Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko udalerrian (Bizkaia) Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 2852
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/07
  • Argitaratze-data: 2020/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

«Unión de Federaciones Deportivas Vascas» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Getxoko udalerrian (Bizkaia) Saskibaloi eta Eskubaloi modalitateetako kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, Saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 25eko BOE), urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, Saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 26ko BOE), eta martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretua, Eskubaloiko kirol-teknikaria eta Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri eta dagozkien oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (martxoaren 23ko BOE) eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

Kode-zenbakia: 48019742 eta 015908.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB».

Titularra: Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

Helbidea: Avenida de los Chopos z/g.

Udalerria: Getxo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Kirol-irakaskuntzak:

Modalitatea: Saskibaloia.

Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

Goi-maila: 2 talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

Modalitatea: Eskubaloia.

Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

Goi-maila: 2 talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik