Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko martxoaren 12koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Lan eta Justizia Saileko behin-behineko zenbait langile.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1723
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/12
  • Argitaratze-data: 2020/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak emandako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez, honako hau

Lehenengoa. Rosa Fresno Asensio jauna izendatzea Lan eta Justizia Saileko Azterlan eta Programetako aholkulari (kodea: 5166; 2. dotazioa; zuzendari-maila).

Bigarrena. Aholkularitza-lanpostu bati dagozkion zereginak egingo dira, bai eta atxikitzen den eremuko berariazko zereginak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluan eta/edo 5.2 artikuluan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.

Laugarrena. Izendapen honek 2020ko martxoaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, eta hori ez da eragozpen izango aurreko edozein unetan baliogabetu ahal izateko.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 12a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik