barnean egon dadila, 1380/2013 Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko haren txostenak segmentu horretarako arrantza-aukerekin dagokion oreka izan dezan.

    5. Arrantzaleak edo arrantzale-taldeak bere osotasunean bereganatu beharko du ontzia, eta, beraz, hura ezin izango da partzialki erosi.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte «arrantzale gazteek», Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Erregelamenduak jasotzen duen definizioaren arabera, horiek arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosi nahi duten pertsona fisikoak badira eta, eskaera aurkezteko orduan, 40 urte baino gutxiago badituzte eta gutxienez 5 urtez arrantzale gisa lan egin badute edo arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluren bat badute, eta, jakina, itsasoko langileen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta hartuta badaude.

  3. Bost urtean (jabetza-eskritura egin zenetik zenbatzen hasita) ezin izango da itsasontziaren jabetza transferitu. Baldintza hori bete ezean, emandako laguntza osorik itzuli beharko da.

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

    2. Gizarte Segurantzan, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen agiria.

    3. Gutxienez 5 urteko ontziratze-aldiaren itsas kapitainaren ziurtagiria edo, hala badagokio, dagokion prestakuntza-ziurtagiria edo -titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluei jarraikiz.

    4. Ontzia erabilgarri dagoela eta Jarduneko Arrantza Flotaren Erroldan inskribatuta dagoela eta eskatutako behin betiko baja ez duela frogatzen duen agiria.

  5. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da, honako irizpide eta baremazio hauei jarraikiz:

    1. Onuradunak egindako finantza-ahaleginak: 50 puntu.

    2. Arrantzale gaztearen inbertsio-proiektuaren hedapena: 50 puntu.

      Aurreikusitako laguntzak ez du gaindituko arrantza-ontziaren eskuratze-kostuaren % 25, eta hura ez da, inola ere, 75.000 eurotik gorakoa izango onuradun bakoitzeko.

  6. Inbertsioa behar bezala egiaztatu eta gero ordainduko da laguntza, erositako itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria eta erositako ontziaren ordainketa egiaztatuz, ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta.

  1. Laguntza hauen helburua flotaren lehiakortasuna sustatzea eta arrantza-ontzietako segurtasun-baldintzak eta lan- eta gizarte-baldintzak sustatzea da, higienea, osasuna, ontziko segurtasuna eta arrantzaleen lan-baldintzak hobetzera bideratutako inbertsioetarako laguntzak eskainiz.

    Ontzian edo ekipamendu indibidualetan egiten diren inbertsioek Europar Batasuneko, nazioko nahiz autonomia-erkidegoko arauetan jasotako eskakizunak bete behar dituzte, eta, beraz, erkidegoko, nazioko edo autonomia-erkidegoko legeriak ezarritako eskakizunak betetzen direla ulertuko da.

    Hala, honako hauek egiteko dirulaguntzak eman ahal izango dira:

    1. Jarraian aipatzen diren artikuluak erosteko eta instalatzeko, horien helburua arrantza-ontzietan dauden arrantzaleen segurtasuna hobetzea denean:

      1. Salbamendu-baltsak. 2) Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak. 3) Arrantzaleen salbamendu-jaketan eta laneko arropan txerta daitezkeen pertsonak kokatzeko irrati-balizak. 4) Flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak. 5) Sorospen-seinaleetarako bengalak. 6) Soka-jaurtigailuak. 7) Salbamendu-sistemak, «pertsona uretara!» kasuetan. 8) Suteen aurkako gailuak. 9) Suaren kontrako ateak. 10) Erregai-depositua ixteko balbulak. 11) Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak. 12) Xukatzeko ponpak eta alarmak. 13) Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak. 14) Eskotilak eta ate hermetikoak. 15) Makina-gordailua. 16) Sartzeko pasabideak eta eskailerak. 17) Kubiertako, larrialdietarako edo bilaketarako argiak. 18) Arrantza-aparailuak blokeatuta geratzen direnerako segurtasun-mekanismoak. 19) Segurtasun-monitoreak eta -kamerak. 20) Kubiertako segurtasuna hobetzeko beharrezko ekipamenduak eta gainerako elementuak.

    2. Arrantza-ontzietako arrantzaleen osasun-baldintza hobetzeko helburua duten tresnak:

      1. Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea. 2) Ontzian larrialdi-tratamendua eskaintzeko medikamentuak eta gailuak erostea. 3) Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipamenduak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoen gailuak barne. 4) Ontziko osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak erostea.

    3. Jarraian aipatzen diren eta arrantza-ontzietako arrantzaleen higiene-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipamenduak erosi eta instalatzea:

      1. Osasun-instalazioak, hala nola, komunak eta konketak. 2) Elikagaiak gordetzeko ekipamenduak eta sukaldeak. 3) Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak. 4) Ontzian osasun-baldintza egokiak mantentzeko garbiketa-ekipamenduak. 5) Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.

    4. Arrantza-ontzietan dauden pertsonen lan-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipamendu hauek erosi eta instalatzea:

      1. Kubiertako barandak. 2) Babeserako kubiertako egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, kontrako baldintza meteorologikoetatik babesteko. 3) Kamaroteetako segurtasuna hobetzeko eta tripulazioarentzat gune komunak finkatzeko elementuak. 4) Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipamenduak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak, adibidez. 5) Pintura eta gomazko alfonbra ez labaingarriak. 6) Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipamenduak. 7) Lanerako jantziak eta segurtasun-tresnak, hala nola, segurtasun-bota iragazgaitzak, arnasteko eta begietarako babes-gailuak, erorketen kontra babesteko eskularruak eta kaskoak. 8) Larrialdietarako, segurtasunerako eta alertarako seinaleak. 9) Arrantzaleek portuan bertan nahiz nabigazioan jasaten dituzten arriskuak zehaztuko dituzten azterketak eta ebaluazioak, horiei aurrea hartzeko edo murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin. 10) Ontziko lan-baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.

    5. Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipamenduen programatutako mantentze- edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.

  2. Arrantzaleak eta arrantza-ontzien jabeak (ondasun-erkidegoak barne) izan daitezke laguntza hauen onuradun.

  3. Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Ontziak elkarzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.

    2. Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.

    3. Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.

    4. Lanak ez dira dirulaguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.

    5. Ontziaren inbertsio-proiektuak dagokion baimena izan beharko du, hala badagokio.

    6. Proiektuak ez du lagunduko tarteko itsasontziaren arrantza-eraginkortasuna handitzen.

  4. Berariazko betebehar hauek ezarri dira:

    Itsasontziko inbertsioetako obra-baimena lortzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren aurrean eskaera egin beharko da, eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren dagokion ebazpenaren bidez inbertsioa baimendu edo ukatuko da. Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman, interesdunek onartutzat jo dezakete beren eskabidea.

    Estatuaren eskumena bakarrik diren gaietan, txosten lotesle bat egiteko eskatuko zaio Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari.

    Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

  5. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Arrantza-ontzian inbertsioa egiteko baimena.

    2. Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berrirako edo behin betiko gelditzeko baja gisa eskainita ez dagoela adieraziz eta 5 urte baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.

    3. Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.

    4. Inbertsioaren aurrekontu originalak, honako hauek aurkeztuz: egingo den inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu, aurreikusten diren exekuzio-epeak eta aurreikusitako finantzaketa-programak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 14.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 39.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez bada aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko. Hala bada, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idatzi baten bidez. Erantzukizunpeko adierazpen bidez jaso beharko da salbuespen hori.

    5. Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.

    6. Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.

    7. Arrantzarako itsasontziaren habitabilitatea ez gehitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, edo hori esplikatzen duen ziurtagiria, teknikari eskumendunak emana.

  6. Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Lan-arriskuen prebentziorako gomendatzen diren ekipamenduetako inbertsioak (Itsaspreben), gehienez ere 50 puntu.

    2. Istripuak saihesteko inbertsioak, gehienez ere 50 puntu.

  7. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Inbertsioak, sektore guztietan, 3.000 euroko gutxieneko kostu onartua eduki behar du proiektuko eta ontzi guztietarako, ontzietako eskifaia-kideen norbera babesteko ekipamenduetarako inbertsioetan izan ezik.

  8. Lerro honetan eginiko lanak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketen frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea da, baita bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea eta ahalik eta etekin jasangarri handiena lortzea ahalbidetuko duen itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarrira igaro gaitezela erraztea ere, betiere 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 2.2 artikuluarekin bat etorriz.

  2. Honako hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Arrantza-aparailuen espezieen edo neurrien araberako hautakortasuna areagotuko duten ekipamenduak.

    2. Ontzian edo bazterkinak ezabatzeko ekipamenduetan, nahi gabe hartutako populazio komertzialak murriztuz eta saihestuz, edo 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat etorriz lehorreratu behar diren nahi gabe hartutako populazioak tratatzeko.

    3. Itsas jarduerek itsas fondoan edo ekosisteman eragiten dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatu edo, ahal izanez gero, ezabatuko dituzten ekipamenduak.

    4. 92/43/EEE Zuzentarauak edo Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunen eta hegaztien aurrean, arrantza-aparailuak eta harrapakinak babesteko ekipamenduak, betiere arrantza-aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei kalte fisikoak saihesteko neurri guztiak aplikatzen badira.

      1. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontzien jabeek (ondare-erkidegoak barne), ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten arrantzaleek, eta arrantzale-elkarteek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

        1. Ontzi aktibo gisa erregistratuta dauden eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeak izatea.

        2. Ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 egunez arrantza-ontzi batean lan egin duten arrantzaleak izatea.

        3. Aitortutako arrantzale-elkarteak.

          Laguntza bakar bat eskainiko da ekipamendu eta ontzi bakoitzeko, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren programazio-aldi osoan zehar.

      2. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

        1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

        2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

      3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

        1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

        2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

      4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko.

    Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta:

    Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte.

    Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira.

    Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

  2. Laguntza horien onuradun izan daitezke eragiketa horien emaitzak balioztatuko dituzten erakunde zientifikoak edo teknikoak, edo horiekin lankidetzan jardun duten erauzketa-sektoreko operadoreak.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

    3. Erakunde zientifiko edo tekniko aitortua, ikerketa-erakunde publikoa, unibertsitate publikoa edo pribatua, eta I+G+B arloko jarduerak garatzen dituzten sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentalak direla egiaztatzen duen agiria.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantzaleek itsas hondakinak edo beste hondakin batzuk jasoz.

    Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

    1. Galdutako arrantza-aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasmari aurre egiteko helburuarekin batez ere.

    2. Itsasoko zaborrak jaso eta biltegiratzeko ekipamenduak erosi eta, hala badagokio, horiek ontzian instalatzea.

    3. Hondakinak biltzeko sistemak sortzea, arrantzaleek ere horretan parte har dezaten, finantza-pizgarriak barne.

    4. Itsasoko zaborrak bildu eta birziklatzeko ekipamenduak erosi eta, hala badagokio, horiek arrantza-portuetan instalatzea.

    5. Komunikazio, informazio eta sentsibilizazio-kanpainak, arrantzaleei eta beste interesdun batzuei galdutako arrantza-aparailuak jasotzeko proiektuetan parte har dezatela animatzeko.

    6. Arrantzaleen eta portuko agenteen prestakuntza.

      Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 zenbakiko Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 7. artikulutik 12. artikulura jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.

      Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipamenduko zatien programatutako edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantza-sektore osoari laguntzeko helburuarekin. Horretarako, habitatak babesteko eta mantentzeko neurriak hartuko dira, esparru babestuen kudeaketa eta jarraipena eginez, itsas arrantza-erreserba eta eremu babestu berriak identifikatuz eta aitortuz, eta sentsibilizazio- eta ikusgaitasun-neurriak txertatuz.

    Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

    Itsasoko flora eta fauna babestera eta garatzera xedaturiko instalazio finkoak edo mugikorrak eraikitzea, muntatzea edo modernizatzea, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.

    Itsasoko baliabide biologikoen kudeaketa edo kontserbazio hobea egiten laguntzea.

    Natura 2000 parajeei eta 2008/56/EE Zuzentarauak aipatzen dituen babes bereziko guneei nahiz beste habitat berezi batzuei eragiten dieten arrantzarekin lotutako jardueretara xedaturiko kudeaketa-planak, azterketak, jarraipena eta babesen eguneraketa egitea.

    Babestutako itsas guneak kudeatzea, berreskuratzea eta jarraipena egitea, betiere 2008/56/EE Zuzentarauaren 13.4 artikuluan jasotzen diren babes espazialeko neurriak aplikatzeko helburuarekin.

    Arrantzaleen partaidetzarekin, ingurumenarekiko sentsibilitatea areagotzea, itsas biodibertsitatea babesteari eta berreskuratzeari dagokionez.

    Biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak mantentzera eta sustatzera bideratutako beste jarduera batzuetan parte hartzea, hala nola, arrainen populazio jasangarrien aldeko itsasoko eta kostako habitatak berreskuratuz, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren efektuak arintzea da, eta, horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

    1. Ontzi barneko eta ekipamenduko inbertsioak, isuri kutsatzaileak edo berotegi-efektuko gasak murrizteko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko. Arrantza-aparailuetan egindako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira horiek arrantza-aparailu horien hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute.

    2. Energia-efizientziako kontu-ikuskapenak eta programak.

    3. Ordezko propultsio-sistemek eta kroskoen diseinuak arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoari dagokionez egiten duten ekarpena ebaluatzeko azterketak.

  2. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-ontzien jabeek, ondasun-erkidegoak barne; horiek dirulaguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio-mota bererako, programazio-aldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Ontziaren idazpen-orria, Merkataritza Erregistroak emana, haren titulartasuna egiaztatzen duena.

    2. Proiektuaren deskribapen-memoria eta, hala badagokio, isuri kutsatzaileen edo berotegi-efektuko isurien murrizketari eta erregai-murrizketari dagokion balioespena.

    3. Arrantza-aparailuen inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuen hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela frogatzen duen kanpo-txostena.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren ondorioak arintzea da. Horrela, motor nagusiak edo osagarriak ordeztu edo modernizatzeko laguntzak eman ahal izango dira, honako kasu hauetan:

    1. Guztira 12 metroko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren berdina edo txikiagoa bada.

    2. Guztira 12 eta 18 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 20 txikiagoa bada.

    1. Guztira 18 eta 24 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 30 txikiagoa bada.

  2. 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 13., 14., 15. eta 16. artikuluetan jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.

  3. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-ontzien jabeek, ondasun-erkidegoak barne; horiek dirulaguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio mota bererako, programazio-aldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.

  4. Berariazko eskakizunak.

    1. Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza flota-segmentu jakin bati dagozkion ontziei bakarrik eman ahal izango zaie, 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 22.2 artikuluan adierazten den arrantza-gaitasuneko txostenean, hura segmentu horretarako eskura dauden arrantza-aukeretara egokitzen dela frogatzen denean, hain zuzen ere.

    2. Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 40.2 artikuluarekin bat etorriz ofizialki ziurtatu diren ontziei bakarrik emango zaie; gainera, eskatutako Kw-gaitasunaren murrizketa Batasuneko arrantza-flotaren erregistrotik behin betiko ezabatu ostean bakarrik ordainduko da laguntza.

    3. Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza kasu bakar batean bakarrik emango da, motorraren potentziaren koherentzia 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 41. artikuluari jarraikiz frogatzen denean eta horiek fisikoki ikuskatzen direnean, hain zuzen ere, hau da, motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen denean.

    4. artikulu honen 2.b) eta c) ataletan hautemandako motorraren potentziari dagokion murrizketa ontzi-talde baten aldetik bakarrik lortu ahal izango da b eta c letretan jasotako ontzien kategoria bakoitzeko.

  5. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Ontziaren idazpen-orria, Merkataritza Erregistroak emana, haren titulartasuna egiaztatzen duena.

    2. Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.

    3. Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.

    4. Segmentu bakoitzerako eskatzen den potentzia-murrizketaren ziurtagiri ofiziala, 1224/2009 Erregelamenduaren 40.2 artikuluan jasotako eskakizunei jarraikiz eta 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 41.1 artikuluari jarraikiz.

    5. Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, 1224/2009 Erregelamenduaren 41. artikuluko 2. atalean adierazitakoa eta motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen duen ikuskapen fisikoa betetzen badira emango da laguntza.

    6. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren programazio-aldian zehar ontziak mota bereko inbertsioetarako laguntzarik jaso ez duela frogatzen duen agiria.

  6. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.

    1. Kostako arrantza artisauaren sektoreko operadoreen eskaerek lehentasuna izango dute, eta horiei 2. apartatuan aipatutako motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza osoaren % 60ra arte xedatuko zaizkie laguntzak, programazio-aldi osoan zehar.

      1. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 50era artekoak izan daitezke.

      2. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 30era artekoak izan daitezke.

  7. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza hauen helburua arrantza-enpresen lehiakortasuna sustatzea da, arrantza-produktuen kalitatea edo balio erantsia sustatuz. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

    1. Arrantza-produktuen balioa areagotuko duten inbertsioak, arrantzaleek beren harrapakinak eraldatu, merkaturatu eta zuzenean saldu ahal izan ditzatela ahalbidetuz; enkante bidez egiten ez den salmenta izango da hura, hau da, itun, kontratu edo bestelako salerosketen bitartez egindako salmenta. Dena den, horiek behar bezala erregistratuta geratuko dira lonjan edo baimendutako establezimenduan, eta Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

    2. Ontzi barruko inbertsio berritzaileak, arrantza-produktuen kalitatea hobetzen dutenak; laguntza hauek arrantza-aparailu hautakorrak erabiltzearen baldintzapean egongo dira, nahi gabe hartutako harrapakinak ahalik eta gutxien izan daitezen, eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeei baino ez zaizkie emango.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontziak dituzten pertsonak (ondasun-erkidegoak barne), baina horiek 5 urte izan beharko dituzte gutxienez.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte edozelan ere:

    1. Ontziaren idazpen-orria, Merkataritza Erregistroak emana, haren titulartasuna egiaztatzen duena.

    2. Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.

      Inbertsioak artikulu honetako 1.b) apartatutakoak badira, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Arrantza-aparailu hautakorren erabilera justifikatzeko txosten teknikoa (Arrantza Politika Erkidearen Erregelamenduaren 4.12 artikuluan azaltzen da arrantza hautakorraren definizioa).

    2. Gutxienez 60 eguneko jarduera gauzatu dela egiaztatu beharko da, beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berdinen bitartez.

    3. Izaera berritzailearen egiaztagiria, kanpo-txosten bidez.

    4. Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza hauen helburua honako hau izango da: batetik, lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola areagotzea eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta arrantzaleen lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea; eta, bestetik, harrapakin guztiak lehorreratzen direla erraztea, Arrantza Politika Erkidearen eskakizunak betez. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

    1. Arrantza-portu, lonja, ontziratze-toki eta ainguralekuetako azpiegiturak hobetuko dituzten inbertsioak.

    2. Ainguralekuak eraiki edo modernizatzeko inbertsioak.

    3. Gutxiegi erabiltzen diren harrapakin-osagaien balioa areagotzeko inbertsioak.

  2. Portu, ontziratze-toki edo ainguraleku berrien eraikuntza ez da, inola ere, diruz lagunduko.

  1. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantzaleen elkarteek eta erakunde profesional aitortuek, eta erakunde eta entitate pribatuek.

  2. Dokumentazio orokorrari kalterik egin gabe, laguntzaren eskaera-egileek proiektuaren deskribapen-memoria bat aurkeztu beharko dute eta, bertan, inbertsioak laguntza-lerro horretara eta, batez ere, honako hauetara xedaturik daudela adierazi beharko da: lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea.

  3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

  4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

    EKOIZPEN- ETA MERKATURATZE-PLANAK ETA -NEURRIAK

  1. Laguntza hauen xedea da ekoizleen elkarteek aurkeztu eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartutako ekoizpen- eta merkaturatze-planen barruan gauzatutako ekintzei laguntzea, honako helburu hauek dituztenean:

    1. Ekoizpen- eta merkaturatze-planen prestaketa eta aplikazioa; horiek 1379/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 28.2 artikuluan zehaztutakoa gaineratu beharko dute.

    2. Ekoizpen- eta merkaturatze-planei dagozkien gastuak, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartu ostean.

    3. Lerro horretako dirulaguntza-kostuei dagokienez, eta Xedapen Orokorrei buruzko 1303/2013 Erregelamenduaren 68.1.b) artikuluari jarraikiz, zeharkako kostuak diruz lagundu daitezkeen zuzeneko langile-kostuen % 15en tasa finkoan kalkulatuko dira.

  2. Laguntzak jaso ahal izango dituzte berariazko aintzatespena duten Arrantza Ekoizleen Elkarteek eta arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteek.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek dagokion planean jasotako neurrien gainean Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak egindako onarpen-txostena aurkeztu beharko dute beti.

    Eta, gainera, honako agiri hauek:

    1. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

    2. Ekintzen azterketa ekonomikoa.

    3. Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

    2. Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.

      Artikulu honen esparruan ekoizleen erakunde bakoitzari urtean emandako laguntza ez da handiagoa izango ekoizleen erakunde horrek aurreko hiru urte naturaletan merkaturatutako ekoizpenaren urteko batez besteko balioaren % 12 baino.

  5. Laguntza honela ordainduko da:

    1. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak onetsi ondoren aurreikusitako gastuen % 55aren aurrerakina.

    2. Gainerako % 45a ordainduko da, osorik edo partez, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero. Laguntza ordaintzeko orduan, aukeratzeko modukotzat hartuko dira zenbateko hauek: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ekoizpen- eta merkaturatze-planean aldez aurretik onartutako neurrienak, ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretuaren 15. artikuluan araututako urteko txostenetan exekutatuak eta deialdi honetan ezarritakoaren arabera behar bezala justifikatuak.

  1. Laguntza hauen helburua MAEko elkarte profesionalen eta enpresa arrantzale eta urtarren lehiakortasuna sustatzea da, honako helburu hauek dituzten arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko orduan:

    1. Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak sortzea, eta lanbidearteko elkarteak sortzea.

    2. Merkatu berriak aurkitzea eta arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea, honako hauek bereziki:

      Merkaturatzeko potentziala duten espezieak. Neurri teknikoekin bat etorriz lehorreratu diren nahi gabe hartutako merkataritza-populazioen harrapakinak, 1380/2013 Erregelamenduko 15. artikuluarekin eta 1379/2013 Erregelamenduko 8.2 artikuluarekin bat etorriz. Ingurumenean inpaktu txikia eragiten duten metodoekin lortutako arrantza- eta akuikultura-produktuak.

    3. Kalitatea eta balio erantsia sustatzea, honako hauek erraztuz:

      Produktu jakin baten erregistroa eskatzea eta operadoreak kasuan kasuko betetze- eta ziurtatze-baldintzetara egokitzea. Arrantza- eta akuikultura-produktu jasangarriak ziurtatu eta sustatzea, kostako arrantza artisauari dagozkion produktuak eta ingurumena errespetatzen duten eraldatze-metodoak barne. Kostako arrantza artisaua gauzatzen duten arrantzaleen edo zutik arrantzatzen duten arrantzaleen aldetik produktuak zuzenean merkaturatzea. Produktuen aurkezpena eta ontziratzea.

    4. Merkatu-azterketak.

    5. Eskualdeko komunikazio- eta sustapen-kanpainak, publikoa arrantza eta akuikultura jasangarrirako produktuen inguruan sentsibilizatzeko.

    6. Trazabilitatea hobetzea.

    7. Arrantza eta akuikulturako produktuen eraldatzea hobetzeko inbertsioei laguntzea, baldin eta:

      Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen badute; hondakinen tratamendua barne. Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte. Gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen badute. Akuikultura ekologikoaren produktuak transformatzeari buruzkoak badira. Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzearekin lotuta badaude. Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak badakartzate.

  2. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte MAEren esparruko erakunde profesionalek, arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzen dituzten arrantza-sektoreko operadoreek, administrazio publikoek, eta erauzketa-sektore arrantzalea eta urtarra irudikatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, beren kasa edo beste batzuekin elkartuta, horiek lehiakortasuna, prestakuntza, jasangarritasuna, sustapena, elikagaien segurtasuna eta berrikuntza bultzatzeko programa sektorialak sustatzen dituztenean.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

    2. Ekintzen azterketa ekonomikoa.

    3. Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

    2. Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.

      Arrantza-ekoizleen erakunde eta elkarteen kasuan, laguntza horiek sortu eta lehenengo 5 urteetan zehar emango dira hura aitortzen den egunetik kontatzen hasita. Urtero, hark azken 3 urteetan lortutako ekoizpenaren batez bestekoaren % 1ari dagokion oroharreko balioa izango du.

      Finantza-partaidetza duten arrantza-sektoreko proiektuek finantzaketa-plan bat aurkeztu behar dute, eta, bertan, norbere nahiz kanpoko baliabideen ekarpena adierazi beharko dute, baita dirulaguntzaren xede izango den ekintzara bideratutako funtsen jatorria eta aplikazioa ere.

  5. Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.

  1. Laguntza hauek xedetzat dute enpresen lehiakortasuna sustatzea eraldaketaren eremuan, eta inbertsioa bultzatzea, eta horretarako, arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzea horrelako produktuen lehen salmentako eragiketetan, baldin eta produktuen eraldaketa- eta manipulazio-eragiketatzat har badaitezke, eta bereziki honako hauei dagokienez:

    Energia-eraginkortasuna.

    Segurtasun- eta higiene-baldintzak zein lan-baldintzak hobetzea.

    Eraldaketa horren produktuak, prozesuak edo kudeaketa- eta antolamendu-sistemak hobetzea.

  2. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira arrantza-sektoreko operadoreak eta jatorriko merkaturatzaileak, arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa egiten badute.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

    2. Ekintzen azterketa ekonomikoa.

    3. Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa: enpresaren kudeatzeko ahalmena balioetsiko da, eta proiektuak balioesteko orduan helburuen zehaztasuna eta koherentzia hartuko dira kontuan, baita erakundeak horiek garatzeko zer gaitasun duen ere, negozio-planoa, proiektuaren merkatu potentziala zein horren helburuen zehaztasuna kontuan hartuta: gehienez 40 puntu.

    2. Ingurumenaren osagaia: ingurumena kudeatzeko edo kalitateko ziurtagiriak dituzten erakunde akreditatuek aurkeztutako proiektuak balioetsiko dira, eta ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboa gutxitzen dutenak (enpresen kokapena, azpiproduktuen aprobetxamendua eta balorizazioa, energia-aurrezpena/energia berriztagarrien erabilera, hondakinen tratamendua...): gehienez 30 puntu.

    3. Berrikuntza, balio erantsia eta kalitate-politika (teknologia berrien aplikazioa, kalitatea kudeatzeko sistemak dituzten erakundeak, produktu berritzaileak, produktuen dibertsifikazioa, produktuak kalitate-arauen arabera ziurtatzea, elikagaien segurtasuna, kudeatzeko sistema informatikoak, merkataritza elektronikoa, berrikuntza-maila...): gehienez 30 puntu.

  5. Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.

    AKUIKULTURA JASANGARRIA

  1. Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-sektorean garapen teknologikoa, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, eta honako ekintza hauetara zuzendua izango da:

  1. Garapen jasangarria sustatzen duten akuikultura-ustiapenetan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolamendukoak garatzea, ingurumen, gizarte eta ekonomia alorrei erreparatuz.

  2. Sektore ekoizlearentzat merkaturatze-aukera onak dituzten akuikultura-espezie berriak garatzea edo sartzea, edo produktu eta prozesu berriak edo hobetuak lortzea.

  3. Kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak garatu eta ezartzea, edo daudenak hobetzea, eta produktu edo prozesu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea.

  4. Zehazki, lerro honen xedearekin bat egiten duten neurriak honako hauek izan daitezke:

    Hazkuntzak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea. Hazkuntza-espezie, -prozesu eta -sistema berriak bilatzea. Ingurumen-inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+Bren bitartez. Arrain-irin eta -olioekiko mendetasuna gutxitzea, abereen ongizatea hobetzea. Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+Bren emaitzak eskualdatzeko baliabideak sendotzea eta sareko lana.

  1. Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta erakunde horiekin elkarlanean aritzen diren akuikultura-enpresak.

  2. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Berrikuntza-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Produktutik edo prozesutik etor daitekeen proiektuaren izaera berritzailea sektore barruan, 50 puntu gehienez.

    2. Erakundearen ahalmena proiektua garatzeko, 50 puntu gehienez.

  4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea da sektorearen lehiakortasuna sustatzea, inbertsio produktiboen bidez, akuikultura jasangarri eta lehiakorra lortzeko, batik bat enpresa txiki eta ertainetan, eta honako hauetara bideratuta egongo da:

  1. Akuikulturako inbertsio produktiboak, akuikultura-ekoizpena dibertsifikatzera zuzenduak, eta hazitako espezieak.

  2. Akuikultura-instalazioak hobetzea eta modernizatzea.

  3. Abereen osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hobekuntzak eta modernizazioa.

  4. Akuikultura-produktuen kalitatea hobetzea.

  5. Akuikulturako putzuak edo urmaelak leheneratzea, lohia kenduz edo lohi-metaketak prebenitzeko inbertsioak eginda.

  6. Akuikulturako sarrerak dibertsifikatzea, enpresaren akuikultura-jarduera nagusiari lotutako jarduera osagarriak burutuz.

  1. Egun dauden akuikultura-enpresek edo akuikultura-enpresa berriak eratu nahi dituztenek jaso ahalko dituzte laguntza hauek.

  2. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

  4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-ustiategien guztizko errendimendua eta lehiakortasuna hobetzea, eta haren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzea, eta ekintza hauetara bideratuta egongo da:

  1. Akuikultura-ustiategietako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak sortzea.

  2. Akuikultura-ustiategietarako aholkularitza tekniko, zientifiko, juridiko, ingurumeneko edo ekonomiko zerbitzuak lortzea.

  1. Honako hauek izan ahalko dira laguntza hauen onuradun: 1.1 paragrafoko zuzenbide publikoko erakundeak, enpresa txiki edo ertainak eta egun dauden akuikultura-erakundeak, ekoizle-erakundeak eta akuikulturako produktuen ekoizleen erakundeen elkarteak barne.

  2. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

  4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturaren eremuan giza kapitala eta sareko lana sustatzea, eta honako gai hauetarako laguntzak eman ahalko dira:

  1. Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea honako programa hauetan: lanbide-heziketa, etengabeko ikaskuntza, akuikulturako konpetentzia profesional berriak eskuratzekoa eta akuikulturaren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzekoa.

  2. Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea sortutako ezagutza zientifiko-teknikoaren transferentziara eta zabalkundera bideratutako jarduketetan, esaterako: jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, biltzar zientifiko-teknikoak eta abar antolatzea, edo egiturak sortzea xede horrekin berarekin.

  3. Etengabeko ikaskuntza eta konpetentzia berriak eskuratzeko prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaroak diseinatzea, programatzea eta antolatzea.

  4. Lan-baldintzak eta lan-segurtasunekoak hobetzeko jarduketak, baita eremu horretako prestakuntza- eta gaikuntza-ekintzak ere.

  5. Sareko lana eta esperientzia eta praktika berriak trukatzea sustatu edo erraztuko dituzten ekimenak sortzea, sustatzea edo indartzea.

  1. Laguntza hauek jaso ahalko dituzte akuikultura-enpresek, akuikultura-sektoreko langile autonomoen ezkontideek edo izatezko bikoteek, erakunde publiko edo erdipublikoek eta behar bezala aintzatetsitako beste erakunde batzuek.

  2. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  3. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

  4. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturan enpresa-espiritua sustatu eta enplegua sortzea, sektore horretan aritzeari ekiten dioten akuikultura-ekoizleek akuikultura-enpresa berri jasangarriak sortuta.

    Behar diren lanbide-konpetentziak eta -gaitasunak izatea.

    Titular gisa lehen aldiz mikroenpresa edo enpresa txiki bat sortzea.

    Akuikultura-jarduerak garatzeko enpresa-egitasmo bat aurkeztea.

    Proiektua 50.000 eurotik gorakoa bada, ingurumen-eraginaren ebaluazioa barne duen bideragarritasun-azterlana.

    Txosten independente bat, ustiatu beharreko produktuak merkaturatzeko dituen aukera onak justifikatuko dituena.

    Ingurumen-jasangarritasunera bideratutako akuikultura-ustiategiak sortzea.

    Aintzat hartzea ustiategia akuikulturarako egokia den eremu batean kokatzea.

  2. Akuikultura-ekoizle berriek pertsona fisikoak zein juridikoak jaso ahalko dituzte laguntza hauek.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

    2. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

  4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

    1. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

    2. Proiektuaren ondorio sozial positiboak, 50 puntu gehienez ere.

  5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

  1. Laguntza-lerro honen helburua EAEko akuikulturako enpresei honako tresna hauen bitartez konpentsazioa ematea da:

    1. Itsaski-hazkuntzan aritzen direnei konpentsazioa ematea hazitako moluskuak biltzeko jarduerak aldi baterako eteteagatik, osasun publikoko arrazoien ondorioz eteten badira.

    2. Kapital zirkulatzailea eta konpentsazioa ematea EAEko akuikulturako enpresei.

      Lehen lerrokadako b) letran aipatutako konpentsazioa eman ahalko da ekoizpena eta salmentak aldi baterako eten edo gutxitzeagatik edo biltegiratze-kostu gehigarriengatik, horrelakoak 2020ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean gertatu badira COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.

      1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa bakarrik eman ahalko da moluskuen kutsaduraren ondorioz haien bilketa eten bada toxinak sortzen dituen plaktona ugaritu delako edo biotoxinak dituen plaktona dagoelako, baldin eta:

        1. Kutsadurak lau hilabete jarraian irauten badu.

        2. Bilketa eteteak eragindako galerak dena delako enpresaren urteko negozio-bolumenaren % 25 baino handiagoak badira, biltzeko jarduerak eten diren urtearen aurreko hiru urte naturaletan enpresak izandako batez besteko negozio-bolumenaren arabera kalkulatuta.

          1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa 12 hilabetez emango da gehienez programazio-aldi osoan. Behar bezala justifikatutako kasuetan, 12 hilabete gehiagoz luzatu ahalko da, gehienez 24 hilabete egin arte guztira.

            1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluaren 9. apartatuko bigarren lerrokadarekin bat etorriz, eta lehenengo lerrokadan xedatutakoa gorabehera, artikulu honen 1. apartatuko b) letraren barruan finantzaturiko eragiketen gastuek 2020ko otsailaren 1etik aurrera jaso ahalko dute dirulaguntza.

          2. Akuikultura-enpresak izan daitezke laguntza hauen onuradun.

          3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

            1. Memoria teknikoa, 1. apartatuan ezarritakoaren arabera konpentsazioa justifikatzen duten galeren zenbatekoa ahalik eta zehatzen azaltzen duena.

            2. Akuikulturako enpresentzako konpentsazioa justifikatzen duen kostu errealaren azterketa ekonomikoa.

          4. Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da.

          5. Laguntzen ordainketa.

            Ordainketa egingo da ekoizpena eta salmentak aldi baterako eten edo gutxitzeagatik edo biltegiratze-kostu gehigarriengatik sortutako galeren egiaztagiriak egiaztatu ondoren, horrelakoak 2020ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean gertatu badira COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.

            (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik