Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko martxoaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1594
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/04
  • Argitaratze-data: 2020/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egoki deritzo arlo pribatuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan sustatzen eta garatzen dituen ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Neurri horren bitartez, batez ere sustatu nahi dira ikerlana, artelanen ekoizpena, arte garaikidearen zabalkundea, eta euskal artisten sorkuntza-lana, eta gainera, ahalbidetu nahi da haien zeregin artistikoaren errekonozimendua jaso dezatela.

Esandakoagatik guztiagatik, beharrezko iruditu zaigu tresna egokia jartzea, alde batetik, dirulaguntzak emateko prozesuan objektibotasun, konkurrentzia eta publikotasun printzipioak bermatuko dituzten gutxieneko lege-oinarriak zehazteko eta, bestetik, mekanismo aproposak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru publikoak egoki erabili diren ziurta dezan. Hortaz, diseinatutako laguntza-esparrua nahikoa zabala da era horretako jarduerak zorroztasunez bete nahi dituzten pertsonek dirulaguntza hauek jaso ahal izan ditzaten. Alde horretatik, bi muga baino ez dira jartzen: aurrekontu orokorretan ekitaldi honetarako berariaz ezarritako diru-kopurua eta deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak.

Halaber, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzen plan estrategikoaren barnean dago. Plan estrategikoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez onartu da 2018-2020 urteetarako eta Sailaren web orrian argitaratu da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/).

Dirulaguntza programa honi araudi hau aplikatzen zaio: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta haren garapen-erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta 40/2015 Legea urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Horrenbestez, honako hau

  1. Agindu honen xedea da 2020. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezarri eta horretarako deialdia egitea, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.

  2. Agindu honen xederako laurehun eta berrogeita bost (445.000) euro izango dira, EAEko 2020ko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dauden aurrekontuko partiden kargu.

  1. Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, beti ere agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo helbidea edo sozietate-egoitza badute.

  2. Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eta hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere. Baldintza horiek betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen dela.

  3. Ezingo dute agindu honetako dirulaguntzarik eskatu honako hauek:

    1. Nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.

    2. Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.

    3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako beste debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.

  1. Sustapen-zabalkundearen modalitatea.

    1. Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.

    2. Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

      Modalitate honetan ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

  2. Argitalpenen modalitatea.

    Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

  3. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea.

    Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

  4. Proiektu bakoitza modalitate eta modulu bakarrean aurkeztu ahalko da.

  1. Sustapen-zabalkundearen modalitatea: 55.000 euro.

  2. Argitalpenen modalitatea: 121.000 euro.

  3. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: 269.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

    5.000 euroko 21 laguntza.

    8.000 euroko 16 laguntza.

    12.000 euroko 3 laguntza.

  4. Modalitate bakoitzean izendaturiko baliabideak soil-soilik arlo horietan baloratutako eskabideetara bideratuko dira, bertan ezarritako prozedura eta irizpideen arabera.

  5. Hala ere, sustapen-zabalkundearen modalitatean, eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, 14.3 artikuluan ezarritako irizpideen arabera gutxieneko kalitate eta bidegarritasuna duten proiekturik ez egoteagatik, ezarritako diru kopurua ahitzen ez bada, diru hori argitalpenen modalitateari ezarri zaion kopurua handitzera pasa liteke. Era berean jokatuko da goian aipatutako arrazoiengatik argitalpenen modalitateari esleitutako diru-kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori sustapen-zabalkundearen modalitateari ezarritako diru-kopurua handitzera pasa liteke. Horren aipamena Balorazio Batzordeak Kulturako sailburuordeari aurkezten dion ebazpen-proposamenean jasoko da eta publiko egingo da Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez.

  6. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean izendaturiko baliabideak soil-soilik modalitate horretan aurkeztu diren eskabideetara bideratuko dira.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Pertsona fisikoek eskabideak aurkezteko honako bide hauek dituzte:

    Bide presentziala: eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako establezimendu edo organoen aurrean.

    Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, artikulu honen 4. atalean zehaztutako euskadi.eus guneko helbidean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoen aurrean.

    Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero presentziala edo elektronikoa, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta Administrazio elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.

  3. Pertsona juridikoek bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 4. atalean zehaztu den euskadi.eus guneko helbidean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoen aurrean.

  4. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai:

    Sustapen-zabalkundearen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094710

    Argitalpenen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094711

    Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094712

  5. Eskabidearen ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz, hemen egin behar dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  6. Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

  7. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du automatikoki dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

  8. Eskatzaileak aukera izango du kontrakotasun espresua agertzeko laguntzak kudeatzen dituen organoak nortasun eta bizileku datuak ofizioz eskuratu edo egiaztatu ditzan, baina kasu horretan dagokion agiria aurkeztu beharko du. Aukera hori eskabidean jasoko da, bai bide presentziala erabiltzen bada, bai bide telematikoa aukeratzen bada.

  9. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskabidean jasoko den erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako hauek:

Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

Aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan «minimis» arauaren mendeko laguntzarik jaso izana jakinaraztea.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

  1. Eskaera orria sinatuta, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

  2. Eskatzaileari dagokion dokumentazioa:

    1. Pertsona fisikoa izanez gero:

      Pertsona eskatzailearen nortasuna egiaztatzea: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.

      Pertsona eskatzaileak bizilekua agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan daukala egiaztatzea: erroldatze-ziurtagiria.

      Agiri hauek bakarrik aurkeztuko dira eskatzaileak kontrakotasun espresua agertzen badu laguntzak kudeatzen dituen organoak ofizioz eskura dezan.

    2. Pertsona juridikoa izanez gero:

      Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.

      Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.

      Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

    3. Enpresek, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan «minimis» motako laguntzak jaso badituzte haiei buruzko adierazpena, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

  3. Proiektuari dagokion dokumentazioa:

    1. Proiektuaren laburpen fitxa, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

    2. Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, honakoak jasoko dituena:

      Proiektuaren deskribapen zehatza, helburuak azalduko dituena (zer egin nahi den), bai eta horretarako erabiliko diren ekintza zehatzak ere.

      Programa edo lan plana, egutegi osoa, proiektua garatzeko faseak. Proiektua 2020. urtean barruan gauzatu beharko da.

      Jarduera burutzeko aukeratutako espazioak (Sustapen-zabalkundearen modalitatearen proiektuetan bakarrik).

      Argitalpenaren banaketa-plana (Argitalpenen modalitatearen proiektuetan bakarrik)

      Proiektua erakusteko aurreikuspen plana eta egindako kontaktuak (Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean,12.000 euroko moduluko proiektuetan bakarrik).

      Euskararen erabilera proiektua gauzatzerakoan.

    3. Pertsona eskatzailearen curriculuma. Argitalpen eta Sorkuntza-ekoizpenaren modalitateetan eskatzaileak aurretik egindako lanak sartu ahalko dira.

    4. Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, adieraziko duena aurreikusitako gastuak eta diru-sarrerak eta eskatzen den diru-kopurua edo modulua. euskadi.eus gunean ezarritako formularioa erabiliko da.

    5. Proiektu berarentzat eskatu diren beste dirulaguntzen gaineko adierazpena eta haien egoera, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

      Proiektuari dagokion dokumentazioa (3a, 3b, 3c, 3d ataletan jasotakoa) formatu elektronikoan ere aurkeztuko da.

  4. Aurkezten diren dokumentuek bide telematikoan nahiz presentzialean honako ezaugarriak izango dituzte:

    1. Diren kasuetan jaitsi litezkeen ereduak erabiliko dira eta, ahal dela, ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.

    2. Memoria teknikoa dokumentu bakar batean aurkeztuko da, ahal dela PDF formatuan.

    3. Curriculuma dokumentu bakar batean aurkeztuko da, ahal dela PDF formatuan.

    4. Aurkezten den dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 MB izango da.

    5. Bideoak web lotura bidez aurkeztu ahalko dira eta lotura hori dagokion dokumentuan jarri beharko da.

  1. Tramitazio elektronikoan nahiz presentzialean ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean ohartaraziko zaio epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  2. Pertsona juridikoek eskaera aurrez aurre egiten badute aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaie eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

  1. Agindu honen bidez emango diren dirulaguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Dirulaguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

    Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

  2. Sustapen-zabalkundearen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutako kopuruaren ehunekoa izango da eta lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokiona. Beraz, sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbatekoa aurrekontuaren % 100era iritsi ahalko da, lortutako puntuazioa hori bada, eta ez da izango 20.000 euro baino handiagoa.

  3. Argitalpenen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutakoaren adinekoa izango da, eta ez da izango 14.000 euro baino handiagoa.

    Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio dirulaguntza, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz eman dakiokeen laguntzaren zati horrek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu. Arrazoi horrengatik argitalpenen modalitateari ezarri zaion diru-kopuru osoa esleituko ez balitz, soberakinak sustapenzabalkundearen modalitateari ezarritakoa handitzera pasa litezke.

  4. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean kasu bakoitzeko esleituko den diru-kopurua izango da eskatzaileak modalitate honetan finkatuta daudenen artean eskatu duenaren adinakoa.

    Dirulaguntzen esleipena modulu bakoitzean aurkeztutako eskabideen artean egingo da. Eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera gutxieneko kalitate eta bidegarritasuna duten proiektu faltagatik kopurua esleitzen ez bada, eta horren ondorioz moduluari ezarritako diru-kopurua ahitzen ez denean, honela jokatuko da: dirulaguntza horiei dagokien diru-kopurua esleitu ahalko zaie beste moduluetako proiektuei, beti ere deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Esleipena balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera egingo da, diru-kopurua agortu arte.

  5. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari dirulaguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

    Horrez gain sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezingo zaie eman aurreko bi deialdietan, hau da 2018 eta 2019koetan, sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak lortu dituzten pertsonei.

  1. Diruz laguntzeko gastutzat honako hauek joko dira: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira, eta oinarri arautzaile honetan eta laguntzak emateko edo aldatzeko ebazpenetan ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

  2. Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

  3. Sustapen-zabalkundearen modalitatean dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

    Kostu teknikoak, jarduera garatu eta ekoiztekoak (ekipamendu teknikoa alokatzea, ekitaldirako espazioa alokatzea, garraioak, muntaiak, itzulpenak,...).

    Jardueran parte hartzen duen pertsonal artistikoaren edota kolaboratzailearen kostuak (hizlariak, artistak, irakasleak...).

    Jarduera edo ekitaldiaren promozio, publizitate eta zabalkunde kostuak. Baita proiektuarekin harremana duen argitalpena ere.

    Antolaketa eta produkzio taldearen kostuak: gestio, koordinazio eta zuzendaritza kostuak.

    Egitura kostuak, jarduerak iraun bitartean: lokala alokatzea, kontsumoak, bestelako ohiko kostuak.

    Modalitate honetan aurrekoari lotuta honako hauek kontuan hartuko dira:

    Inbertsio kostuak kanpoan geratuko dira.

    Antolaketa eta produkzio taldearen kostuek (gestio, koordinazio, zuzendaritza lanak) ez dute guztizko aurrekontuaren % 25 gaindituko.

    Antolaketa eta produkzio taldearen kostuak eta egitura kostuek ez dute guztizko aurrekontuaren % 40 gaindituko.

    Kontuan hartuko dira soilik jarduerak sortzen dituen bidaia, ostatu eta dieta kostu espezifikoak. Honela, jardueraren ekintza zehatz bati lotua egongo dira memoria teknikoan zehaztuko da-, ekintza gauzatzen den denboran egingo dira eta aurrekontuan adierazi eta zehaztuko dira. Inolaz ere, ez dira aintzat hartuko ohiko joan-etorrietako gastuak eta dietak.

    Eskatzailea pertsona juridikoa bada, antolaketa eta produkzio taldeari egotzi ahal zaizkion bidaia, ostatu eta dieta gastuek, aurreko puntuan zehaztutakoak betez gain, ez dute guztizko gastuen % 5 gaindituko.

  4. Argitalpenak euskarri ezberdinetan. Dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

    Argitalpenak: diseinu grafikoa, materialak prestatzea eta egokitzea, autoreen ordainsariak (kolaboratzaileak, testuen egileak...), itzulpenak, ISBN, inprimatze-edizioa, eta zabalkundea.

    Web orrialdeak: diseinua eta programazioa, domeinu alta eta ostatatzea (hosting), autoreen ordainsariak (kolaboratzaileak, autoreak...) eta itzulpenak.

    Ez dira aintzat hartuko honako kostu hauek: inbertsio kostuak, jardueraren gestio eta koordinazio gastuak, arte-lanak ekoiztea, artisten ordainsariak, dietak, joan-etorriak eta bestelako ohiko gastuak.

  5. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

    1. Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.

      Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.

      Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa. Gastu horiek nahitaezkoak izango dira proiektua garatu ahal izateko, beraz, proiektua gauzatzeko denboran egingo dira. Horrez gain, memoria teknikoan adieraziko dira, eta aurrekontuan zehaztuko. Ez dira aintzat hartuko ohiko joan-etorrietako gastuak edo dietak.

      Zerbitzuak kontratatzea.

      Artisten ordainsariak (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada).

      Arte-lana edo proiektua ekoizteak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk.

      Ez dira aintzat hartuko honako kostu hauek: inbertsio kostuak; arte-lanaren promozioarekin edota zabalkundearekin zerikusia duten kostuak; hainbat material erostea: liburuak, fotokopiak edo bulegoko materiala.

    2. Egitura kostuak:

      Estudioa edo lokala alokatzea, hala badagokio; kontsumoak: argia, ura, telefonoa, Internet eta gasa; langileen nominak (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada); beste gastu ohiko batzuk (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada).

      Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak 5.000 euroko moduluan; hiru hilabeteri dagozkionak 8.000 euroko moduluan eta lau hilabete eta erdiri dagozkionak 12.000 euroko moduluan.

      Egitura-kostuak gehienez moduluaren zenbateko osoaren % 20 artekoa izango da, eskatzailea pertsona fisikoa bada, eta % 30 artekoa, eskatzailea pertsona juridikoa bada.

    3. Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak.

      Kontzeptua ulertuko da sorkuntza suspertzeari begira bideratutako proiektuaren kostu osoaren ehuneko gisa, alegia, artistaren lana alderdi sortzailearen aldetik eta euskarri transbertsal gisa laguntzeko kopurua.

      Eskatzailea pertsona fisikoa (artista) denean bakarrik aplikatuko da.

      Kostuok eguneko 80 eurokoak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 60 arte: gehienez 3.000 euro, 5.000 euroko moduluko proiektuetarako; 4.800 euro, 8.000 euroko moduluko proiektuetarako; eta 7.200 euro, 12.000 euroko moduluko proiektuetarako.

  6. Zabalkundearen eta Sorkuntza-ekoizpenaren modalitateetan onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatu ahalko du jarduera, azpikontratu guztien prezioak batuta diruz lagundutako jardueraren % 100era arte. Kontzeptu honetatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundu den jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

    Argitalpenen modalitatean onuradunak hirugarren batzuekin jardueraren % 100 azpikontratatu beharko du, azpikontratu guztien prezioak batuta.

    Azpikontratu bakoitzak garatutako lana edo eskainitako zerbitzua jasoko du eta horiek aurrekontuko ataletan jasotako kontzeptuekin bat etorri behar dute.

    Ezin izango dira azpikontratatu egitura gastuak, ez eta sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak.

    Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

  1. Deialdi honen kargura emango diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu berberaz beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako laguntzekin, bestelako diru-sarrera eta baliabideekin, betiere gain-finantzaketarik ez badago. Hori gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion mugaraino.

  2. Halere, deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez helburu bera duen proiektua egiteko, ez helburu bera edo ezberdina duen proiektuaren zatiren bat egiteko. Dirulaguntzak, berriz, izendunak edota musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte, liburugintza eta literatura alorretako aginduen babesean emandakoak izan daitezke.

Deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta abenduaren 31ra baino lehen bukatu behar dira.

Epe hori baino iraupen luzeagoa duten jarduerak diruz laguntzeko aukera ere izango da, ekitaldi honi dagokion partean. Horretarako, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuak jarduerarako aurreikusitako guztirako gastuak eta diru-sarrerak adierazi beharko ditu, barne hartzen duen ekitaldi bakoitzerako desglosea ere agertu beharko duela.

Dirulaguntzak emateko eta bakoitzaren diru-kopurua finkatzeko, honako irizpide hauek batera betetzea baloratuko da:

  1. Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak.

    1. Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 55 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

      Ekimenak arte eta kultura aldetik duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 40 arte).

      Ekimenak arte garaikidearen zabalkundean duen eragin kulturala eta sormen garaikidearekiko herritarren sentsibilizazioan duen ekarpena. Proiektua katalogoa egitea bada edo arte garaikideko gertakizunetan parte hartzea, pertsona eskatzailearentzat jarduerak duen sustapen-interesa baloratuko da (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

    2. Pertsona fisiko edo juridikoak izan duen ibilbidea deialdiaren xedean zehazten den arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

    3. Aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna jarduerarekiko. Atal honetan aurrekontuak aurkeztutako jarduerarekin duen egokitasuna baloratuko da: aurreikusitako guztizkoak, proposatzen diren kontzeptuak eta finantziazio plana (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

    4. Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena: proiektuan parte hartzen duten profesional eta kolaboratzaileak emakumeak izatea eta proiektuak gai eta edukiaren aldetik gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde duen ekarpena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

    5. Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

  2. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

    1. Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 55 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

      000 eta 8.000 euroko moduluetan:

      Proiektuak duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 45 arte).

      Ekimenak berrikuntzarako duen ekarpena sorkuntza artistikoaren arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

      000 euroko moduluan:

      Proiektuak duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 35 arte).

      Proiektua erakusteko aurreikuspen plana eta egindako kontaktuak (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

      Ekimenak berrikuntzarako duen ekarpena sorkuntza artistikoaren arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

    2. Pertsona fisiko edo juridikoak izan duen ibilbidea deialdiaren xedean zehazten den eremuan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

    3. Aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna jarduerarekiko. Atal honetan aurrekontuak aurkeztutako jarduerarekin duen egokitasuna baloratuko da: aurreikusitako guztizkoak, proposatzen diren kontzeptuak eta finantziazio plana (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

    4. Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena: sortzailea emakumea izatea eta proiektuak gai eta edukiaren aldetik gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde duen ekarpena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

    5. Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

  3. Dirulaguntza eskatzen duten proiektu eta jardueren artean, lor daitekeen puntuazioaren erdia (% 50) edo gehiago lortzen dutenak gutxieneko kalitate eta bideragarritasuna dutenak direla joko da. Beraz, modalitate bakoitzean ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

  1. Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, bi batzorde osatuko dira, bata sustapen-zabalkunde eta argitalpenetarako eta bestea sorkuntza-ekoizpenerako.

  2. Balorazio-batzordeetako kideak honako hauek izango dira:

    Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    Bokalak: Kulturako sailburuordeak agindu honen gaian adituak diren gizon-emakumeen artetik izendatutako 3tik 5era arteko bokal.

  3. Batzordearen idazkari-lanak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu, bertako zuzendariak izendatua izango da eta bileretan hitzez bai baina botorik gabe jardungo du.

  4. Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  5. Balorazio-batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez.

  6. Nolanahi ere, errespetatu egingo da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

  1. Balorazio-batzordeen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta dagokion ebazpen-proposamenak onartzea eta aurkeztea Kulturako sailburuordeari.

  2. Ebazpen proposamenetan propio jaso beharko dira, batetik proposatzen diren pertsona edo entitate onuradunak, eta bestetik, ukatutako eta baztertutako eskabideen zerrenda, ukatzeko eta baztertzeko arrazoia zein izan den adierazita. Onuradunen kasuan adieraziko da bakoitzari egokitutako diru-kopurua eta emandako dirulaguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko araudi honetako ongi iritzitako baldintza guztiak.

  3. Balorazio-batzordeek bat ere proiekturik ez onartzeko proposamena egin dezakete, bai eta aurreikusitako diru-zuzkidura guztia ez agortzekoa ere, baldin ondorioztatzen badute aurkeztutako eskaeren kalitatea ez dela nahikoa edota beste baldintzaren bat ez dutela bete.

  1. Kulturako sailburuordeari dagokio eskaeren gaineko ebazpenak hartzea, modalitateko bana, balorazio-batzordeek modalitate bakoitzeko aurkeztutako ebazpen-proposamenak aztertuta. Ebazpena eta proposamena bat ez badatoz, ebazpena hartzen duen organoak behar bezala arrazoituko du.

  2. Ebazpenak dirulaguntzen eskatzaileei banaka jakinaraziko zaizkie eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen esleipen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egingo dira, denek horren berri izan dezaten.

  4. Ebazpenetan adieraziko da programa honen babesean emandako dirulaguntzek minimis izaera dutela Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan oinarrituta (EBAO L 352, 2013-12-24koa).

  5. Ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

  6. Jakinarazpen-datatzat hartuko da interesdunari lehenik egin zaion jakinarazpenarena.

  1. Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

  2. Izapidetze elektronikoaren kasuan, aldiz, Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak eskuratzen duenean. Jakinarazpena ezetsitzat joko da interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, haren edukia eskuratzen ez badu.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Onuradunek hamabost eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ez badiote dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartua izan dela ulertuko da.

  2. Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko agiria aurkeztea, laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  3. Dirulaguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  4. Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

  5. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuko dizkion agiri guztiak haren eskura jartzea, diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla bermatzeko egokitzat joko dituen ikuskapenak egiteko.

  6. Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

  7. Dirulaguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

  8. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz eta argi aipatzea, diruz lagundutako jarduera dela-eta argitaratzen diren katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko zein soinudunetan, dirulaguntza jaso dutela jakinarazteko ebazpena jasotzen dutenetik aurrera.

  9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

Agindu honen kargura emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  1. Emandako dirulaguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik eta Aginduaren 19. artikuluak berariaz eta idatziz uko egiteko jasotzen duen epea agortu eta gero.

  2. Gainerako kopuruaren ordainketa 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 21. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

    Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

    Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, Gizarte Segurantzakoak egunean ez baditu edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

  1. Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2021eko martxoaren 10a baino lehen:

    1. Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.

    2. Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:

      Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

      Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

      Guztirako gastuak justifikatzeko agiriak: fakturak, nominak eta alokairuaren kontratuak hileroko ordainketa-agiriekin batera.

      Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuari egozteko moduko gasturik badago, kontzeptu horretan proiektuan erabilitako egun-kopurua egiaztatuko duen erantzukizunpeko adierazpena.

    3. Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako dirulaguntzen zerrenda.

    4. Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.

  2. Diru-sarrera eta gastuen balantzearen gastu ataletan onartutako aurrekontuarekiko desbideraketak onartu ahal izango dira, baldin eta erabat justifikatutako arrazoiak badaude eta diruz lagun daitezkeen gastuei buruz 11. artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

  3. Pertsona fisikoek justifikazioa aurkezteko bide presentziala nahiz elektronikoa erabili ahalko dute:

    Bide presentziala erabiliz justifikazioa Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan aurkeztu ahal izango da, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako establezimendu eta organoen aurrean.

    Bide elektronikoa erabiliz http://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean aurkeztu ahalko dira.

  4. Pertsona juridikoek justifikazioa aurkezteko bide elektronikoa erabili beharko dute aurreko puntuan esandako helbide elektronikoan.

  5. Justifikazioak bide presentziala nahiz elektronikoa erabiliz nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak, euskadi.eus-en daude ikusgai, Agindu honen 6.4 artikuluan aipaturiko helbidean.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak eta gerora berariaz onartutako aldaketak aldatzen badira, edo beste administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, edo helburu berbererako beste edozein diru-sarrera badago, horrek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, betiere helburua betetzat jotzen bada. Horretarako, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honek ezartzen dituen obligazioak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren Likidazio-ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan ez itzultzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53 artikuluan jasotako ez-betetzeak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b), c), d), e) f) eta g) ataletan aurreikusitakoak.

  2. Artikulu honetako aurreko paragrafoan aurreikusitako ez- betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Araudian (araudi hori Trataduko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan. Horren ondorioz, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jaso diren minimis motako dirulaguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko da.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Agindu honetan 4. artikuluan zehazten diren zuzkidurei dagozkien zenbatekoak handitu ahal izango dira, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi aurretik. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Arloko Informazio-Klausula.

    Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

    Helburua: Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntza eskaerak kudeatzea.

    Lege-oinarria: beharrezko tratamendua, interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko (38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

    Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

    Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

    Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago:

    Sustapen-zabalkundearen modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094710

    Argitalpenen modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094711

    Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094712

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek Kultura et Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edota Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.