Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Kirol Federazioen 2020ko kirol-programetarako aurkeztutako dirulaguntza-eskaerak ebazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1970
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/05/06
  • Argitaratze-data: 2020/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ondorengo lege-xedapen hauetan ezarritakoaren babesean aurkeztutako eskaerak ikusi dira: Euskadiko kirol federazioetarako kirol programen gaineko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua eta Euskadiko Kirol Federazioen 2020ko kirol-programetarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 2019ko abenduaren 26ko Agindua.

  2. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko abenduaren 26ko Agindua eta goian aipatutako dekretuaren 7.1 artikulua kontuan izanda, Kalifikazio Batzordea Gasteizen bildu zen 2020ko martxoaren 17an, eta aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamena egin zuen.

    Horiek horrela, eta Kalifikazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, aipatutako dekretuak 7.2 artikuluan ematen zaidan ahalmena erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean jasota dauden Euskadiko Federazioei dirulaguntzak ematea; bertan zehazten dira kopuruak. Urteko gehieneko dirulaguntzak dira kopuru horiek, hau da, horren barruan direla ulertuko da lehen aipaturiko dekretuaren 5. artikuluak ordaintzeko moduari buruz ezarritakoari jarraituz 2020. urteko dirulaguntzaren kontura federazioek aldez aurretik jaso dituzten diru-kopuruak. Aipatutako dirulaguntzak finantzatzeko, guztira 2.475.000 euro bideratu dira.

Bigarrena. Aipatutako aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko Kirol Federazioen kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak aldi bakarrean ordainduko dira. Horretarako, emandako dirulaguntza osoari aldez aurretik emandako kopuruak kendu ondoren geratzen den kopurua ordainduko da, betiere aldez aurretik emandako diru kopuruak justifikatu ondoren.

Hirugarrena. Dirulaguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori 2019ko abenduaren 26ko Aginduan eta dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela egiaztatu eta justifikatu behar dute 2021eko otsailaren 28a baino lehenago. Horretarako, ondoren jasotzen diren agiriak aurkeztuko dituzte:

  1. Jarduera gauzatzeari buruzko memoria laburtuta, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.

  2. Batzar Nagusiak onartutako 2020ko aurrekontuaren likidazioa (VI. eranskina).

  3. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efkazia duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

    Faktura eta dokumentu guztiak espedientera igo behar dira.

    Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute.

  4. Helburu bererako emandako beste laguntza ororen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haren eraginkortasunaren berri izan ez bada.

  5. Eskabidea bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoarekin batera aurkeztu duten federazioen kasuan, erabilera hori egiaztatzen duten sortutako agirien aleak.

  6. Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua, federazioaren dokumentazio ekonomiko hau jasotzen duena:

    1. Balantzea 2020ko abenduaren 31n.

    2. Diruzaintza garbia 2020ko abenduaren 31n.

    3. Finantza-erakundeekiko zorrak 2020ko abenduaren 31n.

    4. Azken bi ekitaldietako mozkin eta galeren kontua.

  7. Federazio-lizentzien guztizko kopurua 2020ko abenduaren 31n.

    Laugarrena. Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Jarduera Fisikoko eta Kiroleko zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du, eta, hala badagokio, dagoeneko ordaindu den baina itzuli egin behar den zenbatekoa adieraziko du, betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin.

    Bosgarrena. Dirulaguntzaren baldintzak ez betetzea:

  1. Jasotako dirulaguntza 287/2000 Dekretuan aurreikusitako jarduerak egiteko barik, beste batzuk egiteko erabiltzea.

  2. Emandako dirulaguntza ez justifikatzea.

  3. Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan jasotako edozein datu egiazkoa ez izatea.

  4. Kirol Federazioak ez jakinaraztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari kirol programak egiteko beste laguntza batzuk jaso dituela.

  5. Bestelakoren bat, baldin eta ezargarri den bestelako xedapenen batean ezarritakoaren aurka badoa.

    Egiaztatzen bada ez dela bete dirulaguntza ematea ebazteko kontuan izan ziren baldintzaren bat, jasotako diru kopurua eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, bai azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bai abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duenaren arabera eta modu-moduan.

    Seigarrena. Honako ebazpen hau interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.

    Zazpigarrena. Dirulaguntza guztiak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 6a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.