Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez 2019ko azaroaren 26ko Agindua aldatzen baita, 2020ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3124
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/28
  • Argitaratze-data: 2020/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2020ko lehenengo seihilekoan kongresuak eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.

Unibertsitate eta ikerketako sailburuordearen 2020ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, esleitu egin ziren 2020ko lehen seihilekoan kongresuak eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 54. artikuluak ahalmena ematen dio organo kudeatzaileari 463/2020 Errege Dekretua indarrean jartzean emanda zeuden dirulaguntzak deitzeko eta emateko agindu eta ebazpenak aldatzeko (martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretua, COVID-19ari aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloan presako neurri osagarriak onartzen dituena).

Kongresu eta bilera zientifikoen eremuan eragin handia izan du COVID-19ren pandemiak, eta, hori dela eta, ezinezkoa izan da, neurri handi batean, jarduerak 2020ko lehen seihilekoan egitea. Horregatik, egoera horren aurrean eta salbuespen gisa, deialdia egiteko aginduaren 1. artikulua aldatzen da.

Hori dela eta, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren 1 artikulua aldatzea. Agindu horren bidez, deialdia egiten da 2020ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko. Honela idatzita geratzen da artikulu hori:

  1. Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2020ko lehenengo seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antolatzeko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egitea.

    Salbuespen gisa, 2020ko bigarren seihilekoan egin ahal izango dira laguntza lortuta lehen seihilekoan egitekoak ziren jarduerak baina, COVID-19aren pandemiaren eraginez, laguntzaren ebazpenean ezarritako egunetan egin ezin izan direnak, betiere laguntzari berariaz uko egin ez badiote Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  2. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.

Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren 4.5 artikulua aldatzea. Agindu horren bidez, deialdia egiten da 2020ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko. Honela idatzita geratzen da artikulu hori:

  1. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren jarduketak diruz lagundu ahal izango dira.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik