Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak -erregistro-liburuak- eta Ertzaintzari jakinaraztekoak betetzeko modua garatzen duen agindua, telefonia mugikorreko gailu erabilien eta antzeko beste gailu mugikor batzuen konponketa barne.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3042
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/23
  • Argitaratze-data: 2020/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

AAAA_ORD_105803/20_11

Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (EHAA, 130. zk., 2020ko uztailaren 3koa), ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak erregistro-liburuak eta Ertzaintzari jakinarazteko betebeharrak betetzeko modua garatu zen, telefonia mugikorreko eta antzeko beste gailu mugikor batzuen konponketa barne. Agindu hau EHAAn argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.

Agindu horren eranskinean, 2. eta 3. artikuluetan ezarritakoaren arabera betebeharra duten pertsonek erregistratu eta jakinarazi behar dituzten datuak jasotzen ziren.

Eranskinean jaso behar diren datu jakin batzuk, 2020ko uztailaren 25eko Aginduan finkatutako helburuak lortzeko garrantzi berezia dutenak, ez direla aipatzen ikusita, eranskin hori aldatu egin behar da.

Ondorioz, hau

  1. Establezimenduaren datuak.

    Izen komertziala.

    Sozietatearen izena.

    IFK/IFZ.

    Establezimenduaren helbidea.

    Herria.

    Probintzia.

    Posta-kodea.

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbide elektronikoa.

  2. Eragiketaren datuak.

    Erregistro-zenbakia.

    Eragiketa mota.

    Eragiketaren data.

  3. Saltzailearen edo bezeroaren datuak (konponketa).

    Izena.

    Lehen abizena.

    Bigarren abizena.

    Jaioteguna.

    Dokumentu mota (NAN, AIZ edo pasaportea).

    Dokumentuaren zenbakia.

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbidea.

  4. Objektuaren datuak.

    Marka.

    Eredua.

    Serie-zenbakia.

    IMEI.

    Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa: zure datu pertsonalak herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren jardueren esparruan egindako tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.

    Arduraduna: Segurtasun sailburuordetza Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroa.

    Helburua: jarduerak, ikerketak eta erregistro-liburuak kudeatzea, segurtasun publikorako garrantzitsuak diren jardueren esparruan, eta, bereziki, jardueraren esparruan ondasun erabilien merkataritzari eta telefonia mugikorreko aparatu erabiliak eta antzeko beste gailu mugikor batzuk konpontzeari buruzko informazioa tratatzeari dagokionez.

    Legitimazioa: aplikatu beharreko legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua. Interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

    Hartzaileak: Segurtasun-indarrak eta kidegoak. Epaitegiak eta auzitegiak.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, edo datuen tratamendua mugatzeko eskubidea.

    Araudia: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa eta 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa 2016/680 (EB) Zuzentarauan xedatutakoaren transposizioa egiten duen araua indarrean jartzen ez den bitartean.

Agindu hau Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 25eko Aginduaren egun berean jarriko da indarrean. Agindu horren bidez, ondasun erabilien merkataritzan erregistro-betebeharrak erregistro-liburuak eta Ertzaintzari jakinarazteko betebeharrak betetzeko modua garatzen da, telefonia mugikorreko aparatu erabilien eta antzeko izaera duten beste gailu mugikor batzuen konponketa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 23a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik