Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, haurren eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerei berriro nola ekin arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2355
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/10
  • Argitaratze-data: 2020/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzeko ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluak xedatutakoaren arabera, konfinamendua arintzeko planaren III. faseari dagozkion neurriak hartzeko, ezabatzeko, modulatzeko eta betearazteko eskuordetutako agintaritza eskuduna autonomia-erkidegoko lehendakaria izango da soilik, bere eskumenak erabiliz, salbu eta konfinamendua arintzeko prozesuaren ondorioetarako autonomia-erkidego bakoitzerako zehaztutako lurralde-unitatearen eremua gainditzen duten zirkulazio-askatasunarekin lotutako neurrien kasuan.

Ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuak, Lehendakariarenak, trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako, eta dekretu horren 4. artikuluan haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko jarduerei berrekiteko aukera jasotzen da, erakunde eskudunek ezarritako arauei jarraituz.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu, eta Dekretu horren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkio, besteak beste, haurrei eta gazteei buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Gaurdaino indarrean egon diren mugikortasun-murrizketek eta urruntze sozialak kaltetu duten sektoreetako bat haurren eta gazteen aisialdiko jarduerak sustatzen dituen sektorea da, eta jarduera horiek berebiziko garrantzia dute haurren eta gazteen sozializazioan eta bizi-kalitatean. COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kudeaketan bilakaera positiboa izan denez EAEn, zeinari esker normaltasun berrirako trantsizio-planean aurreikusitako 3. fasean egoteko aukera eman baitigu, baldintza egokiak betetzen dira sektore horrek berriro jarduerari ekiteko, betiere kutsatzeko arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren zenbait muga ezarrita, osasun-arriskuko egoerak irauten duen bitartean.

Hori dela eta, hauxe

  1. Agindu honen bidez, haurren eta gazteen aisialdiko jarduerei berriro nola ekin arautuko da. Jarduera horiek 2020an gauzatu ahal izango dira, baldin eta ziurtatzen bada betetzen direla osasun-alorreko agintari eskudunek prebentziorako eta higienerako emandako gomendioak eta eskuragarri badute COVID-19 kasu posibleak bideratzeko prozedura bat.

  2. Nolanahi ere, Agindu honen bidez araututako jarduerak gauzatzeko, ezinbestez errespetatu behar dira osasun-alorreko agintariek adierazitako eta aplikatzekoa den araudian xedatutako osasun-, segurtasun-, babes- eta higiene-neurriak, bai parte-hartzaileei eta bai langileei dagozkienak.

  3. Aurreko zenbakian adierazitako jarduerak aire zabalean eginez gero, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren ehuneko hirurogeira murriztuko da parte-hartzaileen kopurua, gehienez ere berrehun lagun elkartzen direla, begiraleak barne.

  4. Adierazitako jarduerak leku itxietan eginez gero, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren ehuneko hirurogeira murriztuko da parte-hartzaileen kopurua, gehienez ere laurogei lagun elkartzen direla, begiraleak barne. Eremu komunetan, edukiera ehuneko hirurogeira murriztuko da.

  5. Jarduerak gauzatzen direnean, parte-hartzaileak gehienez ere hamabost laguneko taldetan antolatuko dira, begiraleak barne. Ahal den neurrian, talde horietako bakoitza osatzen duten lagun berberek egingo dituzte beti jarduerak eta interakzio-ekintzak.

  6. Kirol-jarduerak edo jarduera artistikoak kontakturik gabe eta ikus-entzulerik gabe egingo dira.

  7. Jangela itxiak erabiliz gero, edukiera ehuneko hirurogeira mugatuko da, mahaikideen artean 2 metroko tartea utzita, eta txandak antolatuta edo manparak jarrita. Jangela irekietan (karpak, olanak, egurrezko itxiturak), pertsonen artean 1,5 metroko tartea utziko da, eta nork bere plateretik jango du, partekatu gabe.

  8. Jarduera horietan gaua igaroz gero, logela partekatuen edukierak ehuneko hirurogei beteko dira. Logela horietan, jarduera batera egin duten gazteek egingo dute lo, haien begiralearen edo elkarteko zein erakundeko pertsona heldu arduradunaren zaintzapean; ohatzeak erabiltzen badira, ohatze bakoitzean pertsona bakar batek egingo du lo. Erabiltzen diren oheen artean, gutxienez bi metroko segurtasun-tartea errespetatuko da edo hesi-neurriak instalatuko dira.

    Kanpin-dendak erabiliz gero, kanpin-denda bakoitzeko pertsona batek egin ahal izango du lo. Parte-hartzaileak elkarrekin bizi badira, kanpin-denda berean egin ahal izango dute lo. Kanpin-dendak fisikoki isolatuta dauden gelak baldin baditu, gela horiek erabili ahal izango dira; nolanahi ere, egunero jaso, garbitu eta aireztatu beharko dira gelak.

    Horrezaz gain, baimenduta dago aire zabalean lo egitea (bibak), betiere lo-zakuen artean segurtasun-tartea utzita eta lo-zakuen higienea ziurtatuta.

  9. Erakunde antolatzaileek agindu honetako eranskinetan jasotako oinarrizko neurriei buruzko gomendioak bete beharko dituzte. Gainera, agindu honetan xedatutakoa betetze aldera, erakunde antolatzaileek I., II. eta III. eranskinetan adierazitako dokumentazioa erantsi beharko dute aurretiko jakinarazpena aurkezterakoan, jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian edo, lurralde bat baino gehiagotan egiten bada, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Antolatzaileak garatu beharrekoa, parte-hartzaileei eta legezko tutoreei emateko. Jardueraren aurretiazko jakinarazpenari erantsi beharko zaio.

Egokitze-plan bat diseinatuko da, ezinbestez hartuko dituena kontuan hemen adieraziko diren alderdiak.

NEURRIAK

  1. Transmisioa: kontrola eta prebentzioa.

    COVID-19 gaitzaren sintomei buruzko kontsulta hemen egin dezakezu:

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_sintomas.jpg

    Parte-hartzaileek eta haien legezko tutoreek izango dute COVID-19 gaitzarekiko norberaren egoeraren erantzukizuna; horrenbestez, norbaitek COVID-19 gaitzarekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badu, ez da joango, eta jardueraren arduradunarekin (gerentea, zuzendaria, begiralea, etab.) jarriko da harremanetan.

    Jardueraren arduradunek zainduko dute jarduera segurua dela; horretarako, osasun-adierazpena egingo dute instalazioetan sartu aurretik, eta ezarritako segurtasun-protokolo eta -neurri guztiak behar bezala beteko dituzte.

    Mezuak eta kartelak jarriko dira, gogorarazteko zein diren segurtasuneko jokabideak eta tarteak, higiene-neurriak eta antzekoak.

    Jangelen eta antzeko eremuen edukiera mugatuko da, Agindu honetan xedatutakoa betez.

  2. Nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurri pertsonalak betetzea.

    Ziurtatutako da jarduera gauzatuko den lekuan eta leku komunetan (sarreretan, komunetan, jangeletan, etab.) pertsona guztiek une oro eskuragarri dituztela ura, xaboia eta eskuak lehortzeko papera, eta, ezinezkoa bada, gel hidroalkoholikoak edo eskuak garbitzeko Osasun Ministerioak baimendutako eta erregistratuta dauden eragin biruzidako desinfektatzaileak.

    Beti bermatuko da segurtasuneko protokoloak betetzen direla (Nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurri pertsonalak).

    Bete ezean diziplinazko zer neurri ezarriko diren argi eta garbi adieraziko da.

  3. Arrisku-taldeak eta desabantaila sozialean dauden taldeak babestea.

    Xehetasunez baloratuko da arrisku-taldekoen edo arrisku-taldekoekin bizi diren pertsonen parte hartzeko aukera; gaixotasun eta egoera hauek hartzen dira, besteak beste, arrisku-taldekotzat: diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, hipertentsioa, biriketako gaixotasun kronikoa, immunoeskasia, tratamendu aktiboko minbizia, haurdun egotea, 60 urtetik gorakoa izatea.

    Arreta berezia emango zaie, begirale laguntzaile gehiago jarrita, parte hartzeko aukerak murriztuta dituzten pertsonei (arrisku-taldeak, desabantaila sozialeko egoeran dauden taldeak, dibertsitate funtzionala edo intelektuala duten pertsonak).

    Ahal den neurrian, online aukerak proposatuko dira, arrisku-taldekoek edo arrisku-taldekoak diren pertsonekin bizi direnek jardueretan parte hartu ahal izango dutela ziurtatzeko.

  4. Jardueretan parte hartzeko izen-ematea.

    Izen-ematea online egingo da, ahal bada. Bestela, elkarte edo erakunde antolatzaileen bulego edo egoitzetan eman ahalko da izena, baldin eta jendearen arretarako xedatuta dauden arau guztiak betetzen badira.

  5. Jarduera presentzialak egokitzea eta berrantolatzea.

    Jarduerak aire zabalean egitea lehenetsiko da.

    Jende-pilaketak eragozteko, parte-hartzaileak gutxika, modu mailakatuan, bertaratu ahal izateko moduan antolatuko da jarduera. Taldekide-kopura, ordutegiak eta jarduerak planifikatzea gomendatzen dugu, prebentzioko neurriak eta pertsonen arteko distantzia-neurriak bete ahal izateko.

    Jarduerak berrantolatuko dira; hau da, gehienez ere 15 parte-hartzaileko taldeak eginda gauzatuko dira, begiraleak barne, eta gainerako taldeetatik fisikoki isolatuta, Aginduan adierazitako baldintzak betez.

    Kontaktu fisiko etengabea eskatzen duten jarduerak egitea eragotziko da.

    Gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerek ezinbestean dakarte parte-hartzaileen arteko kontaktua, baina kontaktu hori murritz daiteke. Horrenbestez, ahal dela, pertsonen artean 2 metroko segurtasun-tartea errespetatuko da. Osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala erabiliko dira maskarak; nolanahi ere, bereziki garrantzitsua da leku itxietan erabiltzea, bai eta aire zabalean ere, baldin eta segurtasun-tartea gorde ezin bada.

    Jan-edatekoak: arau orokor gisa, nork bere askaria edo janaria eraman ahal izango du jarduerara, eta ez du beste inorekin partekatuko. Elkarteak edo erakundeak eskaintzen badu (catering zerbitzu bidez edo tokiko sukaldean egindakoa eskaini ahal izango du), banakako anoak eskainiko ditu, eta betiere segurtasun-neurriak errespetatuta (anoak prestatuko dituen begiraleak nahitaez izan behar du elikagaiak manipulatzeko ziurtagiria, eta, horrezaz gain, parte-hartzaileen laguntzarik gabe prestatuko ditu).

    Jangelak. Jangela itxiak: aparteko prebentzio-neurriak, edukieraren % 60, mahaikideen artean 2 metroko tartea, txandak ezarri eta txanda-aldaketa bakoitzean garbiketa egin edo manparak jarri. Jangela irekiak (karpak, olanak, egurrezko itxiturak): pertsonen artean 1,5 metroko tartea utziko da, eta nork bere plateretik jango du, partekatu gabe.

    Aire zabalean lo egitea (bibak). Baimenduta eta gomendatuta dago; nolanahi ere, lo-zakuen artean segurtasun-tartea utzi behar da, eta lo-zakuak egunero aireztatu behar dira.

    Gaua kanpin-dendetan eta kanpalekuetan pasatzea. Erregimen honetan igaro ahalko dira gauak: kanpin-denda bakoitzeko pertsona batek egin ahal izango du lo. Parte-hartzaileak elkarrekin bizi badira, kanpin-denda berean egin ahal izango dute lo. Kanpin-dendak fisikoki isolatuta dauden gelak baldin baditu, gela horiek erabili ahal izango dira. Dendak egunero jaso, garbitu eta aireztatu beharko dira.

    Gaua aterpe eta antzekoetan, gela eta logela partekatuetan pasatzea. Logela partekatuen edukierak ehuneko hirurogei beteko dira; logela horietan, jarduera batera egin duten gazteek egingo dute lo, haien begiralearen edo elkarteko zein erakundeko pertsona heldu arduradunaren zaintzapean. Ohatzeak erabiltzen badira, ohatze bakoitzean pertsona bakar batek egingo du lo. Erabiltzen diren oheen artean, gutxienez bi metroko segurtasun-tartea errespetatuko da edo hesi-neurriak instalatuko dira. Nork bere ohea egingo du. Ohe-arropa poltsetan sartuta edo paketatuta emango zaie, garbi dagoela ziurtatzeko eta kutsatzea eragozteko. Gelarako sarreran disoluzio hidroalkoholikoa jarri behar da.

    Gaua kanpalekutik edo kanpaleku ibiltaritik kanpo igarotzea eskatzen duten ibilaldi, ibilbide edo udaleko ibiltarietarako, plangintzan segurtasun-baldintza egokiak hartu beharko dira, material sanitarioa eramango duen laguntza-auto bat izango dute, eta begirale batek botika-kutxa eramango du aldean beti. Ezin izango da janaria prestatu edo janaria partekatu ibilbideak iraun bitartean; alabaina, kanpamendu nagusian janaria prestatu ahal izango da eta laguntza-autoaren bidez banatu, betiere ezinbesteko gutxieneko higiene-neurriak betez.

    Leku itxietan egingo diren jarduerak. Agindu honetan eta VI. eranskinean («Higieneko eta prebentzioko nahitaezko ekipamenduak eta neurriak, haurren eta gazteen hezkuntza-aisialdiko instalazioetarako») xedatutakoa bete beharko dute.

    Debekatuta daude familiakoen bisitak.

    Enpresa edo elkartea eremu berean diharduten antzeko enpresa edo elkarteekin koordinazioan arituko da, jende-pilaketak eragozteko; agintari eskudunekin ere koordinazioan arituko da, espazio publikoak modu ordenatuan eta seguruan erabiltzeko.

  6. Begiraleak, jardueran parte hartzen duten taldeen arduradunak diren aldetik.

    Talde bakoitzeko begirale bat izendatuko da, taldekideei harrera egiteko eta taldekideak beren legezko tutoreen esku uzteko. Arduradun horrek zainduko du urruntze sozialeko neurriak betetzen direla, eta horrezaz gain, jende-pilaketak eragotziko ditu. Kontrolpean izango ditu jokabideak eta ekipamendu sanitarioak, eta maskara ez duten parte-hartzaileei maskarak banatuko dizkie, osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala.

    COVID-19 gaitzaren inguruko prestakuntza espezifikoa eta eguneratua emango zaie begiraleei; besteak beste, honako hauei buruzkoa: prebentzioa eta babesa, ezartzen diren neurri eta protokolo espezifikoak, lan-arriskuen prebentzioa, trebetasun sozialak eskuratzeko eta emozioak kudeatzekoa eta ingurumen-hezkuntza. Prestakuntza hori osasun-alorreko agintaritzako teknikariek prestatu edo emango dute, edo, behintzat, haiek berek gainbegiratutakoa izango da.

    Begiraleek prestakuntza espezifiko hori eduki ezean, antolatzaileak osasun-alorreko prestakuntza hori duten langileak jarriko ditu, jarduerak iraun bitartean.

  7. Parte-hartzaileen joan-etorriak, eta parte-hartzaileak jasotzea eta entregatzea.

    Talde bakoitzeko begirale arduradunak izan behar du parte-hartzaileak jasotzeko eta beren legezko tutoreen esku uzteko erantzukizuna.

    Jarduera gauzatuko den lekurako joan-etorrietan, herritar ororentzat xedatuta dauden arauak bete beharko dira.

  8. Jarduera gauzatzeko eskakizunak.

  1. Jarduerak gauzatu aurretik informatzea eta jakinaraztea.

    Erakunde antolatzaileak, jarduera gauzatu aurretik, informazio hau helarazi behar die gazteei edo legezko tutoreei:

    Gazteei edo haien tutoreei, dagokionaren arabera, aurrekontuaz gain, jarduerak gauzatu bitartean higienearen eta segurtasunaren alorrean zer prebentzio-neurri hartuko diren argi eta garbi azaltzen dituen dokumentu bat ere igorri behar die.

    Jarduera COVID-19ra egokitzeko planaren dokumentua (elkarteak edo erakundeak garatu beharrekoa, eta parte-hartzaileei eta legezko tutoreei eman beharrekoa).

    Prebentzioko eta jarduteko protokoloa, COVID-19 gaitzarekin kutsatzeko arriskua dagoenean, edo kutsatutakoan (elkarteak edo erakundeak garatu beharrekoa, eta parte-hartzaileei eta legezko tutoreei eman beharrekoa).

    Parte-hartzeari, informatzeko betebeharrari eta baimen informatuari buruzko baldintzak onartzen direlako dokumentua (parte-hartzaileek eta legezko tutoreek sinatu beharrekoa).

    Elkarteak edo erakundeak prestatu beharreko eta parte-hartzaileei eta familiei helarazi beharreko dokumentu informatiboak eta legalak ezinbestez izango dira argiak, eta haietan elkartearen edo erakundearen, familien eta parte-hartzaileen erantzukizunak, eskakizunak eta jarduteko arauak zein diren identifikatu eta justifikatu behar dira, hurrenez hurren. Besteak beste, alderdi hauek identifikatuko dira: elkarteak edo erakundeak zer bitarteko eta zer pertsona laguntzaile dituen aurretiazko administrazio-izapideak egiteko eta jarduerak iraun bitartean gertatzen diren gorabeherei aurre egiteko, eta zein den parte-hartzaile bakoitzaren erreferentziazko begiralea.

  2. Jarduerak iraun bitartean:

    Jardueraren arduradunek zainduko dute jarduera segurua dela; horretarako, osasun-adierazpena egingo dute instalazioetan sartu aurretik, eta ezarritako segurtasun-protokolo eta -neurri guztiak behar bezala beteko dituzte.

    Parte-hartzaileei zer taldetakoak diren jakinaraziko zaie, eta begiralearekin elkartuko dira jarduerari ekiteko esleitu zaien espazio berezituan. Begiraleak harrera non egingo den jakinaraziko die bere taldeko kideei.

    Begiraleak ezarrita dauden prebentzio-neurriak gogora ekarri behar dizkie, bai eta betearazi ere, gainerako guztien ongiagatik eta segurtasunagatik (ezer ez ukitzen saiatzea, segurtasun-tartea gordetzea, maskara erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, etab.); horrezaz gain, instalazioak nola erabili ere gogoraraziko die (adibidez, aldagelak edo komunak, kasuan kasu).

    Begiraleak jarduera, bisita edo ibilbidea nola egingo duten, eta zer arau eta/edo muga aplikatuko diren jakinaraziko die taldekideei.

    Kontaktu fisikoa tarteko duten agurtzeko eta/edo adio egiteko moduak eragotzi behar dira.

    Begiraleak kontrolatuko ditu portaerak eta banatuko ditu maskarak, osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala.

    Bete ezean diziplinazko zer neurri ezarriko diren argi eta garbi adieraziko da.

    Nork bere materiala erabiliko du; hau da, ezin izango dute beren artean partekatu materiala, ez eta begiraleekin ere.

    Garraio pribatua erabiliz gero, agintari eskudunek adierazitako neurriak bete beharko dira.

  3. Jarduera amaitutakoan.

    Behar bezala botako da babesteko erabilitako materiala (maskarak).

    Autobusa edo ibilgailua erabili behar izanez gero, modu ordenatuan edo segurtasun-neurriak une oro errespetatuz sartuko dira.

    Jardueraren osteko kudeaketetan, pertsonen artean ahalik eta kontaktu gutxien izatea eta jakinarazpenak telematikoki egitea gomendatzen da.

  1. Segurtasuneko eta higieneko oinarrizko ekipamenduak, parte-hartzaileentzat, begiraleentzat eta profesionalentzat.

    Jardueraren arduradunak, elkarteak zein erakundeak, instalazioetan higienerako oinarrizko behar beste ekipamendu dagoela ziurtatu behar du ateak zabaldu aurretik, erabiltzaileek eta langileek erabil ditzaten.

  1. Norberaren higienerako gomendioak bete ahal izateko beharrezko produktuak:

    Maskarak begiraleentzat eta parte-hartzaileentzat. Begiraleek eta parte-hartzaileek maskara garbiak eduki behar dituzte, osasun-alorreko agintariek adierazitakoaren arabera. Parte-hartzaileek ezin badute maskara izango dutela ziurtatu, elkarteak edo erakundeak hartu beharko du bere gain maskaren hornidura.

    Komunak eta gelak. Ura (ahal dela, epela) eta xaboia eskura jarri behar dira.

    Disoluzio hidroalkoholikoa jarduera gauzatuko den eremuetan, eta leku estrategiko eta publikoetan, jangeletan eta instalazioetarako sarreretan.

    Erabilera bakarreko zapiak espazio komunetan eta jarduera gauzatuko den eremuetan.

    Babes-maskarak eta norbera babesteko ekipamendua langileentzat, bereziki eskularruak eta maskarak, esposizioko eta transmisioko arrisku-mailaren arabera, osasun-alorreko agintariek adierazita bezala.

    Garbiketarako materiala, ugaritutako eguneroko higiene-egitekoak gauzatu ahal izateko (besteak beste, lixiba eta Osasun Ministerioak desinfektatzeko baimendutako produktuak): https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf

  2. Materiala erreserban:

    Elkarteak edo erakundeak erabilera orokorreko maskarak eduki behar ditu aldatzeko, aurreikusitako parte-hartzaileentzat eta haien begiraleentzat. Garbitasuneko profesionalentzako eta kutsatze-kasuetarako gomendatutako maskarak eta norbera babesteko ekipamendua ere eduki behar ditu. Hori guztia osasun-alorreko agintariek adierazita bezala.

    Jardueraren antolatzaileek garbitasuneko behar beste material izan behar dute, ugaritutako eguneroko higiene-egitekoak gauzatu ahal izateko.

  1. Neurri espezifikoak langileentzat.

  1. Begirale boluntarioei buruzko neurriak.

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Recomendaciones_VOLUNTARIADO.pdf

  2. Praktiketako begiraleei buruzko neurriak.

    Praktiketako begiraleek parte hartzea baimenduko da, nahiz eta horrek talde bakoitzeko parte-hartzaileen kopurua ugaritzea dakarren, betiere indarrean dagoen araudia betetzen bada.

  3. Osasun-baldintzak direla-eta profesional zaurgarrientzako neurriak.

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf

Antolatzaileak garatu beharrekoa, parte-hartzaileei eta legezko tutoreei emateko. Jardueraren aurretiazko jakinarazpenari erantsi beharko zaio.

PREBENTZIO-NEURRIAK

  1. Kontrol-neurriak, jarduerari ekitean: nork bere burua kanpoan uztea, eta sintomen zaintza aktiboa parte-hartzaileen eta profesionalen artean.

    COVID-19 gaitzarekin bateragarriak diren sintomen zerrenda oraindik orain luzatu da, eta honako hauek dira: sukarra, eztula edo airea falta delako sentsazioa eta eztula, eta sintoma atipikoak, hala nola odinofagia, anosmia, ageusia, giharretako minak, beherakoak, bularraldeko mina eta zefaleak.

    Parte-hartzaileak ez du bertaratu behar edo ezin du jardueran parte hartu COVID-19 gaitzarekin zerikusia izan dezakeen ezein sintoma sumatzen badu.

    Parte-hartzaileak ez du bertaratu behar edo ezin du jardueran parte hartu gutxienez 14 egunez, COVID-19 gaitza izan duen pertsona batekin hurbileko kontaktua izan badu pertsona horrek sintomak zituen bitartean (bizikideak, familiakoak eta leku berean gutxienez 15 minutuz 2 metroko tartera baino gutxiagora egon diren pertsonak) edo pertsona harekin espazio berean pertsonen arteko distantzia gorde gabe egon bada, nahiz eta sintomarik ez eduki. 14 eguneko epealdi horretan, jarraipena egin behar da, gaixotasunaren zantzuak agertzen diren zaintzeko.

    Parte-hartzaileak jardueran parte hartu ahal izango du, bere erantzukizunpean, zaurgarria bada edo zaurgarria den pertsona batekin bizi bada; zaurgarria izan daiteke adinagatik, haurdun egoteagatik edo lehendik gaitzen bat edukitzeagatik (hala nola hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoa, minbizia edo immunoeskasia).

  2. Transmisioa prebenitzeko neurriak.

    Parte-hartzaileek edo haien legezko tutoreek izango dute COVID-19 gaitzarekiko norberaren egoeraren erantzukizuna, COVID-19 gaitzarekin zerikusia duen adierazitako sintomaren bat baldin badu.

    Higiene-jardunbide osasungarriak irakastea, sustatzea eta indartzea, langile eta parte-hartzaile guztien artean. Jarduerari hasiera eman aurretik, antolatzaileek informazioa eskuorri digital baten bidez jakinaraziko dute, eta han berariaz adieraziko dute zer neurri ezarri dituzten segurtasunaren, jokabidearen eta higienearen alorrean, bai eta erabiltzaileek zer jarraibide bete behar dituzten instalazio barruan ere. Hartara, aldez aurretik egongo dira arau horien jakinaren gainean.

    Jardueraren arduradunek zainduko dute jarduera segurua dela; horretarako, ezarritako segurtasun-protokolo eta -neurri guztiak behar bezala beteko dituzte.

    Garbiketako eta desinfektatzeko egitekoak ugaritzea, laneko higienearen eta osasunaren alorreko agintari eskudunek emandako gomendioak betez. Instalazioetan higieneko eta prebentzioko neurrien seinaleak jartzea, haien berri izan dezaten pertsona guztiek; horrezaz gain, seinale bereziak jartzea eremu jakinetan, hala nola komunetan, jangeletan, korridoreetan eta ikasgeletarako sarreretan.

    JARDUKETA, COVID-19 GAITZAREN KASU POSITIBOREN BAT HAUTEMANEZ GERO JARDUERAN

    Norberaren konpromisoa segurtasuneko eta higieneko neurriekiko. Jarduerei ekin aurretik, familiei edo izena eman dezaketen parte-hartzaileei helaraziko zaien informazioan, gogorarazi behar zaie, bai haiei eta bai antolatuko dituzten pertsonei, nork bere osasunaren erantzukizuna duela eta higieneko eta prebentzioko neurriak errespetatu behar dituztela, eta ez dutela jardueretan parte hartzera joan behar inola ere, baldin eta sintomak edo ondoezak badituzte.

    Jarduketa, parte-hartzaileren batek COVID-19 gaitzaren sintomak izan daitezkeenak baldin baditu.

    Transmisio komunitarioko egoeran gaudenez, oso kontuan hartu behar da COVID-19 kasuak izan daitezkeela gaitzarekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsona guztiak. Halako kasuak behaketa bidez identifikatuko dira, edo parte-hartzaileek berek jakinarazita. Parte-hartzaile batek COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituenean edo jardueran zehar langile batek sintoma horiek detektatzen dituenean, norberak erabiltzeko gela batera eramango da, prozeduran identifikatuta. Gela horretan aireztapen egokia eta poltsadun pedalezko paperontzi bat egongo dira, eta bertan botako dira erabili eta botatzeko maskara eta zapiak. Era berean, parte-hartzaileari maskara kirurgiko bat emango zaio, eta beste bat zaintzen duen pertsona helduari. Kasu bakoitzean dagokion familiari, tutoreari edo hurbilekoari jakinaraziko zaio eta aisialdiko jarduera garatzen den lurralde-eremuan ezarritako osasun-arloko edo osasun publikoko dispositiboarekin harremanetan jarriko gara; dispositibo hori argi eta garbi ezarrita egon behar da prozeduran (osasun-zentroa edo larrialdietako erreferentzia-telefonoa), kasua ebaluatu ahal izateko. COVID-19 pandemiaren trantsizio-fasean diagnostikoa, zaintza eta kontrola egiteko estrategiaren arabera, hari dagokion lehen mailako arretako taldeak egin behar dio balorazio klinikoa eta eskatu behar du proba diagnostikoa egitea, kasua baieztatzeko, jakinarazteko eta jarraipen klinikoa egiteko, bai eta haren kontaktuak aztertzen hasteko ere (Osasun Publikoaren Zerbitzuarekin elkarlanean, antolaketa-esparruaren arabera). Langileren batek sintomak baditu, hari dagokion Lehen Mailako Arretako taldearekin jarri behar da harremanetan, bere hiriko erreferentziazko telefonoaren bidez eta/edo Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren bidez, eta haiek emandako jarraibideak beteko dira.

    Osasun Publikoaren Zerbitzuari dagokio, Lehen Mailako Arretarekin eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin elkarlanean, langilea bada, hautemandako kasu positiboen kontaktuen azterketa antolatzea.

    Jarduketa, COVID-19aren kasu positiboa identifikatu ondoren. Elkartearen edo erakundearen protokoloa jarriko da abian, eta une oro beteko dira osasun-alorreko agintarien gomendioak.

    Kasuen eta parte-hartzaileen eta profesionalen arteko kontaktuen kudeaketa egiteko, zaintza- eta kontrol-estrategiaren dokumentuan jasotakoa beteko da. Ez dagokie aisialdiko profesionalei, ez kontaktuen azterketa egitea, ez jarduera bertan behera utzi edo ez baloratzea. Gomendatzen da, ordea, osasun-alorreko agintariek eskatutako zereginetan laguntzea eta lana erraztea. Egin kontsulta hemen: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/COVID19_Estrategia_vigilancia_y_control_e_indicadores.pdf

    Beharrezkoa izanez gero, parte-hartzaileen etxerako itzulera koordinatuko da, eta jarduerak egiten jarraitzeko estrategiak abiaraziko dira, beste aukera batzuk aztertuta.

    PRESTAKUNTZA EZ-FORMALEKO ESKOLA ETA ERAKUNDEEK KONTUAN HARTU BEHARREKO INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO GARRANTZITSUA

    Lantokietako jardunbide egokiak: COVID-19 kutsadurari aurrea hartzeko neurriak (apirilaren 11n eguneratua). Eskuragarri hemen: https://www.mscbs.gob.es/gabinetePrensa/notaPrensa/pdf/GUIA110420172227802.pdf

    COVID-19 gaitzaren sintomak izanez gero nola jokatu jakiteko dekalogoa. Espainiako Osasun Ministerioa. Eskuragarri hemen: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200325_Decalogo_como_actuar_COVID19.pdf

    Ameriketako Estatu Batuetan haur-eskolatik 12. gradura arte dauden eskoletako administrarientzako barneko gida eta haurren zainketako programak. Eskuragarri hemen: https://espanol.cdc.gov/coronavirus/2019-ncov/community/schools-childcare/guidance-for-schools.html

    Key Messages and Actions for COVID-19 Prevention and Control in Schools: March 2020. World Health Organization, UNICEF. Eskuragarri hemen: https://www.who.int/docs/default- source/coronaviruse/key-messages-and-actions-for-COVID-19-prevention-and-control-in-schools-march-2020.pdf?sfvrsn=baf81d52_4

    Koronorabirusak (COVID-19) eragindako gaixotasunari buruzko orientabide teknikoa: ikastetxe, lantoki eta erakundeentzako orientabidea. World Health Organization. Eskuragarri hemen: https://www.who.int/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019/technical-guidance/guidance-for-schools-workplaces-institutions

    Zer esango diet haurrei konorabirusari buruz? Espainiako Osasun Ministerioa. Eskuragarri hemen: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/img/COVID19_que_digo_a_poblacion_infantil.jpg

    COVID-19ari buruko informazio eguneratua eta baliabideak, Espainiako Osasun Ministerioa. Eskuragarri hemen: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/home.htm

    Osasun-larrialdiren bat baduzu, deitu zenbaki honetara: 112.

Antolatzaileak garatu beharrekoa, jarduerako parte-hartzaileek eta begiraleek inplementatzeko.

JARDUERAK IRAUN BITARTEKO PREBENTZIO-NEURRIAK PARTE-HARTZAILEENTZAT

  1. Ez duzu jarduerara bertaratu behar, baldin eta...

    COVID-19 gaitzarekin lotutako sintomaren bat baduzu (eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, etab.). Sintomaren baduzu, COVID-19aren inguruan zure autonomia-erkidegoan dagoen telefono bidezko arreta-zerbitzuarekin edo zuri dagokizun lehen mailako arretako zentroarekin jarri behar duzu harremanetan, eta haiek emandako jarraibideak bete behar dituzu. Ez duzu jende gehiago dagoen lekuetara joan behar, baieztatzen dizuten arte ez dagoela arriskurik, ez zuretzat eta ez gainerakoentzat. Sintomak izanez gero nola jokatu jakiteko dekalogoa kontsultatu hemen. (https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200325_Decalogo_como_actuar_COVID19.pdf)

    COVID-19 gaitza izan duen pertsona batekin hurbileko kontaktua izan baduzu pertsona horrek sintomak zituen bitartean (bizikideak, familiakoak eta leku berean gutxienez 15 minutuz 2 metroko tartera baino gutxiagora egon diren pertsonak) edo pertsona harekin espazio berean pertsonen arteko distantzia gorde gabe egon bazara. Halakorik gertatuz gero, 14 eguneko jarraipena egin behar duzu, gaixotasunaren zantzuak agertzen diren zaintzeko.

    Parte hartu ahal izango duzu, zure erantzukizunpean, zaurgarria bazara edo zaurgarria den pertsona batekin bizi bazara; zaurgarria izan daiteke adinagatik, haurdun egoteagatik edo lehendik gaitzen bat edukitzeagatik (hala nola hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoa, minbizia edo immunoeskasia). Baina hori oso arriskutsua izan daiteke, bai zuretzat eta bai zurekin bizi direnentzat.

  2. Jarduerarako joan-etorriak.

    Ahal duzun guztietan, lehentasuna eman pertsonen arteko 2 metro inguruko distantzia ondoen ziurtatzen duten mugikortasun-aukerei. Horrenbestez, egungo egoeran hobe da banakako garraioa.

    Joan-etorriak oinez, bizikletaz edo motoz egiten badituzu, ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea. Oinez zoazenean, pertsonen arteko distantzia errespetatu, edo maskara jantzi.

    Joan-etorriak autoz egin behar izanez gero, neurri zorrotzak hartu autoa garbitzeko, eta saihestu eserleku-ilara bakoitzeko pertsona batek baino gehiagok bidaiatzea, eta gorde ahalik eta distantzia handiena bidaiarien artean.

    Taxia edo ibilgailu gidariduna hartuz gero, eserleku-ilara bakoitzeko pertsona bakarra eseriko da, eta ahalik eta distantzia handiena gorde behar da bidaiarien artean.

    Garraio publikoan bidaiatuz gero, pertsonen arteko distantzia gorde gainerako bidaiariekiko. Autobus publikoen kasuan, gidariak zainduko du pertsonen arteko distantzia errespetatzen dela. Nahitaez erabili behar da maskara higienikoa, ez-medikoa, garraio publikoan.

    Erabili zure burua babesteko ekipamendua, etxetik ateratzerakoan.

  3. Jardueraren antolaketa-neurriak.

    Jardueraren antolatzaileek zer arrisku dauden eta norbanako gisa zer osasun- eta higiene-neurri bete behar diren jakinarazi behar diete parte-hartzaileei.

    Jardueraren antolatzaileek ziurtatu behar dute parte-hartzaileek maskarak badituztela, edo bestela eskuragarri jarriko dizkiete, osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala.

    Jardueraren antolatzaileek parte-hartzaileen eskuragarri jarri behar dituzte beharrezko higiene-produktuak, norbanako gisa gomendioak bete ahal izateko, jarduera jakin bakoitzaren arabera. Oro har, nahitaez eduki behar dute behar beste xaboi, disoluzio hidroalkoholiko eta erabilera bakarreko zapi.

    Eragotzi egingo da, ahal den neurrian, partekatzeko materiala erabiltzea jardueran. Erabiliz gero, neurri gehiago hartuko dira eta desinfektatu egingo dira erabili eta gero beti.

    Arau orokor gisa, ez da baimenduko ez bazkaltzea eta ez afaltzea jardueraren joanean. Nork bere janaria edo askaria eraman ahal izango du, baina debekatuta dago partekatzea.

    Higiene- eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa emateko, kartelak jarriko dira instalazioetan jende gehien ibiltzen den lekuetan, erakundeen web-orrietan eskuragarri jarriko da eta dokumentuak helaraziko zaizkie, ahal dela telematikoki.

  4. Prebentzio- eta higiene-arauak jarduerako begiraleentzat eta parte-hartzaileentzat.

    Parte-hartzaileek gehienez ere 15 laguneko talde bakanduetan egingo dituzte jarduera guztiak, begiraleak barne. Begiraleek une oro gainbegiratuko dute dagokien taldea, eta higiene- eta segurtasun-neurriak jakinarazi eta betetzen direla zainduko dute.

    Begiraleek eta parte-hartzaileek maskara garbiak eduki behar dituzte, osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala. Parte-hartzaileek ezin badute maskara izango dutela ziurtatu, elkarteak edo erakundeak hartu beharko du bere gain maskaren hornidura.

    Ahal dela, pertsonen artean 2 metroko segurtasun-tartea errespetatuko da. Osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala erabiliko dira maskarak; nolanahi ere, bereziki garrantzitsua da leku itxietan erabiltzea, bai eta aire zabalean ere, baldin eta segurtasun-tartea gorde ezin bada.

    Eskuak maiz garbitu ura eta xaboiarekin, eta ezinezkoa denean disoluzio hidroalkoholiko batekin, 40 segundoz. Garrantzitsua da bereziki eztula edo doministiku egin ondoren, edo jarduerak eremu partekatuetan egin aurretik eta ondoren. Jarduera egin bitartean besaurreak estali gabe edukiz gero, komeni da besaurreak ere garbitzea. Zikinkeria agerian badago, erabili ura eta xaboia; izan ere, gel hidroalkoholikoa ez da nahikoa eskuak behar bezala garbitzen direla bermatzeko.

    Eztul eta doministiku egitean, estali sudurra eta ahoa erabilera bakarreko zapi batekin, eta, gero, bota tapadun zabor-ontzi batera. Zapirik eduki ezean, erabili ukondoaren barrualdea, eskuak ez kutsatzeko.

    Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen. Saiatu eskua ez ematen agurtzeko eta beste edozein kontaktu fisikorik ez edukitzen.

    Gomendatzen da eskuak lehortzeko edo «arnas etiketa» betetzeko langileek erabilitako zapiak (erabilera bakarrekoak) tapa duten paperontzi edo edukiontzietara botatzea, eta, ahal dela, ontzi horiek oinarekin irekitzen direnak izatea.

    Higiene pertsonaleko material guztia (maskarak, latexezko eskularruak, etab.) errefusaren edukiontzira bota behar da (etxeko hondakinak gaika bereizi ondoren, birzikla ezin daitekeen hondakinen edukiontzira).

    Sintomak sumatzen hasiz gero, neurriak zorroztu, urruntze sozialekoak zein higienekoak, eta jakinarazi jardueraren arduradunei, haiek ahalik eta azkarren jar daitezen harremanetan osasun-zerbitzuekin.

    SEGURTASUN-NEURRI ESPEZIFIKOAK BEGIRALEENTZAT, ANTOLATZAILEENTZAT ETA LANGILEENTZAT

  5. Neurri orokorrak begiraleentzat eta langileentzat.

    Maskarak osasun-alorreko agintariek emandako gomendioetan (unean-unean indarrean daudenak) adierazita bezala erabiliko dira; nolanahi ere, bereziki garrantzitsua da leku itxietan erabiltzea, bai eta aire zabalean ere, baldin eta segurtasun-tartea gorde ezin bada. Eskularruak erabiltzea ez da gomendatzen oro har, baina bai elikagaiak manipulatzeko, pixoihalak aldatzeko eta garbiketa-lanak egiteko.

    «Jarduerak iraun bitarteko prebentzio-neurriak, parte-hartzaileentzat» atalean adierazitako agindu guztiak begiraleek eta antolatzaileek ere errespetatu behar dituzte.

    Langileek txandaka lan egitea baimendu behar da.

    Txartelarekin ordaintzea lehenetsi behar da; beraz, ziurtatu behar da saltokiko terminalak (eskudirurik gabeko ordainketetarako) instalatuta daudela.

  6. Garbitzaileen babesa.

    Garbitasunaz arduratzen diren langileak behar bezala babestuta daudela ziurtatu behar da. Lan guztiak erabilera bakarreko maskararekin eta eskularruekin egin behar dira.

    Garbiketa-lanak amaitu eta eskularruak eta maskara erantzi ondoren, langileek ondo garbitu behar dituzte eskuak, urarekin eta xaboiarekin, gutxienez 40-60 segundoz.

    Laneko uniformeen edo antzekoen kasuan, poltsetan sartu, poltsak itxi eta ohiko garbiketa egiten den lekura eramango dira poltsak. Gomendatzen da 60 eta 90 gradu arteko tenperaturako garbiketa-zikloan garbitzea.

    SEGURTASUN- ETA HIGIENE-PROTOKOLOEI BURUZKO INFORMAZIOA ERABILTZAILEENTZAT, TUTOREENTZAT, BEGIRALEENTZAT ETA PROFESIONALENTZAT

    Jarduerarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten pertsona guztiek eranskin honetan eta nahitaezko osasun-protokolo hauetan jasotako edukien berri izan behar dute.

  7. Aldian-aldian eguneratu eta orokorrean aplikatu beharreko osasun-protokoloak eta -jarraibideak:

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Medidas_higienicas_COVID-19.pdf

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/COVID19_Mascarillas_higienicas_poblacion_general.pdf

    https://www.boe.es/boe/dias/2020/05/20/pdfs/BOE-A-2020-5142.pdf

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/COVID19_Mascarillas_higienicas_poblacion_general.pdf

    https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/030520_GUIA_COMPRA_MASCARILLAS.pdf

  8. Informatzeko moduak:

    Azken eguneraketak eta protokoloak ahalik eta lasterren jakinaraziko zaizkie webgunearen erabiltzaileei.

    Begiraleek emango dute osasun-protokoloen berri.

    Informazio orokorra agerian duten kartelak jarri beharko dira: bete beharreko jarraibideei, jarduerak egiteko moduari zein kontuan hartu beharreko neurriei, norberak eraman beharreko materialei eta beste gai batzuei buruzko jakinarazpen-zirkularrak / ohar informatiboak.

    Kartel informatiboak leku estrategikoetan jarriko dira; hau da, jarduera leku itxiren batean gauzatuko bada, instalazioetarako sarreran, korridoreetan eta eremu komunetan jarriko dira eskuen higieneari eta arnasketako higieneari buruzko kartel informatiboak.

Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko erakundeek edo instalazioen kudeatzaileek inplementatzeko.

KONTINGENTZIA-PLANA ETA INSTALAZIOEN EGOKITZEA, HIGIENE-ESKAKIZUNEN ARABERA

Kontingentzia-plan bat diseinatuko da. Plan horretan, esposizio-arriskua handiagoa den eremuak bereiziko dira, eta transmisioa errazten duten fokurik ez sortzeko neurriak erabakiko dira. Horretarako, ezinbestekoa da eremu horiek erabiltzeko jarraibideak ezartzea, zer neurri bete behar diren adieraztea eta garbiketa zorrotzagoa eta sakonagoa planifikatzea. Eremu hauetan garbiketa eta prebentzio-neurriak zorrotzagoak izango dira:

Instalaziorako sarrerak.

Batetik bestera joateko eremu komunak.

Ikasgelak eta tailerrak.

Sukaldea.

Jangelak eta zerbitzuak.

Logelak.

ESPOSIZIO-ARRISKU BEREZIA DUTEN EGOERETARAKO EDO JARDUERETARAKO NEURRIAK

Jangelen, logelen eta adierazitako eremuen gehieneko edukieraren portzentajeari dagokionez, jarduera egiten den lurralde-eremuan aplikagarria den araudiak leku publikoetarako xedatzen duen edukiera aplikatuko da, eta, horrezaz gain, pertsonen arteko distantzia 2 metro ingurukoa izango da. Mahaiak, aulkiak eta oheak segurtasun-distantzia betetzeko moduan jarriko dira. Higiene pertsonaleko, garbiketako, urruntze sozialeko edo hesi-gailuetako neurri orokorrak zorroztu egingo dira. Horretarako, prestakuntzako eta informazioko ekintzak egingo dira, higiene pertsonala eta eremuetako higienea sakonduko da, eta, horrezaz gain, NBEak edo pantailak komeni diren baloratuko da, begiraleek eta parte-hartzaileek egiten dituzten jardueren nolakotasunaren arabera izango duten esposizio-egoera kontuan hartuta.

Espazioak handitzea eta kutsa daitezkeen azalerak murriztea, beharrezkoak ez diren altzari eta apaingarri guztiak kenduta.

Eremu komunak. Edukieraren % 60.

Sukaldea. Parte-hartzaileek ezin dute sukaldean sartu, ez eta sukalde-zerbitzukoei lagundu ere.

Jangelak edo antzeko eremuak. Edukieraren % 60, mahaikideen artean 2 metroko tartea, txandak ezarri eta txanda-aldaketa bakoitzean garbitu edo manparak jarri. Erabiltzaileen eskura disoluzio hidroalkoholikoa jarri behar da, sartzean eta irtetean eskuak desinfekta ditzaten. Mahaietan ez da jarriko apaingarririk, ez eta norberak hartzeko produktuak ere (ahozapitakoak, zotz-ontziak, ozpin-olio ontziak eta antzekoak), eta erabilera bakarreko monodosiak lehenetsiko dira, edo, erabiltzaileak eskatuta, beste formatu batzuetan zerbitzatutakoak. Ahal dela, erabilera bakarreko ontziak erabili behar dira, mahai-zapiak barne. Buffet-sistema saihestu behar da, edo beste sistema bat ezarri behar da, jende-pilaketak eragozteko, segurtasun-tartea ziurtatzeko eta erabilera komuneko tresneria erabiltzea saihesteko.

Vending makinak. Garbiketa-planean araututakoari jarraituz desinfektatu behar dira.

Banakako gelak eta logelak. Pertsona bakar batek erabil ditzake.

Gela eta logela partekatuak. Logela partekatuen edukierak % 60 beteko dira; ohatzeak badaude, ohatze bakoitzean pertsona bakar batek egingo du lo; logela horietan, jarduera batera egin duten gazteek egingo dute lo, haien begiralearen edo elkarteko zein erakundeko pertsona heldu arduradunaren zaintzapean. Erabiltzen diren oheen artean, gutxienez 2 metroko segurtasun-tartea errespetatuko da edo hesi-neurriak instalatuko dira. Nork bere ohea egingo du. Ohe-arropa poltsetan sartuta edo paketatuta emango zaie, garbi dagoela ziurtatzeko eta kutsatzea eragozteko. Gelarako sarreran disoluzio hidroalkoholikoa jarri beharko da.

Komunak eta dutxak. Jardueretan, komunak itxita egongo dira, eta banaka erabiltzeko irekiko dira, pertsona arduradunak gainbegiratuta. Pertsona hori arduratuko da erabili ondoren desinfektatzeaz. Gel-isurgailuak eta lehortzeko papera jarri behar dira komunetan. Dutxetan ez dira alfonbrak jarriko, eta dutxatzeko oinetako egokiak erabiltzeko eskatuko zaie.

Taldeko jarduerak eta tailerrak. Taldetan egingo dira, ondo bereizitako eremuetan, eta taldeetako bakoitzak begirale bat izango du.

Haurrentzako jolastokietan (halakorik balego), baldin eta erabil badaitezke agintari eskudunek baimenduta, eta betiere haiek emandako jarraibideei jarraituz erabilita, eremuak, jolasak eta instalazioak maizago garbitzeko zein desinfektatzeko programa bat ezarriko da. Higieneko neurriak jarri behar dira jolas-eremurako sarreran (eskuak garbitu edo, bestela, disoluzio desinfektatzailea erabili). Haurrak zaintzeko ardura duten pertsonek higiene pertsonal handia izango dute, eskuak maiz garbitu eta/edo desinfektatuz.

Igerilekuetan, osasun-alorreko agintari eskudunak ematen dituen jarraibide eta gomendio eguneratuak hartuko dira kontuan: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/recomendacionesAperturaPiscinas.pdf

Gimnasioa baldin badago: bi metroko segurtasun-tartea errespetatuko da. Lekuak lurrean markatu behar lirateke. Kontaktuko ariketak saihestu behar dira. Aire zabalean egin daitezkeen jarduerak espazio irekietan egingo dira. Nolanahi ere, aretoak etengabe edo egunean zenbait aldiz aireztatuko dira. Erabilera komuneko iturriak zigilatu egin behar dira, salbu eta jario jarraitukoak, aktibatze automatikokoak edo oinarekin eragitekoak badira. Kirol-ekipamendu guztietan eskuoihala erabiltzeko eskatu behar zaie erabiltzaileei. Makinak erabiliz gero, makinetako bakoitza garbitu eta desinfektatu behar da, erabili eta gero. Hori bera aplikatuko zaie gimnasioko elementu komunei, hala nola pisuei, fitness baloiei eta halterei; hala ere, ezin bada ziurtatu horiek garbitu eta desinfekta daitezkeela, kendu egingo dira. Gimnasioetan ezin badira segurtasun-baldintzak ziurtatu, instalazio horiek aldi baterako itxi egin behar dira.

Erabilera komuneko lan-ekipoek eta instalazioek esposizio- edo transmisio-arriskua handitzea eragin dezakete; beraz, materialak eta ekipamenduak ez partekatzea eskatzen duten jarduerak diseinatzen saiatu behar da.

LANGILEENTZAKO ESKAKIZUNAK

Langileek diseinatutako kontingentzia-plana zertan datzan jakin behar dute, eta, espezifikoki, arriskuaren kudeaketaren esparruan zer erantzukizun dituzten.

Langileak oro har, eta begiraleak

Informazio argia eta ulergarria edukitzea, eta ezartzen diren neurri espezifikoei buruzko prestakuntza berariazkoa eta eguneratua izatea, dagokion osasun-agintaritzak prestatua.

Agurtzeko eskua ez ematen eta beste edozein kontaktu fisikorik ez edukitzen saiatzea, ez langileekin eta ez bezeroekin. Segurtasun-distantzia errespetatu behar da, ahal den guztietan.

Higiene pertsonaleko hondakin oro -bereziki, erabilera bakarreko zapiak- ahalik eta lasterren botatzea propio prestatutako eta eskuz irekitzen ez diren paperontzi edo edukiontzietara.

Eskuak ondo-ondo garbitzea doministikua, eztula edo zintz egin ostean, eta kutsatuta egon daitezkeen gauzak edo azalerak (dirua, establezimenduetako kartak, etab.) ukitu ostean. Eraikinaren ezaugarri fisikoak direla-eta langileek ezin dituztenean eskuak aldian-aldian garbitu, disoluzio hidroalkoholikoaren erabilera ziurtatu behar da.

Desinfektatzea maiz, lanaldi osoaren joanean, norberak erabiltzen dituen objektuak (betaurrekoak, eskuko telefonoak, etab.) eta lantokiko elementuak (pantaila, teklatua, sagua, etab.) urarekin eta xaboiarekin ahal denean, edo, bestela, disoluzio hirdroalkoholiko batekin.

Gailu elektronikoak desinfektatzeko, produktu espezifikoak erabili behar dira eta zapi batekin igurtzi, edo zapi desinfektatzaile bereziak erabili behar dira.

Ez erabiltzailea beste langile batzuen laneko ekipoak edo gailuak. Ekipo edo gailu jakin batzuk langileek txandaka erabili behar izanez gero, horiek txandatik txandara garbitzeko eta desinfektatzeko jarraibideak eman behar ditu aterpeak, kutsatzeko arriskua murrizte aldera.

Ilea jasota edukitzea, eta eraztunak, eskumuturrekoak, belarritakoak eta antzekoak ez eramatea.

Laneko arropa garbi edukitzea.

Eskakizun espezifikoak garbitzaileentzat

Garbitzaileek norbera babesteko ekipamendu egokia erabili behar dute, horretarako kontuan hartuta kasuan kasuko arrisku-maila. Gutxienez, maskara eta eskularruak erabili behar dituzte langileek. Eskularruak binilo/akrilonitrilozkoak izan beharko lirateke. Lan guztiak erabilera bakarreko maskararekin eta eskularruekin egin behar dira.

Ekipamendu-mota hau gomendatzen da: Nitrilozko eskularruak, erabilera bakarrekoak edo ez (edonola ere, egin beharreko lanerako egokienak). Arnas babesa, partikulak eragozteko (FFP2 maskara). Armazoi integraleko babes-betaurrekoak. Erabilera bakarreko amantala.

Garbiketa-lanak amaitu eta eskularruak eta maskara erantzi ondoren, langileek ondo garbitu behar dituzte eskuak, urarekin eta xaboiarekin, gutxienez 40-60 segundoz.

Laneko uniformeen edo antzekoen kasuan, poltsetan sartu, poltsak itxi eta ohiko garbiketa egiten den lekura eramango dira poltsak. Gomendatzen da 60 eta 90 gradu arteko tenperaturako garbiketa-zikloan garbitzea.

Zerbitzu hori azpikontratatuta badago, langileek norbera babesteko beharrezko ekipamendua dutela eta ezarritako prozeduren arabera dihardutela ikuskatuko da.

Eskakizun espezifikoak sukaldeko langileentzat

Elikagaiak prestatzen eta/edo manipulatzen dituzten langileek berariaz bete behar dituzte, AAKPK sisteman ezarritako neurriez gain, honako hauek:

Ilea jasota eramatea. Laneko arropa egunero garbi edukitzea. Eraztunak, eskumuturrekoak, belarritakoak eta antzekoak ez eramatea. Azazkalak moztuta eta txukun edukitzea.

Maskara eta eskularruak erabiltzea.

Sukaldean sartu aurretik eskuak garbitzea, bai eta elikagaiak manipulatu/prestatu aurretik eta ondoren ere.

Jangelako langileek ere maskara eta eskularruak erabili behar dituzte.

Jatetxe-arloko zerbitzuei dagokienez, COVID-19 gaitzarekiko arrisku higieniko eta sanitarioak murrizteko neurrietara (ICTE, 2020) jo behar du establezimenduak.

Sintomak dituzten langileekin jokatzeko moduari buruzko jarraibideak

Jarraibideak zehaztu eta ezarri behar dira, langileren batek lanean sintomak sumatzen dituen kasuetarako, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuetakoek emandako ildoak betez.

AIREZTAPENA ETA KLIMATIZAZIOA

Koronabirusak objektu bizigabeetan biziraun dezake eta 5 egunez egon daitezke bizirik 22 ºC-tik 25 ºC-ra bitarteko tenperaturan eta % 40-50eko hezetasun erlatiboan (hori ohikoa da aire girotua duten barneko giroetan). Halakoetan, instalazioen garbiketa areagotu egingo da, bereziki eremu komunena (eskailerak, korridoreak, igogailuak, aldagelak, zerbitzu higienikoak, etab.). Aireztapenari dagokionez, aireztapen naturala lehenetsiko da eta maiz aireztatuko da; aire-iragazkiak sakon garbituko dira eta klimatizazio-sistemen aireztatze-maila handituko da, airea maizago berritzeko.

Jarduera leihoak eta ateak zabalik daudela egingo da, eta aireztapen naturalari emango zaio lehentasuna; egunean zenbait aldiz edo etengabe aireztatuko da.

Klimatizazio artifizialera jo behar izanez gero, klimatizazio-sistemen aireztatze-maila handitu beharko da, airea maizago berritzeko. Areto orokorrak eta banakako gelak gutxienez 6 aldiz aireztatuko dira orduko. Aire girotuko ekipo guztiak astero berrikusi behar dira (ponpak doitzea, kontagailuak eta automatismo elektrikoak garbitzea, olioa eta gas hoztailea berrikustea zein berritzea, iragazkiak eta kondentsadoreak garbitzea, barneko zein kanpoko ekipoak egiaztatzea eta kontrolatzea, etab.). Azterketa horiek astero egin beharko dira, sukaldean eta jangeletan jarritako ekipoetan. Instalazioan dauden klimatizazioko ekipoen iragazkiak astero garbitu behar dira, eta haien mantentze-lana ere astero egingo da; lan horiek egin ondoren ezin bada ziurtatu ondo ibiliko direla, beste iragazki batzuk jarriko dira.

INSTALAZIOEN GARBIKETA

Printzipio orokorrak

Egunean zenbait aldiz garbitu eta desinfektatuko dira. Beharrezkotzat joz gero, egunaren joanean epe laburrez itxi egingo dira instalazioak, garbitu ahal izateko.

Lan-lekuen garbiketa areagotu egingo da, bereziki eremu komunena (eskailerak, korridoreak, igogailuak, aldagelak, zerbitzu higienikoak, etab.) eta kutsatzeko arrisku bereziko eremuena (komunak, komodak eta askotan ukitzen diren gainazalak).

Garbiketa-prozesu erregularrak ezarri behar dira, bereziki birusak luzaroago irauten duela dirudien gainazaletarako (plastikoak, kobrezkoak ez diren metalak). Hezkuntza ez-formaleko jardueretan erabilitako materiala ere garbitu beharko da.

Ohiko detergenteak aski dira, baina lixiba edo bestelako produktu desinfektatzaileak ere erabil daitezke garbiketa-errutinetan, betiere segurtasun-baldintzak betez. Esteka honetan kontsultatu dezakezu baimenduta dauden produktu biruziden zerrenda: (https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf)

Ibilgailuak eta makina higigarriak erabiltzeari dagokionez, osasun-alorreko agintari eskudunak garbiketaz zein desinfektatzeaz gomendatutako neurriak beteko dira, bai eta ibilgailu bakoitzeko gehieneko pertsona-kopuruaz eta esertzeko moduaz gomendatutakoak ere.

Eskakizun espezifikoak

Sakon garbitzea eremu komunak eta arriskukoak. Egunero hiru aldiz garbituko dira.

Astean behin, edo uneko jarduera amaitutakoan, itxi egingo da, sakon garbitzeko gelak, eremu komunak (eskailerak, korridoreak, igogailuak, aldagelak, zerbitzu higienikoak, etab.) eta kutsatzeko arrisku bereziko eremuak (komunak, komodak eta askotan ukitzen diren gainazalak).

Baterako erabilerako komunen eta dutxen garbiketa espezifikoa egitea, eta jende gehiagok erabiltzen dituzten ordu-tarteetan neurriak zorroztea, eta, beraz, ukitzen diren azalera guztiak produktu desinfektatzaileekin garbitzea, lainoztagailua jarrita, erabiltzen diren aldi bakoitzaren aurretik eta/edo ondoren.

Egunero garbitzea sukaldea eta jangelak. Janari-zerbitzuko langileak sartu aurretik eta zerbitzu bakoitzaren ondoren, sakon garbituko dira jangelak, sukaldea, biltegiak, langileen komunak eta modulu honetan sartzen diren gainerako guneak. Zehazki, honako hauek sartzen dira: zoruak ekortzea eta garbitzea xaboi koipegabetzaileekin, koipe-mota oro, erregai erreen edo lohi koipetsuen hondakinak desagerrarazteko; mahaiak eta aulkiak garbitzea; ateak eta leihoak garbitzea. Horiek guztiak gosaldu eta bazkaldu ondoren garbituko dira.

Logelen ohiko edo oinarrizko garbiketa egitea eta logelak txukuntzea. Gelak parte-hartzaileak han ez daudela sakon garbitzeko ordutegia zehaztu behar da. Egungo COVID-19aren testuinguruan, gelen garbiketak bere baitan berariaz hartu behar du gela egunero aireztatzea, eta eskuoihalak zein maindireak aldatzea (erabiltzaileak alde egiten duenean eta astean gutxienez behin). Horretaz gain, bereziki erreparatuko zaio hormen, zoruen, sabaien, ispiluen eta leihoen, altzarien, ekipamenduen eta elementu apaingarri zein funtzionalen garbiketari. Koltxoiak, erabili ondoren, sakon garbituko dira. Kutsadura gurutzatua eragozteko sistema bat zehaztu behar da, eta logela garbitu eta desinfektatu ondoren baino ez da jarriko arropa garbia (baterako erabilerakoak ez diren logelak).

Arropa-garbitegia: egunero astelehenetik igandera. Honako hau hartuko du bere baitan: arropa zikina, oro har, jasotzea; garbitzeko propio instalatutako makinetan garbitzea eta manipulatzea; arropa lisatzea, tolestea eta dagokien geletara eramatea; arropa garbia instalazioko gelen artean banatzea; errezelak, ohazalak, tapakiak, alfonbrak eta antzekoak zentroko instalazioetan garbitzea, eta hori ezin bada egin, garbitegi industrial espezializatuetan garbitzea.

Materiala: garbiketa-prozesu erregularrak ezartzea, bereziki birusak luzaroago irauten duela dirudien gainazaletarako (plastikoak, kobrezkoak ez diren metalak). Materialaren eskuragarritasuna: instalazioak eta instalazio-eremuak berriro ireki aurretik, ezinbestez eduki behar da behar beste garbiketako material. Maiztasuna: aldizkako garbiketa eta desinfekzioa egunero egiten dira, hurrenez hurren eta egunean hainbat aldiz (kontuan izan behar da baimenduta dauden produktu biruziden zerrenda): https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf

HONDAKINEN KUDEAKETA

Ohiko hondakinen kudeaketa beti bezala egingo da, hondakinak bereizteko protokoloak errespetatuz.

Gomendatzen da eskuak lehortzeko edo «arnas etiketa» betetzeko langileek erabilitako zapiak (erabilera bakarrekoak) tapa duten paperontzi edo edukiontzietara botatzea, eta, ahal dela, ontzi horiek oinarekin irekitzen direnak izatea.

Higiene pertsonaleko material guztia (maskarak, latexezko eskularruak, etab.) errefusaren edukiontzira bota behar da (etxeko hondakinak gaika bereizi ondoren, birzikla ezin daitekeen hondakinen edukiontzira).

Langileren batek sintomak sumatzen baditu lanean ari dela, zapiak edo bestelako produktu erabiliak utzi dituen edukiontzia isolatu beharko da ezinbestez. Zabor-poltsa hori atera eta beste zabor-poltsa itxi batean sartu behar da, errefusaren edukiontzira eramateko. Edukiontzira bota aurretik, desinfektatzaile batekin lainoztatu behar da zabor-poltsa.

INFORMAZIOARI BURUZKO NEURRI OROKORRAK

Informazioa web-orrian edo antzeko bitarteko batean, ahal dela.

Berriro ekingo zaien jarduerei buruzko informazioa: egutegia eta baldintzak.

Aukera birtualei buruzko informazioa.

Informazio orokorra agerian duten kartelak: bete beharreko jarraibideei, jarduerak egiteko moduari zein kontuan hartu beharreko neurriei, norberak eraman beharreko materialei eta beste gai batzuei buruzko jakinarazpen-zirkularrak / ohar informatiboak.

Kartelak leku estrategikoetan jartzea: jarduera leku itxiren batean gauzatuko bada, instalazioetarako sarreran, korridoreetan eta eremu komunetan jarriko dira eskuen higieneari eta arnasketako higieneari buruzko kartel informatiboak.

Jardueraren antolatzailearentzako eta instalazioen kudeatzailearentzako gomendioak.

  1. Jarduera informatibo orokorrak. Jardueren antolatzaileen ardurapekoak dira honako hauek:

    Bete beharreko jarraibideei, jarduerak egiteko moduari zein kontuan hartu beharreko neurriei, norberak eraman beharreko materialei eta beste gai batzuei buruzko informazio eguneratua ematea eta helaraztea.

    Eskuen higieneari eta arnasketako higieneari buruzko kartel informatiboak jartzea.

    Kutsatzea prebenitzeko eta jarduera segurtasun osoz egiteko portaera-arauak zeinen garrantzitsuak diren gogora ekartzea.

  2. Jarduera informatiboak eta prestakuntza profesionalentzat:

    Laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa eta prestakuntza. Entitateek beren boluntarioentzako eta langileentzako prestakuntza-plan bat aurkeztuko dute, zehazki, COVID-19ari, gaitzarekin ez kutsatzeko prebentzioko neurriei eta norbera babesteko erabili beharreko ekipamenduari eta abarri buruzkoa. Horrezaz gain, ziurtatu behar dute langileek badutela jardueraren arabera erakundeak ezartzen dituen neurrien eta protokoloen berri.

    Nork bere burua zaintzeko tailerrak edo jarduerak egitea profesionalen artean. Hainbat formatutan egin daitezke: elkarri laguntzeko taldeak antolatuta edo kanpoko profesionalen bidez.

    Trebetasun sozialak eskuratzeko eta emozioak kudeatzeko tekniken inguruko prestakuntza; izan ere, gerta daiteke profesionalek premia berriei aurre egin behar izatea (emozioen ingurukoak, krisi-egoerak, etab.).

  3. Jarduera informatiboak aita-amentzat eta legezko tutoreentzat:

    Komeni da aita-amek une oro informazio argia eta zehatza edukitzea beren seme-alabek egingo dituzten jarduerei buruz eta haien segurtasunerako zein higienerako ezarritako neurriei buruz.

    Komeni da beharrezkotzat jotzen diren gaiak zehazteko bilerak egitea (informazioari buruzkoak, segurtasunari buruzkoak, etab.). Bilerak aurrez aurre ezin badira egin, bitarteko telematikoak, zirkular informatiboak eta antzekoak erabil daitezke.

    Gerta daiteke hautematea aita-amek ere behar dutela prestakuntza. Halakoetan, komeni da norbera babesteko ekipamenduaren erabilerari edo beharrezkoak iruditutako beste gai batzuen inguruan prestatzea aita-amak.

    Hautemanez gero aita-amaren batek ez duela birusari edo birusarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazio zuzena, gure erantzukizuna da informazio egiazkoa eta eguneratua ematea. Aukeretako bat da, besteak beste, guraso, arduradun eta parte-hartzaileentzako osasun-alorreko ikus-entzunezko material informatiboa bildu eta familiei ematea.

  4. Jarduera informatiboak eta prestakuntza haur eta gazteentzat:

    Gertatzen ari denaz hitz egitea haur eta gazteekin, kontuan hartuta uneko egoera (zer den koronabirusa, zergatik gorde behar den pertsonen artean distantzia, zergatik garbitu behar diren eskuak, etab). Baliabide pedagogiko ugari daude, adinaren eta faseen arabera bereizita, eta baliagarriak izan daitezke.

    Eskuak behar bezala garbitzeko (maiz eta arretaz garbitzea, 40 segundoz gutxienez), maskara behar bezala erabiltzeko eta beste gai batzuei buruzko prestakuntza-jarduerak egingo dira, haien heldutasun-mailara egokituta eta lehendik dituzten ezagutzak oinarri hartuta.

    Higieneko eta segurtasuneko errutinak ezartzea jarduera guztietan, jolas gisa haurren kasuan, eta egunero baliatu beharreko errutina gisa nerabe zein gazteen kasuan.

    Ez gaininformatu, baina ezkutatu ere ez. Heldutasun-mailaren arabera moldatu beharko da informazioa, baina garrantzitsua da informazioa ez ezkutatzea, haiek ere helduok bizi dugun egoeraren parte dira eta. Arau hau gomendatzen dugu: informatu, azalpenak emateko eta babesteko.

    Komeni da haur eta gazteekin lan egiteko espazioak eta komunikazio-bideak lantzea, beren zalantzak eta argi ez dituzten alderdiak adieraz ditzaten (batzarrak, bilerak eta antzekoak).

    Adingabeak edo gazteak partaide egitea, planteatzen diren jarduerak haiekin eginez. Hartara, beldurrak, larritasunak eta erruak eragotziko ditugu, eta erantzukizuna, gizatasuna eta partaide izateko aukera emango diegu.

    Heziketa emozionaleko edo trebetasun sozialeko gaiei buruzko tailer- eta jarduera-mota oro gomendatzen ditugu: frustrazioarekiko tolerantzia, asperraldien kudeaketa, sormena, enpatia, etab. Birusarekin zerikusia izan dezaketen alderdi jakinak lantzea, hala nola kutsatzeko beldurragatiko antsietatea eta gaixotzeko beldurra.

    Egoerei aurre egiteko lehendik dituzten trebetasunak bultzatzea eta sendotzea. Arazoei irtenbidea emateko tailerrak; izan ere, arazoak konpontzea lortzera motibatuko ditugu, eta horrek lehendik dituzten bitartekoak identifikatzen laguntzen die.

    Gizatasunari eta balioetan oinarritutako heziketari buruzko alderdiak lantzeko tailerrak, esaterako: ingurumenaren zaintza, nire burua zaintzen dut besteei laguntzeko, etab.

    Norberaren ahalduntzea lantzea, eta on egiten diguten eta gure erantzukizunekoak diren gauzak hautematearen ildoko jarduerak egitea, hala nola egitekoak planifikatzea, denbora kudeatzea eta nork bere burua zaintzea («zer egin dezaket nire burua zaintzeko»).

    Haur eta gazteak motibatzeko, aktibo egoten laguntzeko eta haien sedentarismoa saihesteko jarduerak eta espazioak proposatzea.

    Erlaxatzen ikasteko tailerrak eta jarduerak, eta horren ildotik, erlaxatzeko teknikak irakastea.

    Gogoan izatea zeinen garrantzitsua den barre egitea eta umorearen pedagogia, osasunerako. Lasaitzeko dinamika motibagarriak sortzea, ondo pasatzeko eta deskonektatzen ikasteko soilik.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik