Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Honen bitartez, «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3092
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/01
  • Argitaratze-data: 2020/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1987ko irailaren 10eko Aginduaren bidez, behin betiko baimena eman zitzaion La Inmakulada izeneko ikastetxeari, Bigarren Graduko Lanbide Hezkuntzako ikastetxe gisa (BOE 1987ko irailaren 28a).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez, baimena eman zitzaion «La Inmaculada» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzeko. Aurrerantzean «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena (BOPV 2007ko apirilaren 12a).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez, baimena eman zitzaion «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzeko. Ordutik «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua du izena (BOPV 2016ko otsailaren 16a).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du lanbide-heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak Kualifikazioen eta Lanbide-heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du, eta 5. eta 6. artikuluetan hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak eman ditzaketen ikastetxeak beren beregi aipatuz 2.a) puntuan Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu lanbide-heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularraren eskariz, lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratuak baimen ditzaketela, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Ikastetxe pribatuaren eskariz, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua bilakatzen da, ondorengo datu hauekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

  2. Izen espezifikoa: «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola».

  3. Kode zenbakia: 20005075.

  4. Titularra: Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Soc. Coop.

  5. Helbidea: Kondeko Aldapa, 5 B.

  6. Herria: San Blas.

  7. Udala: Tolosa.

  8. Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

    «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

  1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

  2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluko 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo arloei dagozkien prestakuntza eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

  1. Lanbide-arloa: Osasungintza.

    1. «Erizaintzako zaintza osagarriak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Farmazia eta parafarmazia», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Osasun dokumentazioa eta administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    5. «Erradioterapia eta dosimetria», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

    1. «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Haur hezkuntza», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Gizarteratzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Lanbide-arloa: Gorputz eta kirol ekintzak.

    1. «Ur-instalazioetako sorospena», profesionaltasun-ziurtagiria.

  2. Lanbide-arloa: Osasuna.

    1. «Biktima anitzentzako eta katastrofeetako osasun-arreta», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Tanatopraxia», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Osasun-garraioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

  3. Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

    1. «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizaioa», profesionaltasun-ziurtagiria

    4. «Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Telelaguntzako deien kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Desgaitasuna duten pertsonak lanean txertatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    8. «Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    9. «Itsu-gorren eta komunitatearen arteko harremanetan bitartekari-lana egitea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    10. «Gorrak akuilatzea eta beren parte-hartzea bultzatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria

  2. Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte Kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxe Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, ala administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 1a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik