Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez 2019ko abenduaren 10eko Agindua aldatzen baita, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/28
  • Argitaratze-data: 2020/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egin zen.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2020ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez, ikertzaile doktoreen mugikortasun-programarako laguntzak eman ziren.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 54. artikuluak ahalmena ematen dio organo kudeatzaileari 463/2020 Errege Dekretua indarrean jartzean emanda zeuden dirulaguntzak deitzeko eta emateko agindu eta ebazpenak aldatzeko (martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretua, COVID-19ari aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloan presako neurri osagarriak onartzen dituena).

COVID-19ren pandemiak eragin handia izan du ikertzaileen mugikortasun-eremu horretan, eta horrek eragotzi egin du, neurri handi batean, talde hartzailearen lan-ildoaren barruko ikerketa-proiektua etengabe garatzea.

Hori dela eta, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren 6.2.b) artikulua aldatzea (agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten da). Honela idatzita geratzen da artikulu hori:

  1. Egonaldietako absentziak, aldaketak eta etenak.

    1. Justifikatutako arrazoiengatik, baimena eman ahal izango da ikerketa-egonaldia aldi baterako eteteko.

      COVID-19aren pandemiaren eragina jasan duten eta, horren ondorioz, etenda geratu diren egonaldiek aukera izango dute etendako aldia berreskuratzeko. Egonaldi hori 2020an hasi beharko da, eta, salbuespenak salbuespen, bat etorri beharko du zentro hartzailearen aldi akademikoarekin eta/edo ohiko jarduerarekin. Erakunde onuradunak, talde hartzaileko arduradunaren adostasunarekin, Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio zergatik gertatu den etena, eta, gainera, egonaldia osatzeko data berriak adierazi beharko dizkio.

      Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2019ko Aginduaren 14. artikulua aldatzea (agindu horren bidez, agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten da). Honela idatzita geratzen da artikulu hori:

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Izan ere, dirulaguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena egiten denetik hamar egun igarota, onuradunak berariaz uko egin ez badio laguntzari, onartu egin duela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza zein helburutarako eman zen, hartarako erabiltzea.

  3. Tokialdatutako ikertzaileari emandako zenbatekoak ordaintzea. Erakunde onuradunak, ikertzailearengandik destinoko zentroan hasiko delako jakinarazpena jasotakoan eta organo emailetik laguntzaren % 80ko ordainketa aurreratua jasotakoan, tokialdatutako ikertzaileari ordainduko dio zenbateko hori.

    COVID-19aren pandemiak eragindako egonaldietan ezin izan bada aldi osoa egin laguntza emateko baldintzetan, egindako egonaldiaren zati proportzionala ordainduko da.

    Behin jarduera amaitu eta laguntza likidatzean, likidazio horren ondoriozko zenbatekoa helaraziko dio erakunde onuradunak ikertzaileari.

  4. Horiek gauzatzen direnetik harako 15 eguneko gehieneko epean, honako hauek jakinaraztea: destinoko zentroan altak, jarduerak etetea, aldi bateko kanpoan izateak, uko egiteak eta gainerako gorabeherak; guztia ere, honako helburu hauekin, batetik, Ikerketa Zuzendaritza horretaz guztiaz jakitun izan dadin, eta, bestetik, beharrezko bada, berariazko baimena eman dezan.

  5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.

  6. Programa honen babespean egindako jarduerek dakartzaten emaitzak argitaratu edo zabaldu behar izanez gero, honako erreferentzia berariazko hau egitea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Ikertzaile Doktoreentzako Mugikortasun Programaren finantzaketa duela.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik