Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, destinoen behin betiko adjudikazioa onartzen duena, izaera bereziko irakasle-lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketan, zeina Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez deitu baitzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 2948
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/17
  • Argitaratze-data: 2020/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeetan izaera bereziko irakasle-lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketa deitzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren (2020ko martxoaren 11ko EHAA) hamabosgarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko uztailaren 9ko ebazpenaren bitartez onartu zen destinoen behin-behineko adjudikazioa.

Agindu horren hamazazpigarren oinarriaren arabera, erreklamazioak ikusi eta aztertu ondoren, eta epearen barruan aurkeztutako uko-egiteak kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez deitutako izaera bereziko irakasle-lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketan, destinoen behin betiko adjudikazioa onartzea, lortutako puntuazioari eta parte-hartzaileek egindako eskaeren lehentasun-ordenari jarraituz.

Bigarrena. 1. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide hauetan argitaratzea: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila eta www.irakasle.eus

  1. Adjudikazioaren behin betiko zerrendak interneteko helbide honetan argitaratzea: www.irakasle.eus (sartu erabiltzailea eta pasahitza) Administrazio-izapideak Lekualdatze-lehiaketa: izaera bereziko irakasle-lanpostuak 2019-2020 Maisu-maistren kidegoa edo 2019-2020 Bigarren Hezkuntzako kidegoa (kasuaren arabera) «Adjudikazioaren behin betiko zerrenda».

    Hirugarrena. Bost egun naturaleko epea irekitzea, behin betiko adjudikazio hau argitaratzen denetik, deialdi honetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez (2019ko azaroaren 29ko EHAA) deitutako lekualdatze-lehiaketan behin betiko destinoa lortzen duten pertsonek destino baten edo bestearen arteko aukera adieraz dezaten, eta bertan behera geratuko da aukeratu ez duten destinoa. Aukera hori egin ezean, lanpostu berezien lekualdatze-lehiaketa honetan lortutako lanpostuaz jabetu beharko da.

    Laugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

    Hezkuntzako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.