Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko maiatzaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez definitzen baita zein izango den giza baliabideen antolamendu-egitura kasuak eta kontaktuak kontrolatu eta aztertzeko zaintza- eta kontrol-programan, COVID-19 pandemiaren deskonfinamendu-fasean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2009
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/05/13
  • Argitaratze-data: 2020/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2020ko maiatzaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez definitzen baita zein izango den giza baliabideen antolamendu-egitura kasuak eta kontaktuak kontrolatu eta aztertzeko zaintza- eta kontrol-programan, COVID-19 pandemiaren deskonfinamendu-fasean (2020ko maiatzaren 19ko EHAA, 94. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira.

2020/1989 (8/7) orrian, hamargarren ebatzian, apartatu hau kendu behar da, errepikatuta baitago:

  1. Epidemiologiako aditu bat, Osasun Publikoko Zuzendaritzak izendatuta.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.