Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Centro de Estudios AEG» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/20
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

«Centro de Estudios AEG» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); ekainaren 6ko 955/2008 Errege Dekretua, zeinaren bidez Jantzigintza eta Moda erdi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (ekainaren 24ko BOE), eta maiatzaren 18ko 425/2009 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (ekainaren 22ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20008064.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Centro de Estudios AEG».

Titularra: Centro de Estudios AEG- Arroka, S.L.

Helbidea: Paseo de Heriz, 82.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«Jantzigintza eta moda» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1. Administrazio eta finantzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

Marketina eta publizitateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

Sareko informatika sistemen administrazioko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Web aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

Jantzigintzako eta modako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1 (20 eskola-postu). Patroigintzako eta modako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik